2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)
AEB-tan, sarien denboraldia orain aste batzuk hasi zen arren, Euskal Herrian, urteko film garrantzitsu ugari ikusteko itxaron egin beharko dugunez –The Shape of Water , Lady Bird, The Post, ala Phantom Thread besteak beste-, hauek 2017an estreinatu eta ikusi ditudanen artean ezinbestekoak iruditzen zaizkidanak: 30- Logan Lucky Zuzendaria: Steven Soderbergh Aktoreak: Channing Tatum, Adam Driver, Farrah Mackenzie, Riley Keough, Daniel Craig, Katie Holmes, Charles...
Read More35 urte geroago, hemen da "Blade Runner 2049"
1982 urtean estreinatu zenean, anbizio handiko ekoizpena izan zen arren, bildutako diru kopuruari dagokionez datu etsigarriak izan zituen. Hala ere, urteen poderioz kultuzko klasiko horietako bat bilakatu da. Gaur, filmean irudikatzen den 2019 ilun eta distopiko horretarako bi urte falta direnean, zinemaren historiako klasiko bilakatu dela eta zientzia fikzioaren generoaren ikono bat dela eztabaidaezina da. Bai, Ridley Scott zuzendari Ingelesak zuzenduriko Blade Runner filmaz ari naiz. Bien...
Read More"Elkarrekin-together": Gozatzeko moduko abentura
The Goonies eta Indiana Jones. Nire umeetako film kuttunenak zeintzuk diren galdetuz gero, horiek nire bi erantzunak. Behin eta berriz ikusteaz gain, maite nuen bizitzen zituzten abentura guzti horien parte nintzela imajinatzea. Zehazki zer zen jakin gabe ere, arkeologoa izan nahi nuen, Harrison ford-ek bizitzen zituen abentura guzti horiek, lehen pertsonan sentitzeko. Spielberg-en film famatuan ikusten zena eta errealitatea aldez aurre jarri nituenean ordea, kontakizun ia...
Read More"Bi txirula": arriskatzera jokatzen denean
Aitortu behar dizuet, kritika bat osatzerako garaian, askotan itsutu egiten naizela zuzendari konkretu batek, zein beste filmen erreferentziak erabili dituen jakiteko. Maite dut, zein beste zuzendariren eragina izan ote duen asmatzen. Baina sentsazioa izan dut askotan, zuzendariak berak ere ez dituela eragin horiek kontuan izan, eta nire imajinazioaren errua besterik ez dela izan, ala kasualitatea, zergatik ez. Oraingoan, joko txiki hori, Bi txirula filmarekin egin nahiko nuke....
Read MoreZinemaldia 2017: B aldeko 14 proposamen
Sail Ofiziala, Zabaltegi, Perlak, Donostia Saria, Urrezko Maskorra… Proposamenak egiterako garaian, normalean oihartzun handiena izaten dituzten izen eta filmak aipatzen dira eta noski, sail garrantzitsuenen barruan daudenak. Foku eta begirada guztiak, izar distiratsuen atzetik ibiltzen dira. Baina jakin ezazue, badagoela —normalean— aretoak betetzea lortzen ez dituzten filmez osaturiko multzo txiki polit eta interesgarri bat. Ikusleak gehienetan baztertzen dituzten sailen artean igerian...
Read More"Handia" filmaren aurrekariak: erraldoiak zineman
Donostiako Zinemaldian izango da Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzenduriko Handia filmaren estreinaldi ofiziala. Aste batzuk geroago, urriaren 20an konkretuki, Euskal herriko zinema areto guztietara zabalduko dute. Soberan dakizuen bezala, filma egiteko, Altzoko Handia ezizenez ezaguna zen Miguel Joaquin Eleizegiren (1818-1861) benetako historian oinarritu dira, haren giza alderdia eta garai hartako gizartearekin zuen harremana aztertzeko. Eneko Sagardoi aktorea da protagonista, eta...
Read More#30egun30film erronka: emaitzak eta ondorioak
Euskal zinezale komunitatearen tamaina ezagutu eta hura iratzartzeko bokazioz bota nuen orain hilabete #30egun30film erronka. Traola horren magalean, hilabete batez 30 film —eta aktore, zuzendari...— proposatzea zen helburua. Egunero, baina, irizpide zehatz bati erantzunez, gida txiki moduan, irudi hau ere zabaldu nuen. Bertan egun bakoitzean egin beharreko aipamen zehatza ageri da. Hori kontuan izanik, aitortu behar dizuet erabat harrituta eta eskertuta nagoela. Umap.eus-en arabera,...
Read MoreEmakumeak kamera atzean: 2016ko datu negargarriak
19 urte baino gehiago dira San Diego-ko unibertsitateak aztertzen duela emakumeak zinemaren barruan burutzen duen lana eta presentzia. Errodaje batean zein eginkizun betetzen duten eta zenbat emakume ageri diren, alegia. Orain aste batzuk, Zeluloidearen sabaia: Kamera atzean, emakumearen presentzia 2016ko 100, 250 eta 500 film garrantzitsuenetan izeneko txosten hau argitaratu zuen. Txostenaren izenburuak dioen bezala, hiru baremo izaten dituzte kontuan eta atzerriko filmak (hau da...
Read MoreHogei urteren ostean, "Trainspotting 2" iritsi da!
“Aukeratu bizitza. Aukeratu lana, karrera bat. Aukeratu familia. Aukeratu telebista erraldoi madarikatu bat. Aukeratu garbigailua, kotxea, compact-disc irakurgailua, poto-irekigailu elektrikoa…” (Choose life. Choose a job. Choose a career. Choose a family. Choose a fucking big television, Choose washing machines, cars, compact disc players, and electrical tin can openers…) . Horrela hasten zen 1996an Danny Boyle-k zuzenduriko Trainspotting film mitikoa: Ostiral honetan, 20...
Read More"Manchester by the Sea": maila goreneko ariketa narratiboa
Film hau zeri buruzkoa den jakin nahi baduzue, blog honetan behintzat ez duzue topatuko. Zergatik? Sinopsi txar batek pikutara bidali dezakeen film horietako baten aurrean zaudetelako. Zinema independentearen ezaugarri ugari dituen eta inoiz itxiko ez den zauri bati buruzko kontakizun latz bat dela esango dizuet, besterik gabe. Kenneth Lonergan-en zuzendaritza lan aparta, zirrikiturik gabeko eta idazkera fineko gidoi sendo bat duena eta batez ere, Casey Affleck aktore bikainaren...
Read More
Iruzkin berriak