"13 Reasons Why": Nerabe eta gurasoek ikusi beharreko telesaila
Egunero bezala, Clay Jensen, eskolatik bueltan, etxeko atarira heldu, giltzak atera eta atea irekitzeko prest ikus dezakegu. Beherantz begiratzen duenen ordea, lurrean, kartoizko kaxa misteriotsu bat dagoela ohartzen da. Etxera sartu, eskailerak igo, bere gelako atea itxi eta kutxan zer dagoen deskubritzen du: orain bi aste, buruaz beste egin zuen ikastolako neska batek –Hannah Baker– bidalitako kutxa bat da. Barruan kasete bilduma moduko bat, mapa eta notatxo bat daude:...
Read More2017ko telesailen gida!
Urtea zerrendekin amaitu eta zerrendekin hasiko dut, 12 hilabete hauetan zehar iritsiko zaizkigun telesail berrien gida moduko batekin kasu honetan. Kontuan izanik ehunka estreinaldi berri iragartzen dituztela urtero, hautaketa moduko bat egin dut lehenik. Jada estreinatu diren telesailen denboraldi berrien itzulpen datak ere erantsi ditut. Hementxe 2017ko telesailen gida! *telesail eta data berriak jakin hala, zerrenda eguneratzen joango naiz (azken eguneraketa 17/02/13) Telesail...
Read MoreAstakeria berria AEBetako telesail batean: Sanferminak eta terrorismoa
Xenofoboa, atzerakoia, negargarria, astakeriaz betea eta txarra…oso txarra. Horiek, aurten estreinatu den Criminal Minds: Beyond Borders telesaila deskribatzeko hitz aproposenak. Ideia bat egin dezazuen, AEBetako kritikarien artean, “xenophobia” bezala ezagutzen dute jada ekoizpen hau, pentsa beraz zer nolako perlak topa daitezkeen bertan; baina perlak baino, astakeriak eta galantak, 12. atalean ikus ditzakegunak. Ezingo nuke atal bakar bat kiskaltzetik salbatu,...
Read More"Bedrag": urteko lehen harribitxi nordikoa
Borgen, Bron/Broen, Forbrydelsen, Jordskott, Äkta människor, Kampen om tungtvannet, 1864…azken bost urteetan, telesail bikain guzti horiek leku beretik jaio izanak, Europa Iparraldean zerbait oso ongi egiten ari direnaren sintoma garbia dira. Baina bolada hori ez da hor eten, ezta gutxiago ere. Pantaila txikiaren arloan, Ingalaterra eta AEB-kin parez pare lehiatzeko argudio sendoekin hasi baidute urtea. Zerrenda horri, beste ezinbesteko ekoizpen bat gehitu behar baitiogu;...
Read More2016ko telesailen gida!
Urte berria gogotsu hasteko, 12 hilabete hauetan zehar iritsiko zaizkigun telesail berrien gida moduko bat idaztea pentsatu dut. Kontuan izanik ehunka estreinaldi berri iragartzen dituztela urtero, bahetze moduko bat egin dut lehenik. Inongo irizpide korapilatsu erabili gabe. Aktore eta sortzaile konkretuei erreparatuz, ala istorioa bera zeri buruzkoa den irakurriz. Eta jakina, errezetari, intuizio-friki gramo dezente gehituz. Ah! eta postre moduan, jada estreinatu diren telesailen...
Read MoreGame of thrones: Bilbo bertakoak al ziren "Stark" etxekoak ?
Literatura fantastikoa eta errealitate historikoaren arteko erlazioa hori, lehen begiradan uste duguna baino estuagoa izan liteke. J.R.R. Tolkien-ek sorturiko munduak adibidez, literatura nordiko eta ingelesean oinarritzen ditu bere zimenduak. Modu berdinean, “A Song of Ice and Fire” ala telesailaren jarraitzaileen artean “Game of Thrones” izenarekin zabaldu den istorio hori ere, ez da hutsetik sortu. Ondorengo lerroetan, mendebaldeko mundu hori (Westeros), erdi...
Read More

Iruzkin berriak