Hasiera »
Garbine Ubedaren bloga - Anti-orena
Garbine Ubeda Goikoetxea
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Gagarinek bai, ikusi zuen Jainkoa zeruan - zuzeu.eus(e)k Gagarinen etorria bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #24 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Marie Curie eta Gerla Handia bidalketan
- Marie Curie eta Gerla Handia | TeknoZientzia txokoa-Haurtzaro ikastola(e)k Marie Curie eta Gerla Handia bidalketan
- Garbiñe Ubeda(e)k Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi bidalketan
- Fumut(e)k Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi bidalketan
Artxiboak
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko otsaila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko martxoa
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2009(e)ko ekaina
Gehiengoaren tirania
2014-11-19 // hizkuntza // Iruzkinik ez
Ergo…
Hizkuntza krimena supermerkatuan
2014-11-04 // hizkuntza // Iruzkinik ez
Belarri zorrotzarenak
2014-10-21 // hizkuntza, ulermena // Iruzkinik ez
Post-bertsolaritza: atal honetan, ongi esanak barkatu eta gaizki esanak kontuan hartuko ditugu.
Zorionak Warnerri, zimurkeriagatik
2014-10-14 // historia, musika // Iruzkinik ez
“Zorionak zuri”, kandelen argitan.
“Happy Birthday To You” –guretzat “Zorionak zuri” – ingelesezko abestirik entzutetsuena da Guinness errekor liburuaren arabera, eta Warner/Chapell Music du jabe legala, 1990ean The Summy Company argitaldaria erosi eta haren ondarea bereganatuz geroztik. Urtean 2 milioi dolar jasotzen ditu royaltytan, baina zilegi ote? Norena da abestia?
(gehiago…)
Marie Curie eta Gerla Handia
2014-09-09 // emakumeak, gerra, zientzia // Iruzkinik ez
Marie Curie.
Zientzia eta guda gizonezkoen alor esklusiboak ziren XX. mendearen hasieran. Espresuki debekatuak zitzaizkien emakumezkoei, neskametzarako edo gizasemeen menpeko lan anonimoetarako ez bazen behintzat. Lehen alorraren itxitura beste inork ez bezala gainditu zuen Mari Curiek, Fisikan eta Kimikan nobel sari bana irabazitako zientzialari bakarra dela kontuan hartuta. Bigarren esparruak ere jaso zuen haren alerik, hain laudatua izan ez den arren. (gehiago…)
Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi
2014-02-07 // historia, memoria, soldaduska // 2 iruzkin
Chris Gueffroy.
1989. urtea. Otsailak 5 ditu. Ekialdeko Berlinen, Chris Gueffroy eta Christian Gaudian hogei urte inguruko gazteak Britzeko kanalerantz abiatu dira isilka, gauerdiko iluntasuna lagun. Munduko mugarik zainduenetakoa pasa nahi lukete, Altzairuzko Oihala deiturikoa, soldaduskatik libratzearren.
Iturri onetik jakin dute Mendebalderako bidea hartu nahi dutenei tirorik ez egiteko agindua jaso dutela RDAko tropek, eta hala, zurrumurrua egia delakoan, hiru metroko harresian gora egin dute bi lagunek. Metalezko hesira heldu direlarik, garrasika hasi dira sirenak, argi-fokuak piztu dira, soldadu ernegatuek armak altxa eta su egin dute. Desesperazioan, bi lagunek harresia pasatzen laguntzen diote elkarri, alferrik ordea. Bala batek bihotza erdiratu dio Gueffroyri. Gaudian larriki zaurituta daramate poliziek, atxilo.
Berlingo Harresiaren azken biktima izan zen Chris Gueffroy. Ezin argi jakin, ordea, zenbatgarrena izan zen. 25 urte igaro izanagatik ere, erabat zehaztu gabe dago oraindik 1.400 km-ko harresiaren aitzakian bizitza galdu zuten biktimen kopurua, Stasik metodo latzak baliatu baitzituen heriotzak ezkutatzeko eta familiak isilarazteko.
Gueffroy hil eta bederatzi hilabete geroaro, 1989ko azaroaren 9an, Berlingo Harresia bota zuten.
Sortzearen onurak
2013-11-22 // eskulangintza, sormena // Iruzkinik ez
Pareta zuriko itxarongela batean, aldizkari femenino zahar zimurrak orriztatzen ari nintzela, honokoxea irakurri dut:
Frantziako Estatuko biztanleen %53k, izan emakumezko edo gizonezko, sortzailetzat du bere burua eta bat dator Zerorrek egin filosofiarekin. Gazteek, nolanahi dela ere, praktikan jartzeko joera handiagoa dute.
Jokamolde honek positiboki eragiten omen dio moralari krisi garaian. %93ri autonomo eta aktibo izaten laguntzen dio, eta %84k, sentipen ezkorrak uxatzeko tresna dela uste du.
Etxera iritsita, trikotatzeko orratzen bila joan naiz segidan.
Jose Ramon Martinez: “Hobien mapari bultzada eman beharko zaio, lotsagarria baita”
2013-11-19 // memoria, politika // Iruzkinik ez
Jose Ramon Martinez (erdikoa), Sartagudako Memoriaren Parkean, Errepublikaren egunean.
Jose Ramon Martinez, Sartagudako zinegotzia da, Pueblo de las Viudas elkarteko kidea eta Memoriaren Parkeko arduradunetako bat. Azaroaren 14an, 1936ko biktimen legea onartu zuen Nafarroako Parlamentuak, altxamendu militarraren ondorioz hildakoei eta errepresioa jasan zutenei babesa ematea helburu duena. Horri buruzko hainbat galdera luzatu dizkiogu Martinezi.
1936ko biktimen Legea onartu berri du Nafarroako Parlamentuak. Ospatuko zenuten Sartagudan.
Sartagudako biztanleentzat aurrerapauso garrantzitsua izan da, urte mordoa baitaramagu 36ko biktimen aitortza aldarrikatzen. Memoriaren Parkeari dagokionez ere, esanguratsua izan da, inauguratu zenetik ari garelako Gobernuak kostua bere gain har dezan eskatzen, eta beti, aitzakia bat edo beste tarteko dela, libratu egin dira, ardura saihestu dute. Orain, heldu egin beharko diote, eta mantendu ez ezik, hobetu eta babestu egin beharko dute. Gure elkartea, zentzu horretan, pozik.
Lege proposamena onartzen denetik martxan jartzen den arte aldea dago. Noiz ikusiko dira lege proposamen honen lehen emaitzak?
2014. urtean barrena izatea espero dugu; Memoriaren Parkeari dagokionez, lehen pausoak urtea hastearekin batera ematea. Ea egia den. Herriko elkartera hots egin beharko dute mantenuaz hitz egiteko, eta udaletxera ere deitu beharko dute. Zinegotzia ere banaizenez, erraz konturatuko naiz martxan jarri direnetz.
Herrikoek ordu mordoa eskaintzen diozue Parkeari. Zaintzan ez ezik, bisitan heltzen direnei azalpenak ematen aritzen zarete egun batean bai eta hurrengoan ere bai. Zein da Memoriaren Parkearen mantenu-kostua?
Bakarren batek 6.000 euroko kopurua aipatu zuen, baina ez dakit nondik atera den hori. 15.000 eta 20.000 artekoa dela esango nuke, eta ez da sobera, mantenuan egiten den lana kontuan hartuta.
Lege onartzea hastapena besterik ez da, nolabait esanda. Zein da hurrengo pausoa?
Ahalegin berezia egin beharko litzateke gorpuak lurpetik ateratzeko. Senide zuzenenak badoaz apurka, eta irtenbidea eman behar zaie albait azkarren, hil aurretik aurkitu nahiko bailituzkete gorpuzkiak. Horrez gain, izendapen frankisten gaia dago, plaza, monumentu eta gainerakoen izendegia, eta hobiena, desagertuena, gerra zibilari buruzko ikerketarena. Hobien mapari bultzada eman behar zaio, lotsagarria baita; urtean 24.000 euroko aurrekontua barregarria da. Horrek, bakar baten zenbait ordutako lana besterik ez du ordaintzen. Bestalde, horretan ariko denak bere kabuz ikertu beharko luke, guk dena eginda eman behar izan gabe; hona etorri eta behar den tokietan arakatu beharko luke mapa taxuz osatzeko. Motelegi doa hau. Guk ere eman genituen Sartagudako biztanleen datuak, bi urte pasatu dira geroztik eta datuak ez dituzte basean sartu ere egin.
Biziagotuko al da prozesua aurrerantzean?
Hala nahi genuke, baina ikusten dugunagatik, UPNk –eta PPNk berdin, kasu honi dagokionez bat eta bera baitira– ez du sekula gaia aitzinatzeko borondaterik erakutsi. Egonean egon daude, besterik gabe denborak aurrera egin dezan.
Lekeitio kale-arteez gainezka
2013-07-15 // kale-arteak // Iruzkinik ez
Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia ezin hobeki pasatu zen antolatzaileen ustez. Irudi gogoangarri ugari utzi ditu, bereziki Kataluniako Sacude taldearenak. Giro paregabea, makina bat zirrara eta harridura nagusitu ziren hiru egunez, Lekeitioko kaleetan.
Mica eta Sacu bikote artistikoak (Sacude), espero zen moduan, liluratuta utzi zituen bazterrak, elizeko kanpandorrean zintzilik jarri eta bertikalki dantzan arituta. Poesia karga handiko dantza da Sacuderena, garaikidea, gotikoaren kontrastean nabarmendua.
Frantziatik heldu ziren Picto Facto eta Rue Barre taldeek ere gogoz astindu zituzten ikusleen emozioak. Mario izeneko marionetak (Rue Barre) bizitzaren alde ederrra eta samurra erakutsi zuen. Picto Factok, berriz, puzgarriekin egin daitezkeen panpin harrigarriak plazaratu zituen.
Hortzmuga bikain aritu zen, bortxakeriaren gaineko zurikeria ipini zuen agerian, ikus-entzunezkoen laguntzaz. Trapu Zaharra taldeak ere salaketari heldu zion, langabezian dauden bi komikoren gorabeherak umorez taularatuta. Markeliñe taldeak, mundu magiko bat plazaratu zuen ikusle gazteen laguntzaz, parte hartzea ezinbestekoa baita kale-ikuskizun honetan. Deabru Beltzak talde efektistak breakdance moldea du azkenaldian ikusmiran, hiri-kultura ispilatzea.
Absentzia
Tamalez, Ship of Fools edo Zoroen Itsasontziak ez zuen nabigatzeko baimenik eskuratu eta ezin izan zuen Lekeition porturatu. Ez zen, beraz, Moliereren lanik antzeztu, baina horren ordez, kalejira ikusgarria egin zuen eskifaiak, igandean.
Amaitzeko, Stock Umorea Lekeitio Off programak arrakasta itzela erdietsi zuen. Bederatzi talde plazaratu ziren (Zikosfera, JoGo Teatro, Patrika Zirkus, Micro Troupe, Rocky Marmota, Zirko Loretsua, Circo El Sainete, Karin Karan eta Madam Darina), eta denetarik erakutsi zuten: clown, txotxongiloak, antzerkia, irakurtaldiak…
Ikusle kopuruari dagokionez, 18.000 ikusle batu zirela estimatu dute antolatzaileek. Larunbatean, esaterako, lepo bete zen herria.
Hamaika istorio entzun eta hamaika zirrara jaso ondoren, datorren urteari begira jarri dira antolatzaileak, 25. urtemuga baitute hodeiertzean.
Kataluniako Sacude taldeak dantza bertikala eskaini zuen kanpandorretik zintzilik.
Stock Umorea Lekeitio Off programak 9 talderen lanak plazaratu zituen.
Hortzmuga bikain aritu zen.
Rue Barre.
Nola okupatu zuen Seaskak Baionako PSren egoitza?
2013-07-08 // euskara, irakaskuntza, politika, Seaska // Iruzkinik ez
Nola okupa liteke alderdi politiko baten egoitza? Zein trikimailu erabili zuten Seaskako ordezkariek Baionako PSren egoitzan sartzeko, eta haien sukaldetik bertatik, ikastolen egoera normalduko duen legea aldarrikatzeko, Frantziako gobernua pausoak ematera behartzeko? Hona hemen erantzuna, Iban Thicoïpe Etxepare lizeoko irakasleak bizi-bizi emana.