Anti-orena
Hasiera » historia » Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi
Ots07 2

Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi

Atalak: historia, memoria, soldaduska

Chris Gueffroy.

Chris Gueffroy.

1989. urtea. Otsailak 5 ditu. Ekialdeko Berlinen, Chris Gueffroy eta Christian Gaudian hogei urte inguruko gazteak Britzeko kanalerantz abiatu dira isilka, gauerdiko iluntasuna lagun. Munduko mugarik zainduenetakoa pasa nahi lukete, Altzairuzko Oihala deiturikoa, soldaduskatik libratzearren.

Iturri onetik jakin dute Mendebalderako bidea hartu nahi dutenei tirorik ez egiteko agindua jaso dutela RDAko tropek, eta hala, zurrumurrua egia delakoan, hiru metroko harresian gora egin dute bi lagunek. Metalezko hesira heldu direlarik, garrasika hasi dira sirenak, argi-fokuak piztu dira, soldadu ernegatuek armak altxa eta su egin dute. Desesperazioan, bi lagunek harresia pasatzen laguntzen diote elkarri, alferrik ordea. Bala batek bihotza erdiratu dio Gueffroyri. Gaudian larriki zaurituta daramate poliziek, atxilo.

Berlingo Harresiaren azken biktima izan zen Chris Gueffroy. Ezin argi jakin, ordea, zenbatgarrena izan zen. 25 urte igaro izanagatik ere, erabat zehaztu gabe dago oraindik 1.400 km-ko harresiaren aitzakian bizitza galdu zuten biktimen kopurua, Stasik metodo latzak baliatu baitzituen heriotzak ezkutatzeko eta familiak isilarazteko.

Gueffroy hil eta bederatzi hilabete geroaro, 1989ko azaroaren 9an, Berlingo Harresia bota zuten.

2 Iruzkin

  1. Fumut | 2014-02-12 at 13:22

    Nork esan behar zuen Berlingo harresi hura hobetu eta perfekzionatuko zitekeenik…
    Isaraelen handiagoa…
    Espainian eta AEBtan etorkinak tirokatu…
    Bien bitartean, demokrazia eta askatasunaren lurraldeetan zementuzko harresien eraikuntzak ez du etenik…

    Reply
  2. Garbiñe Ubeda | 2014-02-12 at 13:35

    Ezin hobeto esan duzu

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Garbine Ubeda Goikoetxea

Azken bidalketak

  • Gehiengoaren tirania
  • Hizkuntza krimena supermerkatuan
  • Belarri zorrotzarenak
  • Zorionak Warnerri, zimurkeriagatik
  • Marie Curie eta Gerla Handia

Iruzkin berriak

  • Gagarinek bai, ikusi zuen Jainkoa zeruan - zuzeu.eus(e)k Gagarinen etorria bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #24 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Marie Curie eta Gerla Handia bidalketan
  • Marie Curie eta Gerla Handia | TeknoZientzia txokoa-Haurtzaro ikastola(e)k Marie Curie eta Gerla Handia bidalketan
  • Garbiñe Ubeda(e)k Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi bidalketan
  • Fumut(e)k Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • dantza
  • ekologia
  • emakumeak
  • eskulangintza
  • espazioa
  • euskara
  • gerra
  • historia
  • hizkuntza
  • ikerkuntza
  • ingurumena
  • irakaskuntza
  • kale-arteak
  • kontsumoa
  • kosmetika
  • literatura
  • memoria
  • musika
  • oroitzapenak
  • politika
  • Sailkatugabeak
  • Seaska
  • soldaduska
  • sormena
  • teknologia
  • ulermena
  • zaborra
  • zientzia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA