Anti-orena
Hasiera » espazioa » Gagarinen etorria
Api11 0

Gagarinen etorria

Atalak: espazioa, historia, teknologia

Iuri Gagarin 1961eko apirilaren 12an, espaziora irteteko prest

Ez naiz epopeia zalea sekula izan. Aitor dut, hala ere, Iuri Gagarinen balentria salbuespenekotzat jo izan dudala beti, hura protagonista izan zuen gertakariaz sortutako epika euforiko eta nobeleskoak arreta piztu izan didala gaia aipatu izan den aldiko. Eta miretsi ere egin dudala, Valentina Vladimirovna Terexkova lehen emakume astronauta miretsi nuen bezala.

Beharbada, adin zailean harrapatu ninduelako. Haren berri jakin nuenean unibertsoaz, munduaren jatorriaz, espazioaz eta denboraz ezin konta ahala galdera egiten nizkiolako neure buruari. Beharbada, eta aipatu berri dudanaren haritik, Nikita Krutxev Sobiet Batasuneko agintari gorenaren hitzak harro bezain ausartak egin zitzaizkidalako: “Espazioan izan da Gagarin, eta han ez omen da Jainkorik inondik ageri”. Beharbada espazioa konkistatzeko lehen urratsek Tolosan,  nire orduko bizitokian, arrastoa utzi zutelako (bertako etxe-bloke garaienei ez zitzaien Sputnik edo espuni ezizena debalde jarri). Beharbada, bere jatorri umilak inspiratzen ninduelako. Edota bere heriotza goiztiar guztiz mundanoak –hegazkin istripuz hil zen espaziora atera eta zazpi urte geroago– kontraste gogorregia egiten ziolako bere heroi irudiari.

Ulises modernoaren historiak ilargira bidaia zizelkatu du herri oroimenean, Gerra Hotzaren bultzadaz aurrea hartutako odiseari gailenduta, eta bereziki Neil Armstrong amerikarraren esaldi zozo eta aurrez estudiatua zedarri bilakatu: “Urrats txikia gizakiarentzat, baina urrats handia gizadiarentzat”.

Gagarin hunkituak, orbitan zela, inork sekula ikusi gabea begiztatzen zuela, artean bizirik itzuliko zenik ere ez zekiela, bat-batean eta bihotzez esandakoa gogora ekartzeko eguna da gaurkoa: “Hau da edertasuna! Mundutarrok, zain dezagun Lurra, ez dezagun suntsi”.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Gagarinek bai, ikusi zuen Jainkoa zeruan - zuzeu.eus - […] Juri Gagarin inspirazio iturri izan da gerora diziplina artistiko askotan; margoak, filmak, kantak eta beste izan dira bere omenez.…

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Garbine Ubeda Goikoetxea

Azken bidalketak

  • Gehiengoaren tirania
  • Hizkuntza krimena supermerkatuan
  • Belarri zorrotzarenak
  • Zorionak Warnerri, zimurkeriagatik
  • Marie Curie eta Gerla Handia

Iruzkin berriak

  • Gagarinek bai, ikusi zuen Jainkoa zeruan - zuzeu.eus(e)k Gagarinen etorria bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #24 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Marie Curie eta Gerla Handia bidalketan
  • Marie Curie eta Gerla Handia | TeknoZientzia txokoa-Haurtzaro ikastola(e)k Marie Curie eta Gerla Handia bidalketan
  • Garbiñe Ubeda(e)k Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi bidalketan
  • Fumut(e)k Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • dantza
  • ekologia
  • emakumeak
  • eskulangintza
  • espazioa
  • euskara
  • gerra
  • historia
  • hizkuntza
  • ikerkuntza
  • ingurumena
  • irakaskuntza
  • kale-arteak
  • kontsumoa
  • kosmetika
  • literatura
  • memoria
  • musika
  • oroitzapenak
  • politika
  • Sailkatugabeak
  • Seaska
  • soldaduska
  • sormena
  • teknologia
  • ulermena
  • zaborra
  • zientzia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA