Garbine Ubeda Goikoetxea
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Gagarinek bai, ikusi zuen Jainkoa zeruan - zuzeu.eus(e)k Gagarinen etorria bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #24 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Marie Curie eta Gerla Handia bidalketan
- Marie Curie eta Gerla Handia | TeknoZientzia txokoa-Haurtzaro ikastola(e)k Marie Curie eta Gerla Handia bidalketan
- Garbiñe Ubeda(e)k Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi bidalketan
- Fumut(e)k Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi bidalketan
Artxiboak
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko otsaila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko martxoa
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2009(e)ko ekaina
Pasaiako Portu Agintaritzaren estrategia
Atalak: Azpiegiturak, ingurumena
Pasaiako Portu Agintaritzak ez dio, antza, protokoloari beldurrik. Jaizkibelgo magalean eraiki nahi duten mega kai sonatu hori benetako proiektu bilaka dadin – Leire Beteta Lezoko ingurumen teknikariak azaldu zigunez, oraingoz sustatzaileen proposamena besterik ez da ofizialki–, derrigorrezko zenbait tramite pasatu behar ditu, besteak beste, Espainiako Ingurumen Ministerioarena.
Iazko apirilean egurra eman zion aurkeztu berri zion txostenari. Suspenso biribila hartuta, atzera egin behar izan zuen Portu Agintaritzak. Eta ondorioz, nabarmendutako akatsak zuzentzeaz ez ezik, alternatiba errealak aurkezteaz arduratu behar izan zuen; tartean, egungo kaia berritzea serioski aztertzeaz. Galdeketa publikoa helduko zen atzetik, halako azpiegiturak ukituko lituzkeen herriek egingo lizkioketen alegazioak entzutea, jasotzea eta aintzat hartzea. Horretara egokitzea.
Pasaiako Portu Agintaritzak bigarren txostena aurkeztu zuen orain dela gutxi. Herri afektatuek, elkarte ekologistek, Gipuzkoako egungo Foru Aldundiak nahiz Espainiako Ingurumen Ministerioak ontzat eman ez zuten txosten horren bertsio zuzendua beharko lukeena. Protokoloari jarraiki, erakusketa publikoa ere pasatu berri du. Urtarrilaren hondarrean amaitu zitzaion epea. Eta kasu honetan ere erreakzioak esanguratsuak dira. Jaizkibel Bizirik plataformak nabarmentzen duenez, “Pasaiako Portu Agintaritzak gizartearen iritziaren aurrean izan duen erabateko mespretxua” ipini da agerian, eta gaineratzen, Ministeritzak txostenean arbuio soziala ere baloratzea eskatu zion arren, dokumentu horrek aldeko iritziak besterik ez dituela jasotzen. Ez dira aipatu ere egiten, kasura, plataformak aurkeztutako 8.475 sinadurak, baina bai kanpo kaiaren aldeko 713 alegazio indibidualak.
Ez dira xamurragoak ingurumenaren aldeko Hendaiako ACE elkarteak esandakoak. Pasaiako Portu Zuzendaritzak aurkeztutako txosten zuzenduak hiru proposamen berri mahairatzen ditu, kanpo portukoaz gainera. “Hirurak hutsalak dira, ordea”, dio ACEk. “Guztiz minimalistak edo are faraonikoagoak dira”. Kasura, Pasaiako badia naturalaren ahoa hondea-makinaz zabaltzea aztertzen duena. “Eta nahitara dira hutsalak. Alibiak dira, koartadak, kanpo kaiaren proposamena, hirugarrena deitzen den hori, bideragarri edota egoki bakarra dela pentsa dadin”.
Ezin, beraz, galderari eutsi. Kanpo kaiaren proposamenak lehen bezain malapartatua izaten jarraitzen badu, bigarren txosten zuzendu honetan aurreneko txostenekoa errepikatu besterik ez badute egin, eta beraz, natura suntsitzea eta herritarron nahiz instituzioen zorpetzea besterik ekarriko ez duela aski frogatuta baldin badago, zertan ari da Pasaiako Portu Agintaritza? Ondorio bakar bat eta bera bururatzen zait: botere ekonomikoen babesa ez ezik, Mariano Rajoy-ren mesedeak espero ditu. Edo dagoeneko isilka negoziatuta ditu.