Garbine Ubeda Goikoetxea
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Gagarinek bai, ikusi zuen Jainkoa zeruan - zuzeu.eus(e)k Gagarinen etorria bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #24 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Marie Curie eta Gerla Handia bidalketan
- Marie Curie eta Gerla Handia | TeknoZientzia txokoa-Haurtzaro ikastola(e)k Marie Curie eta Gerla Handia bidalketan
- GarbiƱe Ubeda(e)k Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi bidalketan
- Fumut(e)k Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi bidalketan
Artxiboak
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko otsaila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko martxoa
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2009(e)ko ekaina
Oier Guillan: “Kultura behetik eta modu aktiboan bizitzeko aukera da Literaturia”
Atalak: literatura
Oier Guillan. (Arg: G. Ubeda)
Literaturaz oro har, poesiaz, antzerkiaz eta sorkuntzaz solasean aritu berri gara Oier Guillanekin. Aurki argitaratuko den elkarrizketaren aurrerapena da ondoren datorrena.
Literaturiaren antolakuntzan ibili izan zara, aurten ere hor izango zaitugu, programazioaren baitan. Zer da zuretzat Literaturia?
Hasteko eta behin, elkargune bat da, non literatura modu ezberdinetan bizi dugun jendeak batzen garen, izan irakurle taldeetan, errezitaldietan edo liburuen bueltan.
Bestetik, antolakuntzari dagokionez, eta Literatura Eskolaren filosofiarekin bat eginez, kultura elkarlanean eta behetik modu aktiboan bizitzeko aukera ere bada. Denok maila berean ageri gara bertan: idazleak, irakurleak, antolatzaileak… Hori sekulako altxorra da, harreman sareak sortzen eta eratzen laguntzen duelako, eta harreman horietatik beti heltzen direlako proiektu berriak. Sare horiek giltza dira kultura, eta kasu honetan literatura, zabaltzeko. Horixe aportatu du Literaturiak.
Bost urte joan dira lehen Literaturiatik. Zein da zure balantzea?
Epe horretan, lehen aipaturiko elkarlanerako filosofia horrek erroak bota ditu, eta eragina izan du jendearengan, harrera ona lortu du, eta erakutsi du badela proiektu hauetarako gosea eta beharra. Gero, pentsamolde horrek berak talka egiten du espektakuluaren filosofiarekin, gauzak handiki eta goitik behera egiteko joerarekin. Gotzon Barandiaranek Argian aipatu bezala, krisi garaian gordinago azaleratzen da talka hori.
Aurten, beste behin, laguntzarik ez dagoenean ere gauzak egitea posible dela demostratuko du Literaturiak. Etengabe aldarrikatzen aritu behar dugu, euskal kulturak merezi duela babesa, eta proiektu herrikoiak direnean, areago, erraztasuna eman behar dela.
Larrabetzu herri txikia da eta denak murgiltzen dira antolakuntzan, baina aurrerantzean, Literaturiak nondik jo behar duen pentsatu beharko da seguru aski. Edozer egiten dela ere, badugu ziurtasuna modu horretan lan egiteak ondorio oso positiboak dituela, eta merezi duela jarraitzeak. Eta bestela, bi, bost, hamar, ehun Literaturia sortu!