Garbine Ubeda Goikoetxea
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Gagarinek bai, ikusi zuen Jainkoa zeruan - zuzeu.eus(e)k Gagarinen etorria bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #24 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Marie Curie eta Gerla Handia bidalketan
- Marie Curie eta Gerla Handia | TeknoZientzia txokoa-Haurtzaro ikastola(e)k Marie Curie eta Gerla Handia bidalketan
- Garbiñe Ubeda(e)k Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi bidalketan
- Fumut(e)k Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi bidalketan
Artxiboak
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko otsaila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko martxoa
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2009(e)ko ekaina
Paperezko hegazkinak ikastolen alde
Atalak: euskara, irakaskuntza, politika
Seaskak deituta, 3.000 lagun inguru batu ziren Baionan, ikastolen gero bermatzeko legea exijitzeko.
Protesten eta aldarrien eguna izan genuen larunbata (ekainak 22). Kemenez jaiki zirenentzat bazen zer aukeratua: Yolanda Barcinaren dimisioaren eskaera Iruñean, Berria-ren 10 urteak ospatzeko festa Andoainen… Penaz alboratu nituen, bereziki bigarrena, Seaskak deitu mobilizazioaren alde Baionara jotzeko.
Patrick Dallennes Baionako suprefetak errietan eman dio Hendaiako Herriko Etxeari, bigarrenez egin ere, ikastola diru publikoz eraikitzea zorioneko Falloux legearen kontrako asmoa dela gogoraraziz, gaizkile eta tranpatien pare makurraraziz.
Legearen erabilera interesatua, jukutria politikoa eta agintekeria dugu, sarritan bezala, ikastolen kontrako afera honen atzean. Manifestazioak, ordea, garai zahar-berrietako irudia utzi zigun agerian: kaltetuena –Seaska, Ipar Euskal Herriko euskaltzaleak–; kinka larrian eta prekarietatean daudenena –Hendaiko Gure Ikastolako kideak–; murgiltze ereduan sinesten duten irakasle eta gurasoena; jomugan jarri dituzten eragileena –Hendaiako auzapeza eta zenbait hautetsi–; elkartasunez bildu zirenena –Okzitaniako Calandreta eskolen ordezkariak–.
Arazo politiko honen soluzioa bideratu beharko luketeenak izan ziren, tamalez, 3.000 lagun horien artean eskas: politikariak, erakundeetako ordezkariak, legegileak, administrazioetako kudeatzaileak… Nagusitzen ari den giro hertsiaren erakusgarri, CRS poliziek hesia ipini zioten manifestazioari, suprefeturara hurbil ez zedin, ikastolek –eta Bretainiako, Okzitaniako, Kataluniako eta Alsazioako eskolek– behar duten legea bertan aldarrika ez zezaten.
Paxkal Indo Seaskako lehendakariak agintariei idatziriko gutuna fotokopiatuta zutenek, harekin paperezko hegazkina egin eta hesian gora hegaldatu zuten, Errepublikako Presidenteari eta ministroei helduko zaien esperantzan.
Manifestazio buruko aldarria, “Lege bat ikastolentzat”, CRS polizien hesiaren aurrean, suprefeturatik gertu.
Paxkal Indo Seaskako lehendakariak idatzitako gutuna hegazkinez igorri behar izan zitzaion suprefetari.