Garbine Ubeda Goikoetxea
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Gagarinek bai, ikusi zuen Jainkoa zeruan - zuzeu.eus(e)k Gagarinen etorria bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #24 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Marie Curie eta Gerla Handia bidalketan
- Marie Curie eta Gerla Handia | TeknoZientzia txokoa-Haurtzaro ikastola(e)k Marie Curie eta Gerla Handia bidalketan
- GarbiƱe Ubeda(e)k Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi bidalketan
- Fumut(e)k Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi bidalketan
Artxiboak
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko otsaila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko martxoa
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2009(e)ko ekaina
Lekeitio kale-arteez gainezka
Atalak: kale-arteak
Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia ezin hobeki pasatu zen antolatzaileen ustez. Irudi gogoangarri ugari utzi ditu, bereziki Kataluniako Sacude taldearenak. Giro paregabea, makina bat zirrara eta harridura nagusitu ziren hiru egunez, Lekeitioko kaleetan.
Mica eta Sacu bikote artistikoak (Sacude), espero zen moduan, liluratuta utzi zituen bazterrak, elizeko kanpandorrean zintzilik jarri eta bertikalki dantzan arituta. Poesia karga handiko dantza da Sacuderena, garaikidea, gotikoaren kontrastean nabarmendua.
Frantziatik heldu ziren Picto Facto eta Rue Barre taldeek ere gogoz astindu zituzten ikusleen emozioak. Mario izeneko marionetak (Rue Barre) bizitzaren alde ederrra eta samurra erakutsi zuen. Picto Factok, berriz, puzgarriekin egin daitezkeen panpin harrigarriak plazaratu zituen.
Hortzmuga bikain aritu zen, bortxakeriaren gaineko zurikeria ipini zuen agerian, ikus-entzunezkoen laguntzaz. Trapu Zaharra taldeak ere salaketari heldu zion, langabezian dauden bi komikoren gorabeherak umorez taularatuta. MarkeliƱe taldeak, mundu magiko bat plazaratu zuen ikusle gazteen laguntzaz, parte hartzea ezinbestekoa baita kale-ikuskizun honetan. Deabru Beltzak talde efektistak breakdance moldea du azkenaldian ikusmiran, hiri-kultura ispilatzea.
Absentzia
Tamalez, Ship of Fools edo Zoroen Itsasontziak ez zuen nabigatzeko baimenik eskuratu eta ezin izan zuen Lekeition porturatu. Ez zen, beraz, Moliereren lanik antzeztu, baina horren ordez, kalejira ikusgarria egin zuen eskifaiak, igandean.
Amaitzeko, Stock Umorea Lekeitio Off programak arrakasta itzela erdietsi zuen. Bederatzi talde plazaratu ziren (Zikosfera, JoGo Teatro, Patrika Zirkus, Micro Troupe, Rocky Marmota, Zirko Loretsua, Circo El Sainete, Karin Karan eta Madam Darina), eta denetarik erakutsi zuten: clown, txotxongiloak, antzerkia, irakurtaldiak…
Ikusle kopuruari dagokionez, 18.000 ikusle batu zirela estimatu dute antolatzaileek. Larunbatean, esaterako, lepo bete zen herria.
Hamaika istorio entzun eta hamaika zirrara jaso ondoren, datorren urteari begira jarri dira antolatzaileak, 25. urtemuga baitute hodeiertzean.
Kataluniako Sacude taldeak dantza bertikala eskaini zuen kanpandorretik zintzilik.
Stock Umorea Lekeitio Off programak 9 talderen lanak plazaratu zituen.
Hortzmuga bikain aritu zen.
Rue Barre.