Garbine Ubeda Goikoetxea
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Gagarinek bai, ikusi zuen Jainkoa zeruan - zuzeu.eus(e)k Gagarinen etorria bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #24 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Marie Curie eta Gerla Handia bidalketan
- Marie Curie eta Gerla Handia | TeknoZientzia txokoa-Haurtzaro ikastola(e)k Marie Curie eta Gerla Handia bidalketan
- Garbiñe Ubeda(e)k Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi bidalketan
- Fumut(e)k Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi bidalketan
Artxiboak
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko otsaila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko martxoa
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2009(e)ko ekaina
Jose Ramon Martinez: “Hobien mapari bultzada eman beharko zaio, lotsagarria baita”
Atalak: memoria, politika
Jose Ramon Martinez (erdikoa), Sartagudako Memoriaren Parkean, Errepublikaren egunean.
Jose Ramon Martinez, Sartagudako zinegotzia da, Pueblo de las Viudas elkarteko kidea eta Memoriaren Parkeko arduradunetako bat. Azaroaren 14an, 1936ko biktimen legea onartu zuen Nafarroako Parlamentuak, altxamendu militarraren ondorioz hildakoei eta errepresioa jasan zutenei babesa ematea helburu duena. Horri buruzko hainbat galdera luzatu dizkiogu Martinezi.
1936ko biktimen Legea onartu berri du Nafarroako Parlamentuak. Ospatuko zenuten Sartagudan.
Sartagudako biztanleentzat aurrerapauso garrantzitsua izan da, urte mordoa baitaramagu 36ko biktimen aitortza aldarrikatzen. Memoriaren Parkeari dagokionez ere, esanguratsua izan da, inauguratu zenetik ari garelako Gobernuak kostua bere gain har dezan eskatzen, eta beti, aitzakia bat edo beste tarteko dela, libratu egin dira, ardura saihestu dute. Orain, heldu egin beharko diote, eta mantendu ez ezik, hobetu eta babestu egin beharko dute. Gure elkartea, zentzu horretan, pozik.
Lege proposamena onartzen denetik martxan jartzen den arte aldea dago. Noiz ikusiko dira lege proposamen honen lehen emaitzak?
2014. urtean barrena izatea espero dugu; Memoriaren Parkeari dagokionez, lehen pausoak urtea hastearekin batera ematea. Ea egia den. Herriko elkartera hots egin beharko dute mantenuaz hitz egiteko, eta udaletxera ere deitu beharko dute. Zinegotzia ere banaizenez, erraz konturatuko naiz martxan jarri direnetz.
Herrikoek ordu mordoa eskaintzen diozue Parkeari. Zaintzan ez ezik, bisitan heltzen direnei azalpenak ematen aritzen zarete egun batean bai eta hurrengoan ere bai. Zein da Memoriaren Parkearen mantenu-kostua?
Bakarren batek 6.000 euroko kopurua aipatu zuen, baina ez dakit nondik atera den hori. 15.000 eta 20.000 artekoa dela esango nuke, eta ez da sobera, mantenuan egiten den lana kontuan hartuta.
Lege onartzea hastapena besterik ez da, nolabait esanda. Zein da hurrengo pausoa?
Ahalegin berezia egin beharko litzateke gorpuak lurpetik ateratzeko. Senide zuzenenak badoaz apurka, eta irtenbidea eman behar zaie albait azkarren, hil aurretik aurkitu nahiko bailituzkete gorpuzkiak. Horrez gain, izendapen frankisten gaia dago, plaza, monumentu eta gainerakoen izendegia, eta hobiena, desagertuena, gerra zibilari buruzko ikerketarena. Hobien mapari bultzada eman behar zaio, lotsagarria baita; urtean 24.000 euroko aurrekontua barregarria da. Horrek, bakar baten zenbait ordutako lana besterik ez du ordaintzen. Bestalde, horretan ariko denak bere kabuz ikertu beharko luke, guk dena eginda eman behar izan gabe; hona etorri eta behar den tokietan arakatu beharko luke mapa taxuz osatzeko. Motelegi doa hau. Guk ere eman genituen Sartagudako biztanleen datuak, bi urte pasatu dira geroztik eta datuak ez dituzte basean sartu ere egin.
Biziagotuko al da prozesua aurrerantzean?
Hala nahi genuke, baina ikusten dugunagatik, UPNk –eta PPNk berdin, kasu honi dagokionez bat eta bera baitira– ez du sekula gaia aitzinatzeko borondaterik erakutsi. Egonean egon daude, besterik gabe denborak aurrera egin dezan.