Garbine Ubeda Goikoetxea
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Gagarinek bai, ikusi zuen Jainkoa zeruan - zuzeu.eus(e)k Gagarinen etorria bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #24 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Marie Curie eta Gerla Handia bidalketan
- Marie Curie eta Gerla Handia | TeknoZientzia txokoa-Haurtzaro ikastola(e)k Marie Curie eta Gerla Handia bidalketan
- Garbiñe Ubeda(e)k Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi bidalketan
- Fumut(e)k Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi bidalketan
Artxiboak
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko otsaila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko martxoa
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2009(e)ko ekaina
Tortura Sistematika
Atalak: euskara, musika
Tortura Sistematika taldearen abestiak bildu ditu David Von Rivers asturiarrak. Ekainaren 29an kontzertua eskainiko dute Tolosan.
Euskarazko lehen hardcore abestia munduratu zuen Tortura Sistematikak, Zer zerate estatuarekiko? (1984). Sei solairuko –eta solairu bakoitzeko lau ateko– eraikin bateko ganbaran hasi ziren entseatzen. Jakina, airean eta botean bidali zituzten handik antzarak ferratzera, bizilagunek.
Pentsamolde anarkista, bakezalea, antimilitarista eta antifaszista. Droga, alkohol eta nazionalismo gehiegikeriaren kontra posizionatu ziren, baita bibisekzioaren kontra ere, eta gay mugimenduaren eta feminismoaren alde. Punkaren autokritika landu zuten, lehen espazio autogestionatuak bultzatu zituzten, bereziki Tolosan eta Andoainen.
1984ko azaroaren 24an eskaini zuten lehen kontzertua, Trintxerpeko (Gipuzkoa) lokal klandestino batean, BAP eta Autodefensa taldeekin batera. Garraio publikoan joaten ziren batetik bestera, kontzertua eman behar zuten tokira. Trash kaotikoaren aitzindariak izan zirela diote adituek. Ez dakit, kaotikoa behintzat bazen egiten zutena, eta oldarkorra, eta azkarregia (30 segundo eskaseko abestiak). Zarata, amorrua.
Asturiaseko jarraitzaile sutsu batek, David Von Rivers-ek, CDan bildu ditu garai hartako grabazioak, eta ekainaren 29an (larunbata), aurkeztuko dute Tolosan. Aitzakia hori dela eta, lau bat abestiko kontzertutxoa eskainiko dute kideek, hala nola, Shanti Iribar (ahotsa), Lanberto Perurena (gitarra, ezkerrez) eta Joxi Ubedak (baxua). Sekulakoa izango da, eta ez da nostalgia.
ANARKIA ETA PAKEA OIHUKATZEN DUK
Anarkia eta pakea oihukatzen duk
atso bat jotzen duan bitartean
eta oso harro sentitzen haiz
Ez al da hori punk izatea?
Antifaszistatzat duk hire burua
baina sistema berberak erabiltzen dituk
Oh! Oso arra haiz Hitlertxoa
Potroak aurretik ditualarik hoa kaletik
iletatik helduta hire neska arrastakatzen
duan bitartean
eta Sandios bezala ikusten duk
hire burua hire “gogor” itxuraz
Tortura Sistematika