Garbine Ubeda Goikoetxea
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Gagarinek bai, ikusi zuen Jainkoa zeruan - zuzeu.eus(e)k Gagarinen etorria bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #24 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Marie Curie eta Gerla Handia bidalketan
- Marie Curie eta Gerla Handia | TeknoZientzia txokoa-Haurtzaro ikastola(e)k Marie Curie eta Gerla Handia bidalketan
- Garbiñe Ubeda(e)k Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi bidalketan
- Fumut(e)k Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi bidalketan
Artxiboak
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko otsaila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko martxoa
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2009(e)ko ekaina
Jendarteko hilak
Atalak: dantza, historia
Daisuke Yoshimoto, Butoh dantzari japoniarra
Zer behar ote da transzenditzeko, jarduna edozein delarik ere, oroz gainditu eta gogoangarri bilakatzeko, Historian aipamena merezi izateko… Tatsumi Hijikata koreografoak aski izan zituen bost minutu eskas. 1958an gertatu zen, estatubatuarrek mendean hartutako Japonian, Kinjiki obra taularatu eta ikuskizuna hasi orduko, ikusleek espantuka ospa egin ziotenean.
Aulkitik altxa gabe bertan iraun zutenek sumindura sentitu omen zuten, inon kabitzen ez den haserrea, orduko taburik gogorrenetakoa –homosexualitatea– hain gordinki bistaratu izanagatik, orduan jarraitzen ziren dantza molde eta ereduak –mendebaldekoak– hain bortizki birrintzen saiatzeagatik. Iraintzat jo zuten, itsuskeria lotsagarritzat, arrunkeriatzat. Tatsumi Hijikata kanporatu egin zuten jaialditik. Ez zen horratik kikildu.
“Nazkagarrikeria” hark, Butoh delakoari edo iluntasunaren dantzari oinarriak ipini zizkion erakustaldi asaldagarri hark, holokausto nuklearra izan zuen iturburu, Hiroshima eta Nagasakiko suntsiketa, milaka erkideen gorpu lehertuek eragindako narda, bizirik ateratako izaki apurren irudiek ematen zuten higuina eta lotsa eta ezin begiratua, denak iparra galduta noraezean, denak erreta, begiak zartatuta, itsututa, odolduta, larrututa.
Osagarri den guztia erantzita taularatzen da gaurko Butoh dantzaria, gizakiaren egoerarik primarioena atera beharrean, arropa oinarrizkoenak ere bazterrean lagata eta gehienetan zuriz, biluzteak baino areago gorritzen duen kolorez margotuta. Gibelean heriotzaren ataria zabalik baleuka bezala egingo du jendartera bidea. Barrenak huts, bere gorputza espresatuko da haren ordez, araurik gabe, doinu lagungarririk gabe, argi-ilunetan hausten diren gorputzak imitatuz, suntsiketari keinu eginez, deformazioa bilatuz.
Gaurko Butoh dantzariek, Tatsumi Hijitakari gertatu bezala, badute tamalez non inspiratu.