Nola okupatu zuen Seaskak Baionako PSren egoitza?
Nola okupa liteke alderdi politiko baten egoitza? Zein trikimailu erabili zuten Seaskako ordezkariek Baionako PSren egoitzan sartzeko, eta haien sukaldetik bertatik, ikastolen egoera normalduko duen legea aldarrikatzeko, Frantziako gobernua pausoak ematera behartzeko? Hona hemen erantzuna, Iban Thicoïpe Etxepare lizeoko irakasleak bizi-bizi emana.
Read MoreTortura Sistematika
Euskarazko lehen hardcore abestia munduratu zuen Tortura Sistematikak, Zer zerate estatuarekiko? (1984). Sei solairuko –eta solairu bakoitzeko lau ateko– eraikin bateko ganbaran hasi ziren entseatzen. Jakina, airean eta botean bidali zituzten handik antzarak ferratzera, bizilagunek. Pentsamolde anarkista, bakezalea, antimilitarista eta antifaszista. Droga, alkohol eta nazionalismo gehiegikeriaren kontra posizionatu ziren, baita bibisekzioaren kontra ere, eta gay mugimenduaren eta...
Read MorePaperezko hegazkinak ikastolen alde
Protesten eta aldarrien eguna izan genuen larunbata (ekainak 22). Kemenez jaiki zirenentzat bazen zer aukeratua: Yolanda Barcinaren dimisioaren eskaera Iruñean, Berria-ren 10 urteak ospatzeko festa Andoainen… Penaz alboratu nituen, bereziki bigarrena, Seaskak deitu mobilizazioaren alde Baionara jotzeko. Patrick Dallennes Baionako suprefetak errietan eman dio Hendaiako Herriko Etxeari, bigarrenez egin ere, ikastola diru publikoz eraikitzea zorioneko Falloux legearen kontrako asmoa dela...
Read MoreBordaren altxorra
Ekainaren 5ean, asteazkena, Hendaiako Irakurraldiko prentsaurrekoan hitz batzuk esatera –eta bide batez Boga-boga eleberriko bi orrialde leitzera– gonbidatu ninduten Akelarre elkartekoek. Ekimen aparta iruditzen zaidala esan nuen, ertz askotatik erreparatuta egin nezakeela baieztapena, baina batik bat Hendaian euskaldun izatea zer den kontuan hartuta ari nintzela halako adjektibo handia erabiltzen. Aparta da, bai, bere xumean ikusgarritasuna ematen diolako euskarari. Arlo ugaritako jendeak...
Read MoreNire lotsak
Dagoeneko sei bat urte joan diren arren, sarritan etortzen zait gogora Hendaiako ikastolara estreinakoz ailegatu nintzenekoa. Urte eta erdi eskaseko haurra besoetan nuela heldu nintzen, lotsati eta ezjakin, etxean jaso berri nuen gutunari jaramon eginez haren izena ahalik eta azkarren ematera, artean matrikuletarako aski denbora bazela pentsatzen nuen arren. Orduko zuzendariak hartu ninduen, sinpatikoki hartu ere, dena esate alde. Eta ikasgelak, jolastokia, jantegia eta gainerako txokoak...
Read MoreMusikaren neutraltasunaz
Neuromarketinak nigan duen efektua neurtzen ari nintzen; beharrezko zitzaidanaren eta desio nuenaren arteko arrazoizko oreka bilatzen, erostarazteko teknika berri hauek atzaparrak ondo luzatuta izaten dituzten tenplu horietariko batean (Urbil merkataritza zentroan). Ordu bata eta erdiak aldera heldu nintzen –bazkaltzeko garaian, nahitara–, jende motroiloak saiheste aldera. Eta hipermerkatuko ate detektatzaileak pasatu besterik ez nituen egin, lehen apalategiko produktuei azaleko begiratua...
Read MoreMédart doktorearen bila
Sarritan, psikoterapeutarenean irudikatzen dut nire burua. Larruzko diban marroi batean etzanda ni, eta hura zertxobait atzerago, sofan jarrita, nire zintzurretik aterako diren disonantziak batzeko zain. Les Psy komikian bezala. Korapiloren bat askatzeko premian, Médart doktorearen kabinetera heltzen den pertsonaia horietariko bat banintz bezala. Ohiko txikikeria mehatxagarri horiek bultzatzen naute egoera horretan kokatzera, ia beti arrotz eta lekuz kanpo sentitu behar horrek, nire naturalean...
Read More
Iruzkin berriak