Zorionak Warnerri, zimurkeriagatik
“Happy Birthday To You” –guretzat “Zorionak zuri” – ingelesezko abestirik entzutetsuena da Guinness errekor liburuaren arabera, eta Warner/Chapell Music du jabe legala, 1990ean The Summy Company argitaldaria erosi eta haren ondarea bereganatuz geroztik. Urtean 2 milioi dolar jasotzen ditu royaltytan, baina zilegi ote? Norena da abestia? Urtebetetzeetan kandelen argitan abestu ohi den doinua Patty Smith Hill eta Mildred Jane Hill ahizpek sortu zuten XIX. mendearen hondarrean....
Read MoreBerlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi
1989. urtea. Otsailak 5 ditu. Ekialdeko Berlinen, Chris Gueffroy eta Christian Gaudian hogei urte inguruko gazteak Britzeko kanalerantz abiatu dira isilka, gauerdiko iluntasuna lagun. Munduko mugarik zainduenetakoa pasa nahi lukete, Altzairuzko Oihala deiturikoa, soldaduskatik libratzearren. Iturri onetik jakin dute Mendebalderako bidea hartu nahi dutenei tirorik ez egiteko agindua jaso dutela RDAko tropek, eta hala, zurrumurrua egia delakoan, hiru metroko harresian gora egin dute bi lagunek....
Read MoreGagarinen etorria
Ez naiz epopeia zalea sekula izan. Aitor dut, hala ere, Iuri Gagarinen balentria salbuespenekotzat jo izan dudala beti, hura protagonista izan zuen gertakariaz sortutako epika euforiko eta nobeleskoak arreta piztu izan didala gaia aipatu izan den aldiko. Eta miretsi ere egin dudala, Valentina Vladimirovna Terexkova lehen emakume astronauta miretsi nuen bezala. Beharbada, adin zailean harrapatu ninduelako. Haren berri jakin nuenean unibertsoaz, munduaren jatorriaz, espazioaz eta denboraz ezin...
Read MoreJendarteko hilak
Zer behar ote da transzenditzeko, jarduna edozein delarik ere, oroz gainditu eta gogoangarri bilakatzeko, Historian aipamena merezi izateko… Tatsumi Hijikata koreografoak aski izan zituen bost minutu eskas. 1958an gertatu zen, estatubatuarrek mendean hartutako Japonian, Kinjiki obra taularatu eta ikuskizuna hasi orduko, ikusleek espantuka ospa egin ziotenean. Aulkitik altxa gabe bertan iraun zutenek sumindura sentitu omen zuten, inon kabitzen ez den haserrea, orduko taburik gogorrenetakoa...
Read More
Iruzkin berriak