Nola okupatu zuen Seaskak Baionako PSren egoitza?
Nola okupa liteke alderdi politiko baten egoitza? Zein trikimailu erabili zuten Seaskako ordezkariek Baionako PSren egoitzan sartzeko, eta haien sukaldetik bertatik, ikastolen egoera normalduko duen legea aldarrikatzeko, Frantziako gobernua pausoak ematera behartzeko? Hona hemen erantzuna, Iban Thicoïpe Etxepare lizeoko irakasleak bizi-bizi emana.
Read MorePaperezko hegazkinak ikastolen alde
Protesten eta aldarrien eguna izan genuen larunbata (ekainak 22). Kemenez jaiki zirenentzat bazen zer aukeratua: Yolanda Barcinaren dimisioaren eskaera Iruñean, Berria-ren 10 urteak ospatzeko festa Andoainen… Penaz alboratu nituen, bereziki bigarrena, Seaskak deitu mobilizazioaren alde Baionara jotzeko. Patrick Dallennes Baionako suprefetak errietan eman dio Hendaiako Herriko Etxeari, bigarrenez egin ere, ikastola diru publikoz eraikitzea zorioneko Falloux legearen kontrako asmoa dela...
Read MoreNire lotsak
Dagoeneko sei bat urte joan diren arren, sarritan etortzen zait gogora Hendaiako ikastolara estreinakoz ailegatu nintzenekoa. Urte eta erdi eskaseko haurra besoetan nuela heldu nintzen, lotsati eta ezjakin, etxean jaso berri nuen gutunari jaramon eginez haren izena ahalik eta azkarren ematera, artean matrikuletarako aski denbora bazela pentsatzen nuen arren. Orduko zuzendariak hartu ninduen, sinpatikoki hartu ere, dena esate alde. Eta ikasgelak, jolastokia, jantegia eta gainerako txokoak...
Read More
Iruzkin berriak