Bordaren altxorra
Ekainaren 5ean, asteazkena, Hendaiako Irakurraldiko prentsaurrekoan hitz batzuk esatera –eta bide batez Boga-boga eleberriko bi orrialde leitzera– gonbidatu ninduten Akelarre elkartekoek. Ekimen aparta iruditzen zaidala esan nuen, ertz askotatik erreparatuta egin nezakeela baieztapena, baina batik bat Hendaian euskaldun izatea zer den kontuan hartuta ari nintzela halako adjektibo handia erabiltzen. Aparta da, bai, bere xumean ikusgarritasuna ematen diolako euskarari. Arlo ugaritako jendeak...
Read MoreOier Guillan: “Kultura behetik eta modu aktiboan bizitzeko aukera da Literaturia”
Literaturaz oro har, poesiaz, antzerkiaz eta sorkuntzaz solasean aritu berri gara Oier Guillanekin. Aurki argitaratuko den elkarrizketaren aurrerapena da ondoren datorrena. Literaturiaren antolakuntzan ibili izan zara, aurten ere hor izango zaitugu, programazioaren baitan. Zer da zuretzat Literaturia? Hasteko eta behin, elkargune bat da, non literatura modu ezberdinetan bizi dugun jendeak batzen garen, izan irakurle taldeetan, errezitaldietan edo liburuen bueltan. Bestetik, antolakuntzari...
Read MoreLauaxetaren gabardina
Zer ote da gabardina bat norberarentzat. Zer izan liteke, udazkeneko egun euritsuetan ikusi ohi den jantziaz harago. Modaren esanetara joan eta etorri den osagarri berrasmatua. British estiloaren ikonoa. Nobela beltzetako gangster tiro zaleen eta detektibe gogortuen uniforme tipifikatua. Columbo tenientearen elementu bereizgarrietako bat. Zinema klasikoko izarrak –Humphrey Bogart, Marlene Dietrich, Audrey Hepburn– nahiz haiek protagonizatutako filmak antzeratzeko modua. Bakarren baten...
Read More
Iruzkin berriak