Francis Bacon edo gorputzen anabasa
Arte-merkatuan fetix bilakatua izan arren, Francis Bacon ederresten dut. Bere ahalmena izugarria izan zen haragiaren indarra eta gorputzen hatsa adierazterakoan. Bere koadroetan askotan nabari izan da ezaugarri hau. Erroman Diego Velázquez-ek Inocencio X.a erretratatu zuenean, arteak zeruetako boterea jaitsarazi eta lurreratu zuen, baina hiru mende beranduago Francis Baconek ihardespena eman zion eta boterearen aura desegin eta lurperatu zuen, txilio batean, gorputzaren...
Read MoreKapitalaren hutsalkeria
Egun batean Hannah Arendt eta gaizkiaren hutsalkeriarena irakurri zenituen, baita Adolf Eichmannen erantzunak bere azken epaiketan ere. Kanten etika edota zeinahi burubide erabiltzera ausartu zen Eichmann bere defentsan, gaizkiaren hutsalkeria halakoxea baita, basakeria-egoera normalizatu bat, buruko mekanika koipeztatu batean, non argudio guztiak balio berekoak diren, idioziaren, arduragabetasunaren eta kalte sortuaren artean. Hutsaren hurrengoa da edozein esapide, hutsaltasun...
Read MoreGabriel Arestiren ijitoak
Euskal Trantsizioaren Kultura kritikatzera ausartu nintzenean, arrapaladan esentzien jagoleren bat eta egiaren funtzionarioren bat kontra azaldu ziren oihuka, baina ez dugu kultura sendo eta indartsurik eskuratuko, hemen zein kanpoan, euskaldunok moroak, ijitoak eta lesbianak garela onartu arte. Estetizismo erromantiko atzeratutik postal baten pertsonaiak baino ez gara izan denbora luzez. Gure begirada ohitua izan da pastel-kolorez gure iragana eta oraina behatzera eta gaur ordua...
Read More
Iruzkin berriak