Dopinaren aurkako lege berria indarrean da Espainiako Estatuan
Gaur jarri da indarrean Dopinaren aurkako Lege Organiko berria Espainiako Estatuan. Erakunde independente gisa funtzionatuko duen Dopinaren aurkako Agentziari eskumen gehiago emango dizkio ekainaren 13an onartutako legeak. Gaur arte kirol bakoitzeko federazioek erabakitzen zituzten positibo kasuentzako zigorrak. Orain, ordea, agentziarena izango da ardura hori. Bestalde, agentziak ikusten duenean kirolari bat ikertzeko nahikoa motibo dagoela, 23:00etatik 6:00etara dopinaren aurkako...
Read MoreAbiadurak izutzen duen txirrindularia
“Pertsona batzuek armiarma eta sugeei diete beldur. Nik abiadurari. Fobia diot”. Thibaut Pinot 23 urteko ziklista frantziarraren hitzak dira, iaz Frantziako Tourra 10. bukatu zuen baina aurten maldan behera zurrun, trakets eta geldo ikusi dugun ziklistarenak. Nekez onartzen dituzte kirolari profesionalek euren beldur mamuak. Jainkoen pare ipintzen ditugu maiz, eta halaxe ageri dira eurak, kamera eta mikrofonoak aurrean dituztenean bederen. “Nik ez diot ezerri beldur....
Read MoreUEFAk Gibraltar onartzen badu, Madril eta Barça Europatik ateratzeko mehatxua egin du Espainiak
UEFAk, Europako Futbol Elkarteen Batasunak, Gibraltar eskubide osoko kide bezala onartu ala ez erabakiko du bihar, Londresen egingo duen kongresuan. New York Times egunkariak plazaratu duenez, Espainiak mehatxu egin du: UEFAk Gibraltarren eskaerari baiezkoa emanez gero, Real Madril eta Bartzelona bezalako taldeak aterako ditu Europako txapelketetatik. Vilaweb.cat agerkarian irakurri du albistea, eta ondoren Twitterrez zabaldu, Axier Lopez futbolzale amorratuak (bere oskol alternatiboak...
Read MoreAlain Orsoni, Ajaccio futbol taldeko presidentea: “Hil nahi banaute, erraz daukate, egunero ordu berean ateratzen naiz etxetik”
Alain Orsoni korsikarra eskuin muturreko militantea izan zen 1970eko hamarkadan, “neskak txunditzeko”, berak dioen bezala. Ekintzaile independentista izan zen ondorengo urteetan, eta 1990eko hamarkadan Nikaraguara egin zuen ihes. Duela bost denboraldi hartu zuen Ajaccio taldeko presidente kargua. Joachin Barbierrek eta Romain Canuttik Panenka aldizkarian egin dioten elkarrizketa euskaratu eta osorik jaso dugu blogean. ARGIAren 2.368. zenbakian argitaratutako Korsikako futbola:...
Read MoreEskalatzaileak eta sherpak, Everesten ukabilka
Esaldiak ez du adiera bikoitzik. Antza, dozenaka sherpak hiru eskalatzaile europarri eraso egin diete Everesten, 7.000 metrora. Benetan zer gertatu den jakiterik ez dagoen arren, albiste agentziak ostiko eta ukabilkadez mintzo dira. Ustez, Ueli Steck suitzarra, Simone Moro italiarra eta Jon Griffith britainiarra 2. kanpalekura itzultzen ari zirenean, haien oinek askatutako izotz bloke batek beherago zegoen sherpetako bat kolpatu zuen. Beste eskalatzaile batzuek erabiliko zituzten sokak...
Read MoreDiputazioak Bilboko saskibaloi taldeari zorra barkatzea “eskandaluzkoa” da, oposizioaren arabera
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak bazekien erabaki polemikoa dela, baina aurrera egin du: Uxue Bilbo Basket taldeari 5,2 milioi euro emango dizkio Diputazioak aurten. 1,5 milioi eskura jasoko ditu, eta gainerako 3,7 milioi euroak Ogasunarekin duen zorra kitatu ahal izateko erabiliko ditu Uxuek. “Taldearen biziraupena bermatzea” da helburua.2016ra arte, diru-laguntza gehiago ez dio emango Diputazioak saskibaloi taldeari. Bilbaok jakinarazi duenez, 2012ko aurrekontuetatik geratzen...
Read MoreJainko dirua futbol armarrien diseinatzaile, erlijioaren izenean
Qatarreko petrodolarrek babestutako Europako futbol taldeei buruz hitz egin nuen pasa den astean, ohartu gabe talde horien armarrietan ere izan dutela eraginik jabe berrien desioek. Eman begiratua Paris Saint Germain (PSG) taldeko armarri hauei. Ezkerrekoa 2002tik 2013ko otsailera bitartean erabili zuten frantziarrek, eta eskuinekoa datorren denboralditik aurrera erabiliko dute. Urdin tonalitateak desberdinak izatetik harago, diferentziarik sumatu al duzue? Hala da: Paris marka indartu nahi...
Read MoreIncal: galaxia paraleloetan katramilatua
Nahitaez irakurri beharreko komikia dela uste du jende askok. Liburua utzi zidanak ere gauza bera pentsatzen du. Laga zidanean, ordea, gomendio bakar baina “inportantea” eman zidan: “Irakurtzen hasi baino lehen erre ezazu peta bat”. Garesti ordaindu nuen jaramonik egin ez izana. El Incal baino kabroiagorik! Komikiak umeentzako direla diotenei eskatuko nieke liburu hori irakurtzeko, eta ondoren idatzi dezatela fundamentuzko testu iruzkin bat, argumentuaren nondik norako guztiekin eta...
Read MoreEuskal Herriko itzulia: Lehoi bihotza eta cannabis usaina
Gauza kuriosoak irakurtzen ari gara egunotan Twitterren, Euskal Herriko txirrindulari itzuliaren inguruan. Jens Voigt ziklista alemaniarrak, duela bi urte Euskal Herriko zaletuei esker oneko gutuna idatzi zienak, Amets Txurrukari txio bat eskaini zion atzo, Etxebarriakoa Itzuliko lehendabiziko bi etapetan ihesean ibili dela-eta. Txioa bitxia da, euskaraz zuzentzen baitzaio Voigt Ametsi. Txurruka = Lehoi bihotza !! Izugarria Ametsek egin duena! He has a lionheart and my deepest respect!! 2 days...
Read MoreZergatik erosten dituzte arabiar boteretsuek Europako futbol taldeak?
Europako Txapeldunen Ligako azken fasea jokatuko duten zortzi futbol taldeen artean, Qatarreko petrodolarrek babestutako hiru daude: Bartzelona, Malaga eta Paris Saint Germain (PSG). Al-Thani dinastia boteretsua eta Qatar Sport Investment inbertsio funtsaren adarrak ageri dira operazio guztien atzean. 2010ean Bartzelonak akordioa sinatu zuen Qatar Foundation-ekin (QF). 2016ra bitartean 170 milioi euro jasoko dituzte kataluniarrek. Irabazi asmorik gabeko erakunde erdi-pribatua da QF. 1995ean...
Read More
Iruzkin berriak