“Sexia” naun, beraz lekutxoa dinat kirol prentsan
Emakumezko kirolari “sexiek” aukera handiagoa dute kirol hedabideetan agertzeko, “sexiak” ez diren emakumezko kirolariek baino. Are gehiago, kirolariak ez diren emakume “sexiek” aukera handiagoa dute kirol hedabideetan agertzeko, emakumezko kirolari ez “sexiek” baino. Era berean, gizonezko kirolarien bikotekide, emazte eta ustezko maitaleek aukera handiagoa dute kirol prentsan agertzeko, gizonezkoen tamainako balentriak lortu dituzten emakumezko kirolariek baino. “Sexi”...
Read MoreMC Allez, il capo
Kokotekoa eman edo zerbeza batera gonbidatu ez dakizun gizaseme horietako bat da MC Allez. Tropela.net-eko lagunek denboraldia ofizialki ireki dutela aprobetxatuz, musika eta txirrindularitza uztartzen dituen bideoklipa ekarri dut hona. Asteburuari indartsu ekiteko, Le Velo. Bai, nik ere zerbeza batera gonbidatuko nuke.
Read MoreKontzertu klasiko baten metamorfosi berezia
Anadolu Efes saskibaloi talde turkiarreko jokalariak musika klasikoaz “gozatzen” ari ziren, pieza baten hasieran musikariek eta publikoak ezustean harrapatu zituztenean. Kamera ezkutuko saio berezi eta ederra.
Read MoreFutbolarien errendimendua hobetu dezake dopinak
“Sustantzia bakar batek ere ez dizu lagunduko eskuadratik gola sartzen”. Egia da Realeko jokalari Xabi Prietok dioena. Baina ez da nahikoa arrazoi futbolariak dopinaz balia ezin daitezkeela ukatzeko, debekatutako sustantzia batzuek errendimendua hobetzen lagundu dezaketelako. Oraingoz kasu bakan batzuk besterik ez dira ezagutarazi, eta ezin dezakegu esan dopina praktika orokorra denik futbolean. Baina futbolariak ez dira tentazio-bekatu orotatik libre dauden super-aingeruak. Fernando...
Read MoreTapoia euskarari, erregearen osasunean
Ez zen zaila. Nahikoa zuten dozena erdi esaldi motz euskaratzea. Baina ACBko publizitate saileko kideek esaldi bakoitzeko ia hanka-sartze bat egin dute saskibaloiko Errege Kopa iragartzen duen bideoan. Eskerrak Gasteizen jokatuko den… “Fernando Buesa Arena pavilioia” “8 talde titulu bat bila” “7 partidu cirraragarri” “5 irabazi ditu kopa erregeak” “1 titulu 1 kopa” Hala da. Gasteizek Errege Kopa hartuko du. Alegia, El rey toma copas en Vitoria. > Ikusi iragarkiaren...
Read MoreMiarritzeko auzapezak ez du bizikleta berria estreinatu
Bizi! mugimenduak Didier Borotra Miarritzeko auzapezari eskatu dio emandako hitza bete eta duela urtebete agindutako bizikletentzako bide berriak eraikitzeko. Iragan larunbatean, FIPA zinema jaialdiaren itxieran, kolektiboko kideek pankarta erraldoia zabaldu zuten Gare du Midi antzokiaren kanpoaldean: “Badu urte bat xuxen, txirrindula bide antolaketa promesak Biarritzen: dena zinema?”, zioen mezuak. 2011ko udazken-neguan garraiobide alternatiboen aldeko kanpaina burutu zuen Bizi!...
Read MoreDopinak ba al du loturarik minbiziarekin?
1996an diagnostikatu zioten barrabiletako minbizia Lance Armstrong txirrindulari estatubatuarrari. Profesionala zenean debekatutako sustantziak kontsumitu zituela aitortu du orain, eta bada horrek minbiziarekin lotura izan dezakeela dioenik. Horrela al da? Zein harreman dago dopinaren eta minbiziaren artean? Sustantzia batzuek gaitza sortzen edo zabaltzen ‘laguntzen’ al dute? “Ez dakigu esteroideek, hazkunde hormonek eta eritropoyetinak (EPOak) minbizi zelulak sortu ditzaketen ala ez; ez...
Read MoreZergatik hitz egin du orain?
Azkenean aitortu du guztiok genekiena. Debekatutako sustantziak hartu zituela, alegia. Hainbeste urtetan egia ukatzen aritu ostean, Lance Armstrong ziklista estatubatuarrak ebidentziei men egin behar izan die. Zergatik orain? Galdera horixe egin dio bart Oprah Winfrey telebista aurkezleak. “Galdera logikoena hori da”, erantzun dio amerikano harroxkoak. “Ez dakit. Ez dut erantzun handirik. Berandu heldu da, hori egia da. Litekeena da jende gehienarentzat ere berandu heltzea, eta hori nire...
Read MoreAVE katalanari inbidia izan behar al genioke?
Abiadura Handiko Trena (AHT) 2016rako abian izatea “oso zaila” izango dela berretsi zuen Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasun sailburuak, Diario Vasco egunkariak igandean argitaratutako elkarrizketan. Egun horretan, Euskadik inbidia dio Kataluniako abiadurari artikulua plazaratu zuten Vocento taldeko egunkariek [Interneten ez dago irakurgai], Tapiaren “Kataluniari inbidia diot” esaldiaren ildotik. “Figueresetik Frantziara doan korridorearen irekierak...
Read MoreWebkomikiak. Aitor Erañaren “RIP”, saritua
Webkomikiak izeneko podcast-artxiboa Entzutekoak karpetan sartu nuen duela hilabete inguru. Beste hainbat artxiboren moduan, zulo beltzean galtzeko arriskua zuen Radio3-ko saio hark ere. Duela bizpahiru egun erreskatatu egin nuen, ordea, eta horri esker jakin ahal izan dut Aitor Eraña gasteiztarrak irabazi zuela iaz webkomiki onenaren saria Madrilgo Expocomic azokan, RIP obrarekin. Tira, horri esker jakin ahal izan dut Aitor Eraña 2009an hasi zela sareratzen hilerri bateko gora-beherak...
Read More
Iruzkin berriak