Arrazismoa futbolean: zaleek jaurtitako banana jan du Alvesek
Hainbatetan ikusia dugu, nola futbol jokalari beltzei tximu imintzio eta soinuak zuzentzen dizkieten beste taldeko zaleek. Batzuetan bananak ere botatzen dizkiete, gauzak argi utzi nahian-edo. Jokalariek, normalean, ez ikusiarena egiten dute. Igandean, ordea, Dani Alves Bartzelonako jokalariak Villarrealeko zale batek jaurtitako banana hartu, zuritu eta jan egin zuen. https://www.youtube.com/watch?v=ylMfERo60jc “Halaxe hartu beharra dago. Ez dago hau aldatzerik. Hamaika urte daramatzat...
Read MoreGuardiola katalanez mintzatzearen alde, UEFAk kazetariari errieta egin arren
Municheko Bayern futbol taldeko entrenatzaile Pep Guardiola prentsaurrekoa ematen ari zen atzo iluntzean Madrilen, Catalunya Radio irratiko kazetaria gaztelaniaz hasi zitzaionean: “Atzo UEFAk katalanez galdetzeagatik errieta egin zidanez, gaztelaniaz galdetuko dizut gaur”. Guardiolaren erantzuna: “Oker zaude, katalanez egin diezadakezu”. Ziur badela entrenatzaile katalanaren erreakzioa baztertzailetzat joko duenik. Kontuan har dezala, baina, Guardiolak gaztelaniaz,...
Read MoreSelma eta Anya, Maite eta Vera
Balkanetako gerra atzean utzita, Euskal Herrira heldu den erizain bosniarra da Selma, Habiak komikiko protagonistetako bat. Abiadura Handiko Trena haren lurretatik pasatzen dela-eta baserria galdu duen Simon zaharra zaintzera etorri da. Anya gazteak institutua ez du oso gustuko. Begiko duen mutilak ez dio jaramonik egiten, bere abizen errusiarra ahoskaezina da eta, pentsatzen duenez, soberan dauzka kilo batzuk. Eskolatik bueltan zulo batera erori eta Emily izeneko mamua ezagutu du… Halaxe...
Read MorePisua galdu eta hegan egiten duten ziklistek, anorexiari bide?
Deigarria iruditu zait Joaquim Rodriguez ziklista kataluniarrak Sky taldeari buruz esandakoak: “Tentuz jokatu behar dute, haien txirrindulariek ‘pisua galdu eta hegan egiten dut’ diotenean; ume anorexiko belaunaldia sortzen ari dira”, dio Puritok, Sport egunkariak plazaratutako elkarrizketan. Ziklista profesional batek hain gordin hitz egiteak harritu nau, esaldiaren mamiak baino gehiago, maiz entzun baitugu txirrindulari batzuek –amateur zein profesionalek– zorrotz...
Read MoreSan Mames Barriak diru publikoa jaso badu, guk zergatik ez?
“Realak egin duen fitxaketa onena”. Hala definitu du Realeko presidente Jokin Aperribayk, Anoeta estadioa birmoldatzeko proiektu berria. Proiektu berriak 43,8 milioi euroko kostua izango luke. Realak, hasiera batean, 20 milioi euro jarriko ditu. Halaber, Kutxabankekin sinatu nahi duen publizitate akordioa medio, talde gipuzkoarrak 10 milioi euro gehiago jasoko lituzke. Gainerako 10 milioiak Eusko Jaurlaritzak bideratuko ditu. Aperribayren hitzetan, ez da Realarentzako dirua:...
Read MoreEspainiako futbol jokalaria, Homer erosteko ahaleginetan
Iragan astean simpsondarrek Iruñeko entzierroa korritu dutela genioen, 25. denboraldiko 16. kapituluko sarreran, hain justu. Bada, ez ginen ohartu kapitulu berean futbolaren inguruko pasadizo mordoa agertzen zela, Brasilgo Munduko Txapelketa aitzakia. Eszena batek dezenteko zalaparta sortu du Espainiako Estatuan: Brasilgo eta Espainiako futbol selekzioen arteko partida ari da arbitratzen Homer Simpson. Espainiako jokalari bati txartel gorria erakusten dionean, jokalariak billete-sorta bat...
Read MoreThe Simpsons, Iruñeko entzierroan giriz mozorrotuta
Hala da, simpsondarrek Iruñeko entzierroa korritu dute, 25. denboraldiko 16. kapituluko sarreran. Eserleku-zezen batzuen aurrean aritu dira lasterka. [Erdiko play ikonoa sakatzean pantaila beltza jarri eta publizitate leiho berria irekiko zaizue. Itxaron hamar segundo bideoa hasi arte. Publizitate leihoari dagokionez, blokeagailuren bat instalatuta ez baduzue…] “Norbaitek irakatsi beharko die gerrikoa zuzen jartzen. Badirudi lazoa Corte Ingles-en egin dietela”, dio...
Read More
Iruzkin berriak