The North Face edota Columbia markako arropetan substantzia toxikoak aurkitu ditu Greenpeacek
Greenpeace erakundeak “gizakien osasunerako eta ingurumenarentzat arriskutsuak diren substantzia toxikoak” aurkitu ditu The North Face, Columbia, Patagonia, Mammut eta Haglöfs marketako mendiko arropetan. Salatu duenez, haien jantziak inpermeabilizatzeko PFC (per- eta poli- fluorokarbonatoak) bezalako konposatu toxikoak erabiltzen jarraitzen dute, euren burua “naturarekin konprometitutako enpresa jasangarri gisa” aurkezten duten arren. 40 produktu aztertu ditu...
Read MoreRio 2016: Joko Olinpikoetan zika birusa borrokatzeko neurri bereziak
Eltxo baten (Aedes Aegypti edo Aedes albopictus) ziztadagatik transmititzen da zika birusa. Gogor zigortu du Brasil –Latinoamerika osoa oro har– azken hilabeteotan. Haurdun diren emakumeengan arreta berezia jarri dute agintariek, umeengan malformazioak eragin ditzakeelakoan. Dengea, sukar horia edota chikungaña izeneko gaixotasunaren antzekoa da, baina ez da hain larria, Kolonbiako El Tiempo egunkarian irakurri dugunez. Joko Olinpikoak abuztuaren 5ean hasiko dira, eta Rioko agintariek...
Read MoreNORK esango zidan, komiki batek adiskidetuko ninduela bertso munduarekin
Soilik azken binetak eragin didan irribarreagatik, eskerrak eman behar dizkiet Xabi Paya eta Patxi Gallegori. Aspaldi honetan abandonatu samar nuen bertso munduarekin adiskidetu nau Nork komikiak; “Damutuko zaizu(t)e!” web telebistako saioak abiatutako bake prozesuan beste pauso bat. Ziurrenik badakizue komikiaren argumentua zein den: Andoni Egaña nork hil duen eta, bide batez, Anjel Mari Peñagarikanok 1991n irabazi zuen Gipuzkoako Txapela nork lapurtu duen deskubritu beharko dute lau...
Read MoreOgasuna zergatik da permisiboa futbolak pilaturiko zorrarekin? (Espainiako Estatuko kasua)
1. Futbola, Estatuko motor ekonomikoetako bat. Futbolak zor izugarri handia –750 milioi euroraino heldu zen– pilatu du azken urteetan, ekonomiarentzat sostengaezina izateraino. Dena den, Estatuari ematen dion diru kopurua hain da handia, Ogasunak epelegi jokatu duela sarri. 2. Futbolariek ordaintzen dituzten zergak. Jokalariek soldata oso handiak dituzte, eta gehienek Espainian tributatzen dute. Ogasun Publikoarentzat diru-ekarpen potoloa da, eta nahiago du gehiegi ez presionatzea,...
Read MoreBideo-jokoak: Egia al da pirateria bi urteren buruan desagertuko dela?
3DM foro txinatarraren fundatzaileak egin du iragarpena: “Litekeena da hemendik bi urtera bideo-jokoak pirateatzerik ez izatea”. Kontua da foroko kideak saiakerak egin ohi dituztela bideo-jokoak kopiatzeko, eta geroz eta nekezagoa zaiela helburua lortzea, kopien aurkako sistemen konplexutasuna dela-eta. Alarma piztu duena Just Cause 3 jokoa izan da. Hura kopiatzen saiatu diren guztiek porrot egin omen dute, bigarren enkriptaketa hausterik ez dutelako izan. David Valerok ADLSZone...
Read More“Oletakorta”, ekonomia soziala zer den ulertzeko komikia
Oletakorta, ekonomia solidarioko abentura bat komikia plazaratu dute Alboan Fundazioak eta REAS Euskadi sareak, ekonomia soziala zer den azaltzea helburu duena. Bost lagun ageri dira lehendabiziko binetan, mahaiaren bueltan eserita: “Proiektu bat jarri nahi dute martxan, gizartea eraldatzeko asmoz. Nekazaritza-turismoko baserri bat ireki nahi dute Mendatan (Gernika). Bertan, animalia batzuk, ortu ekologiko bat eta gozogintza eta ogi lantegi bat jarri. Funtsean, ekonomia solidarioko...
Read More
Iruzkin berriak