Hara, frontoietan alkohola saltzen dute-eta!
Aho bete hortz laga nau lanean autoan nentorrela Euskadi Irratian entzun dudan albisteak: Eusko Jaurlaritzak espedientea zabaldu dio Enpresen Ligari, azaroaren 29an Bizkaia pilotalekuan jokatu zen lau eta erdiko finalean alkohola saldu zelako. Baina, Arritxu, zer esaten ari zara?. Kontua da Joko eta Ikuskizunen zuzendaritzako teknikari-zelatari batzuk finalean infiltratu zirela, eta ohartu zirela frontoiko barra guztietan alkohola zerbitzatu zela. Eta hori, Arritxu Iribar kazetariak gogorarazi...
Read MoreKirolarien sariak: Zenbat diru jasotzen dute gizonek, zenbat emakumeek?
Emakumezko eta gizonezko kirolariek kobratzen duten diru kopuruaren arteko aldeaz artikulua plazaratu du The Guardian egunkariak, Novad Dojkovic tenislariak adierazi ostean gizonezkoek sari potoloagoa jaso beharko luketela, ikusle gehiago erakartzen duten heinean. Serbiarrak diru kontuak aipatu ditu kazetariek galdetu diotenean ez zer iritzi duen Raymond Moore Indian Wells torneoko zuzendariak egindako adierazpen sexisten gainean: “Hurrengo bizitzan, itzultzen naizenean, WTA Emakumeen...
Read MoreFutbolzaleek eskaleak umiliatzea ez da nobedadea
Agian ikusiko zenituzten irudiak: Holandako PSV futbol taldeko zaleak Madrilgo terraza batean eserita, eskean dabiltzan emakume batzuei txanponak botatzen, txalo eta biba artean. https://www.youtube.com/watch?v=DuqbKzbnYtA Poliziek, portzierto, emakumeak atera zituzten plazatik. Tamalez, ez dira haiek izan etxegabeak umiliatu dituzten lehenbiziko futbolzaleak. Duela bost urte, Manolo Lama kazetari espainiar ahoberoak zuzeneko eder hau eskaini zigun Londresetik, Madrilgo Atletico taldeko zaleen...
Read More#m3moria aldarrikatzeagatik zigortu ditzaketen Baskoniazaleei elkartasuna Italiatik
1976ko martxoaren 3an Gasteizen hil zituzten langileen omenez, “Egia, memoria, justizia” zioen kartela zabaldu zuten Indar Baskonia taldeko kideek, Bilboko Dominion-en aurkako saskibaloi partidan. Itxuraz, deus larririk ez zioen pankartak. Ertzaintzak, aldiz, bi lagun identifikatu zituen eta, aldarrikapen politikoak egitea debekatzen duen kirolaren legea aitzakia, 3.500-10.000 euro arteko isuna jaso dezakete, auziak aurrera eginez gero, Indar Baskoniako zaleek Hala Bedik...
Read MoreRio 2016: Fabelen itxuraldaketa komikian jasoa
Abuztuaren 5ean hasiko diren Joko Olinpikoen atariko moduan, multimedia lan eta infografia interaktibo bereziak prestatzen ari dira Brasilgo hedabideak. Batetik, Jokoei buruzko datu historikoak bildu dituzte: markarik onenak, herrialde bakoitzak lortutako dominak, bitxikeriak, atleta ezagunei elkarrizketak, xahututako dirutzak… Bestetik, azken urteotan Rio hiria nola aldatzen ari den erakutsi digute: estadio berrien obrak zertan diren, errepide eta bestelako azpiegituren martxa, jende...
Read MoreSan Mames erosi? San Mames guztiona da!
Athletic-ek hala nahi izanez gero, 66 milioi euroren truke erosi ahal izango du San Mames estadioa hemendik 50 urtera, klubaren eta San Mames Barria elkartearen arteko alokairu-kontratuak jasotzen duenez. Elkarte hau bost kidek osatzen dute: Athletic-ek, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Diputazioak, Bilboko Udalak eta Kutxabankek. Futbol zelaiaren finantzaketarako –sabaia handitzeak ekarriko duen gastua aintzat hartu gabe–, 211 milioi euroetatik 50na milioi jarri zituzten Jaurlaritzak,...
Read MoreArrosaz, zurikeriaz
Gogoan al duzue Betis futbol taldearen zelaian entzundako kanta hura, indarkeria matxistari gorazarre egiten ziona? Bada, Sevillako taldeak, bere irudia garbitze aldera –La Vanguardia egunkariak nabarmendu duen moduan–, arrosa koloreko arrastoak eramango ditu kamisetan, igandean jokatuko duen partidan. Emakumea omendu nahi dute modu horretan. Bien bitartean, Ruben Castro jokalariak, tratu txarrengatik auzipetua, Betisekin golak egiten jarraitzen du… zale guztien omenez. “Jendea...
Read More
Iruzkin berriak