Slump doktorearen zaintiratua
Hasiera » Sailkatu gabea » Euskararen erabilera behera, milaka tona errauts itxitako zabortegira… Herriotako panorama grisaz bi hitz
Eka13 0

Euskararen erabilera behera, milaka tona errauts itxitako zabortegira… Herriotako panorama grisaz bi hitz

Atalak: Sailkatu gabea

Urte hasieran aipatzen nuen ozpinduta nenbilela, ikusita Urretxun eta Zumarragan  zer egiten ari diren: Porlana porlanarekin ordezkatzen duten obrak, anbulatorioko larrialdi-zerbitzuak akabatzea, geroz eta bideo-kamera gehiago kaleetan, hondakinak tratatzeko fabrikaren (“erraustegiaren”) proiektua, arnasgune diren mendietan haize-errotak jartzeko egitasmoa, Beasain-Bergara errepidea ordainpeko bihurtzea… Itomen sentipena geroz eta handiagoa dela nioen orduan, eta halaxe jarraitzen dugu.

Maiatzaren 31n albiste hau irakurri genuen: Behera egin du euskararen erabilerak Urretxun eta Zumarragan. Azken hamasei urteetan ez bezala egin du behera kaleetan entzuten den euskararen batez bestekoak: %22,3 (2017) > %16,4 (2021). Sei puntu behera! Baina nire galdera da: zenbat jenderi axola zaio benetan beherakada hori gertatzeak? Eta, axola (omen) zaien horietatik, zenbat pertsona daude egoera iraultzeko urratsak emateko prest? Erantzunak beldurtu egiten nau, ehuneko horiek baino gehiago. Nire kasuan, uko egin diot ikastolako euskara-taldean sartzeko gonbiteari, baita gaztetxean egitekoa zen euskarari buruzko jardunaldi batzuetan parte hartzeari ere –zeina lotu daitekeen post honetako azken puntuarekin–, euskaraz ongi antzean moldatzen diren –ni gaztelaniaz baino hobeto– guraso erdal hiztunekin gaztelaniaz hitz egitera pasa naiz (bereziki energiaz motz antzean nabilenean), irakurri ditudan azken bospasei eleberri-komikiak gaztelaniazkoak ziren, aurreiritziek eraman naute ezagutzen ez nuen norbaitekin lehen hitza gaztelaniaz egitera, eta abar eta abar.

Nori axola zaio?

Milaka tona altzairu errauts bota dituzte Zumarragan, itxitako zabortegi batean. “Arcelor Mittalen instalazioetan bota dituzte gutxienez urtebetez, eta Jaurlaritzaren ikuskatzaileek ‘arau hauste larriaz’ ohartarazi dute. Geologoen txostenek azpimarratu dute zabortegiak egonkortasun eskasa duela”. Aho bete hortz utzi naute Iñaki Petxarromanek ekainaren 2an Berrian idatzitakoek. Erraustegiaren proiektua, eolikoak, eta orain hau. Txantxetan esan ohi dut, baina uste dut gure herriak gero eta grisago bihurtzeak norbaiten asmo maltzurrei men egiten dietela, Gadget inspektoreko gaizkile katu-laztantzailearen moduko norbait…

Errauts beltzak metatuta, duela gutxiko irudi batean. / BERRIA

“Zaldibarko (Bizkaia) zabortegira milaka tona altzairu errauts bota zituzten instalazioa amildu zen arte”, dio Berriako albisteak. “Geroztik, altzairuetako zepa beltzak botatzeko beste biltegi batzuk aurkitu behar izan dituzte sektore horretako enpresek. Berriak eskuratu duen informazioaren arabera, Zumarragan, Arcelor Mittalen instalazioetan, 2016tik itxita dagoen zabortegi batean aritu dira enpresa horren Olaberriko plantako hondakinak botatzen. Berriak duen dokumentazioak agerian utzi du gutxienez urtebetez jardun direla horretan, 2021eko martxotik aurtengo martxora arte. Gaur egun utzi egin diote errautsak botatzeari, baina makinak lur mugimenduak egiten ari dira bertan”.

Nori axola zaio?

Gaztetxearen urteurrena ospatzea “debekatu” dietela salatu dute, irakurri dugu ekainaren 7ko Goierriko Hitzan. Eta ostean, Udalaren erantzuna gazte asanbladari, Asterix-en eszena hau gogorarazten duen terminoetan, lagun batek iradoki didan moduan. Badira bi gauza Udalaren testuan arreta deitu didatenak. Lehenbizikoa, hau:

Udal gobernu honek ere bat egiten du bere garaian sinatutako hitzarmenak dioenarekin. Izan ere, arrazoia sinple bezain ulergarria da: gainontzeko establezimenduen moduan, bizikidetza bermatzeko arau batzuk bete behar dituzte eta arau horiek denentzat berdinak izan behar dute.

Udalak pentsatzen badu izatez eta egitez gaztetxea dela gainontzeko establezimenduen modukoa, seinale zerbaitek huts egiten duela.

Aukera baliatuko dut nabarmentzeko euskarak duen presentzia gaztetxearen inguruan mugitzen diren gazteen artean, baita antolatzen diren ekitaldietan ere. Erabat kanpo nago gazte-unibertso horretatik, baina ziur nago hasieran aipatutako ehuneko horiek baino handiagoa dela. Besterik gabe, herriotan euskararen erabilera bultzatu nahi duenak gogoan har dezan, aliantzak bilatu aldera.

Gaztetxeko kideak, ekainaren 6an emandako prentsaurrekoan / Asier Zaldua. Goierriko Hitza

Bigarrenik, hau:

“Lokala gazteen topaleku, formakuntza eta aisialdirako erabiliko da”. Gazte asanbladak helburu hori bete behar du, bermatuz bertan antolatzen diren ekitaldi guztiak integratzaileak eta irekiak direla, gazte guztiei zuzenduak. Hau da, ez soilik Itaiak edo GKSk erabakitzen duten erabilerarako. Azken finean, gaztelekuak leku irekia izan behar du, ez pentsamendu politiko bakar bati atxikitutako gunea.

Ostras, jakina zen batzuek kristoren mauka topatu dutela gazte kolektiboen arteko gatazkan, baina asanblada “zikintzeko” Itaia eta GKSren komodina hain bizkor ateratzea, ez dakit ba. Ematen du zer pentsatua.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Jon Torner

Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

Azken bidalketak

  • Hirukasko eta Xiberoko Üngürüa bertan behera, bero-sapagatik
  • Euskararen erabilera behera, milaka tona errauts itxitako zabortegira… Herriotako panorama grisaz bi hitz
  • Maiatzaren 1a, komiki-tiratan
  • Espainiako Superkopa, lokaztua: Eta talde guztiek diru bera jasoko balute?
  • “Txirrina astinduz”: NBAri buruzko euskarazko podcasta abian da

Iruzkin berriak

  • Jon Torner(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • tornulari(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • Mikel(e)k Eurokopa eta Tourra, Bilbok behar duelako auskalo nongo mapan kokatu bidalketan
  • IKER(e)k Euskal selekzioaren ofizialtasuna: Noraino helduko gara konfrontazio ezaren bidetik? bidalketan
  • carmita(e)k Haurren futbol partida batean, gurasoak kolpeka (a ze artaburu puskak!) bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • AEB
  • Antzerkia
  • Argentina
  • Arrauna
  • Artea
  • Athletic Club
  • Atletismoa
  • Automobilismoa
  • Azpiegiturak
  • Beisbola
  • Bideo-jokoak
  • Boxeoa
  • Brasil
  • Brasilgo Munduko Kopa 2014
  • Chiapas
  • Dopina
  • Eibar
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuen krisi globala
  • Errugbia
  • Errugbia
  • Errusia
  • Eskozia
  • Euskal selekzioak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Frantzia
  • Futbola
  • Galizia
  • Generoa
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Herri kirolak
  • Herri kirolak
  • Herrialde Katalanak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntzak
  • Hungaria
  • Igeriketa
  • Internet
  • Islandia
  • Israel
  • Italia
  • Joko Olinpikoak
  • Kirol psikologia
  • Kirola
  • Kirola eta politika
  • Kolonbia
  • Komiki kritikak
  • Komikiak
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Maroko
  • Matxismoa
  • Mendia
  • Mexiko
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasuna
  • Palestina
  • Pilota
  • Politika
  • Reala
  • Sahara
  • Sailkatu gabea
  • Saskibaloia
  • Sokatira
  • Teknologia berriak
  • Telebista
  • Txile
  • Txirrindularitza
  • Ukraina
  • Umorea
  • Uncategorized
  • Ustelkeria
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA