Slump doktorearen zaintiratua
Hasiera » Futbola » San Mames Barriak diru publikoa jaso badu, guk zergatik ez?
Api09 2

San Mames Barriak diru publikoa jaso badu, guk zergatik ez?

Atalak: Futbola

42.300 ikuslerentzako lekua izango du Anoeta estadioak.

42.300 ikuslerentzako lekua izango du Anoeta estadioak.

“Realak egin duen fitxaketa onena”. Hala definitu du Realeko presidente Jokin Aperribayk, Anoeta estadioa birmoldatzeko proiektu berria.

Proiektu berriak 43,8 milioi euroko kostua izango luke. Realak, hasiera batean, 20 milioi euro jarriko ditu. Halaber, Kutxabankekin sinatu nahi duen publizitate akordioa medio, talde gipuzkoarrak 10 milioi euro gehiago jasoko lituzke.

Gainerako 10 milioiak Eusko Jaurlaritzak bideratuko ditu. Aperribayren hitzetan, ez da Realarentzako dirua: “Anoeta Kiroldegira bideratuko da, eta Udalak deituko duen lehiaketa irabaziko duenak jasoko du”. Alegia, Realak, itxura guztien arabera hura soilik aurkeztuko baita lehiaketara. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ere harremanetan dago Reala.

Birmoldatze lanak zein enpresek egingo dituzten ikusteke dago oraindik.

San Mames Barriak diru publikoa jaso badu, guk zergatik ez?

Realzale askok erantzungo dizute gauza bera, Jaurlaritzak emandako 10 milioi euroko laguntzaz galdetzen badiezue. “Haiek askoz ere gehiago jaso zuten, gainera! Agian ez da zuzenena, baina…”.

Parterik handiena –30 milioi euro– Realak jarriko dituela ere esango dizuete, “entitate pribatu batek”, alegia. Eta hortxe hasiko dira ika-mikak: Reala eta hura babestuko duen Kutxabank entitate pribatuak dira, ala publikoak? Anoeta publikoa da, ala pribatua? Futbol taldeak pribatuak dira, ala publikoak? Eta eztabaidak bizi-bizi egingo du aurrera, inon ez amaitzeko sarriegi: Anoeta estadioa Donostiako Udalarena dela, administrazioek Realari emandako diru-laguntzak, Kutxabanken pribatizazio prozesua, talde zuri-urdina aitzakia hiriburura doazen bisitarien ekarpen ekonomikoa, kirol profesionalak –futbolak– gizartean duen eragina eta abar eta abar.

Gaur gaurkoz tamainako inbertsioa egin behar ote den ezbaian jarri du askok –gastu sozialak buruan–, baita Realak horrelako futbol zelaia behar ote duen ere, ez hainbeste atletismo pista kendu eta bestelako birmoldaketa batzuengatik –horiek positibotzat jo dira oro har–, izango duen tamainagatik baizik.

Guztira 42.300 eserleku izango ditu, gaur egun baino 10.000 gehiago, Realak, 25.000 bazkide inguru dituenean, 2013ko datuen arabera. Hori bai, Futbol –eta errugbi– partidez gain, kontzertuak eta bestelako ikuskizunak hartuko ditu Anoeta berriak ere.

Atletismo pista kendu eta harmaila nagusiak zelairaino gerturatuko dituzte. Aurreko proiektuaren antzekoa da, baina dorrerik gabekoa. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota zuen proiektu hura, ez zegoelako arrazoirik zelaiaren lau ertzeetan dorreak eraikitzeko. Lanak 2015eko udaberrian hasi eta 2017ko azaro edo abenduan amaituko dira, aurreikuspenen arabera.

Erantzukizunik ez du inork hartuko bere gain?

Alegia, 1993an egin zen Anoeta estadioa birmoldatzeko 40 milioi xahutzeari buruzko azalpenik ez du emango garai hartan agintean zegoen inork? Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Realak finantzatu zuten… Normala al da hau guztia?

Proiektu berria hedabideetan:

Aukera galdua (Tito Irazusta, DV)

“Guk nahi duguna da” (Berria)

Realak nahi duen estadioa (Noticias de Gipuzkoa)

Realak “ertzik gabeko” Anoeta aurkeztu du (Naiz.info)

 

2 Iruzkin

  1. Armarriko koroa | 2014-04-09 at 12:12

    Bittor, izango ez gara astunak bada!
    Nik koroa distirazi nahi dut, eta ezin bada ezin da. Zer egingo dugu krisi garaian. Baina zuen armarriko eliza katolikoa distiratzeko 111 litro NETOL emanez gero, ezin argudiatu ezer koroak distirazteko 10 litro NETOL ez emateko.

    Jabetza publikokoa EZ den San Mamesen diru publikoko 111 milioi publiko gastatu direnean (%55), jende bat gastu sozialaren mamua haizatzen hasi ez da ba jabetza publikokoa BAI den estadio batean 10 milioi jarriko dituelako administrazioak (%25).
    Eta beste hainbat adibide, baina ez dira hari honetakoak.

    NIk ez ditut 111 kiloak nahi, baina kontxo, trata gaitzatela ekuanimitate minimo batez, eta ikusiko duzu zeinen astuntasun gutxi jasan beharko duzun.

    Reply
  2. Jon Torner | 2014-04-10 at 14:40

    Oharra: Post honek jaso duen lehendabiziko erantzuna ezabatu egin dugu, hura idatzi duenak hala eskatuta, alferrikako polemika sor dezakeelakoan, bere hitzetan.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Jon Torner

Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

Azken bidalketak

  • FIFA eta UEFAren epelkeria, futbol zelaietako beroa
  • Zorroztasun historikoaren izenean: dragoiak bai, bikingo beltzaranak ez
  • Jaiak, gazteen kezka-iturrien erakustoki
  • Akira Toriyama, euskarazko telebistara itsatsita gintuen sortzaile handia
  • Apurtutako eserlekua eta “txiste” homofobo bat

Iruzkin berriak

  • Jon Torner(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • tornulari(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • Mikel(e)k Eurokopa eta Tourra, Bilbok behar duelako auskalo nongo mapan kokatu bidalketan
  • IKER(e)k Euskal selekzioaren ofizialtasuna: Noraino helduko gara konfrontazio ezaren bidetik? bidalketan
  • carmita(e)k Haurren futbol partida batean, gurasoak kolpeka (a ze artaburu puskak!) bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko urria
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • AEB
  • Antzerkia
  • Argentina
  • Arrauna
  • Artea
  • Athletic Club
  • Atletismoa
  • Automobilismoa
  • Azpiegiturak
  • Beisbola
  • Bideo-jokoak
  • Boxeoa
  • Brasil
  • Brasilgo Munduko Kopa 2014
  • Chiapas
  • Dopina
  • Eibar
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuen krisi globala
  • Errugbia
  • Errugbia
  • Errusia
  • Eskozia
  • Euskal selekzioak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Frantzia
  • Futbola
  • Galizia
  • Generoa
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Herri kirolak
  • Herri kirolak
  • Herrialde Katalanak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntzak
  • Hungaria
  • Igeriketa
  • Internet
  • Islandia
  • Israel
  • Italia
  • Joko Olinpikoak
  • Kirol psikologia
  • Kirola
  • Kirola eta politika
  • Kolonbia
  • Komiki kritikak
  • Komikiak
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Maroko
  • Matxismoa
  • Mendia
  • Mexiko
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasuna
  • Palestina
  • Pilota
  • Politika
  • Reala
  • Sahara
  • Sailkatu gabea
  • Saskibaloia
  • Sokatira
  • Teknologia berriak
  • Telebista
  • Txile
  • Txirrindularitza
  • Ukraina
  • Umorea
  • Uncategorized
  • Ustelkeria
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA