Komikiak zapata zolaren azpian: klasismoa? ezezagutza?
Doraemon marrazki bizidunen eszena batean, komiki bat irakurtzen ari da Nobita bere gelan, katu buruhandiak haserre bizian eteten duen arte: “Zer ari zara komikiak irakurtzen!? Har ezazu liburu serio bat, pertsonaia historiko baten biografia adibidez!”. Liburu “serio” bat… Ia oharkabean igarotzen den pasadizo inuzentea da, ados, baina irudipena daukat Doraemon marrazkietan sarri xamar errepikatzen den diskurtsoa dela: komikia = gauza ez serioa. Diskurtso hori...
Read MoreSanti Orueren ildo geroz eta “xenofoboagoak” neurriak hartzera behartu du ‘TMEO’
El Correo egunkariak eman du albistea, “bere” modura: TMEOk betoa jarri dio Santi Orueri, Podemos, independentismo katalana eta immigrazioa satirizatzeagatik. Bi ilustraziok eta iritzi-artikulu batek jantzi dute albistea. Erreakzioak bi eratakoak izan dira nagusiki: “TMEOk ere adierazpen askatasuna mugatu al du?! Nire elkartasun osoa Orueri” batetik; “Bazen garaia, pozten naiz!” bestetik. Lehenbizikoen artean dago, esaterako, El Correon artikulua plazaratu...
Read MoreSuperheroi-komikien “gizontasuna” arriskuan: istorioen balizko “pobretzeak” ezkutatzen duena
AEBetan, superheroien komiki irakurle asko haserre dago, argitaletxeek erabaki dutelako presentzia handiagoa ematea ohikoak ez diren pertsonaia eta tramei, emakumezkoei eta “euren arazoei” alegia. Sare sozialetan begiratu azkarra emanda, ohartuko gara kontrako erreakzioak bi multzotan sailka daitezkeela. Batetik, irakurle batzuek diote ez daudela haserre komikietan emakume (eta homosexual) geroz eta gehiago dagoelako, baizik eta argitaletxeek erabaki dutelako urrats hori ematea...
Read MoreNafarroako Komiki Azoka: 1978ko San Ferminetan errealitate bilakatu zen distopia basatia
Ohikoa den moduan, ostegunean (hilak 6) hasi eta urriaren 7ra arte luzatuko den Iruñeko 9. Komiki Azokan egingo dira tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, bisita gidatuak… Kondestablearen jauregian gehienak, eta Civican zentroan besteak. Edizio honetako protagonisten artean daude, besteak beste: Rubén Pellejero (Corto Maltés), Miguel Ángel Martín (Subterfuge), Mikel Santos “Belatz” (Gerezi garaia), Natacha Bustos (Moon Girl eta Dinosaurio Diabólico), Mamen Moreu (Marcela-El...
Read MoreKomikiak: kritika + balorazioak
Irakurritako komikien tituluak eta egileen izenak gogoan izateko arazoak medio, etengabe eguneratuko dudan post honetan zerrendatuko ditut guztiak, bakoitzari buruzko beroan egindako azaleko balorazio erabat subjektiboekin batzuen kasuan, blogean idatzi ditudan kritika landuagoetara loturekin besteenean, nire ganbara ordenatzeaz gain, komikiak gustuko dituen irakurlearentzat interesekoa izan daitekeelakoan. Hemen zerrenda, egilearen arabera alfabetikoki ordenatuta. Oroitzen ditudan heinean...
Read More‘Tirabirak’: Euskal Herriaren iragan gatazkatsua jorratu duten binetak
Abuztuaren 20ra bitartean Tirabirak erakusketa izango duzue ikusgai Donostiako Okendo kultur etxean. Merezi du bisita egitea edota, bertaratzerik ez baduzue, proiektuaren webgunean sartu eta artxiboa kontsultatzea. Altxor ederrak topatuko dituzue. 1977tik 2016ra bitartean euskal gatazkaz egunkarietan plazaratu diren binetak topatuko dituzue, 150 gertakariri buruzko 450 bineta orotara. Besteak beste, Deia, Egin, El Diario Vasco, El Correo, ABC, El País, Diario de Navarra, Enbata, Euskaldunon...
Read MoreNORK esango zidan, komiki batek adiskidetuko ninduela bertso munduarekin
Soilik azken binetak eragin didan irribarreagatik, eskerrak eman behar dizkiet Xabi Paya eta Patxi Gallegori. Aspaldi honetan abandonatu samar nuen bertso munduarekin adiskidetu nau Nork komikiak; “Damutuko zaizu(t)e!” web telebistako saioak abiatutako bake prozesuan beste pauso bat. Ziurrenik badakizue komikiaren argumentua zein den: Andoni Egaña nork hil duen eta, bide batez, Anjel Mari Peñagarikanok 1991n irabazi zuen Gipuzkoako Txapela nork lapurtu duen deskubritu beharko dute lau...
Read More“Oletakorta”, ekonomia soziala zer den ulertzeko komikia
Oletakorta, ekonomia solidarioko abentura bat komikia plazaratu dute Alboan Fundazioak eta REAS Euskadi sareak, ekonomia soziala zer den azaltzea helburu duena. Bost lagun ageri dira lehendabiziko binetan, mahaiaren bueltan eserita: “Proiektu bat jarri nahi dute martxan, gizartea eraldatzeko asmoz. Nekazaritza-turismoko baserri bat ireki nahi dute Mendatan (Gernika). Bertan, animalia batzuk, ortu ekologiko bat eta gozogintza eta ogi lantegi bat jarri. Funtsean, ekonomia solidarioko...
Read More‘Seinaleak II’ komikia, genero-indarkeria saihesteko erizainentzako tresna berria
Emakumeek sufritzen duten ziber-indarkeria du oinarri Seinaleak II komikiak. SATSE erizaintza sindikatuak argitaratua, gazteek sarean bizi ditzaketen egoerak islatzen ditu gida-liburuak. “Gazteek garrantzia handia ematen diete Interneti eta gizarte sareei; mundu birtual horrek, sarritan, genero desberdintasuna eta sexismoa errepikatzen ditu”, azaldu dute sindikatuko kideek: “Komikiaren helburua indarkeria salatu eta gazteei mezu alternatiboa helaraztea da. Maitasun erromantikoa...
Read MoreSaharako gatazkaz komikia, Espainiaren traizioak 40 urte bete dituenean
1975eko azaroaren 14an Madrilgo akordioa sinatu zuten Espainiak, Marokok eta Mauritaniak. Beldurrak airean zegoen Carlos Arias Navarro Espainiako Gobernuko presidenteak bi herrialdeen artean banatu zuen Mendebaldeko Sahara: iparraldea Marokorentzat eta hegoaldea Mauritaniarentzat. Fosfatoa eta arrantza ustiatzeko akordioak eskuratu zituen trukean Espainiak. Kristina Berasain Berriako kazetariak Martxa berdea, martxa beltza erreportajean azaldu duen moduan, Sahararrentzat “traizio”...
Read More
Iruzkin berriak