Philip Kerr nobela beltzen idazlea, “Letrak eta futbola” ekimenean
Gaur, astelehena, abiatuko da Athletic Club Fundazioak zazpigarrenez antolatu duen Letrak eta futbola, literatura eta futbola lotzen dituen jaialdia. Roberto Ferro aktoreak Mr Pichichi malabar eta clown ikuskizuna eskainiko du 18:30ean San Mames estadioaren kanpoaldean, 23 eta 24 ateen artean. Ordubete beranduago, Philip Kerr nobela beltzen idazleak (Edinburgo, 1956) hitzaldia emango du San Mameseko VIP gunean. Kerr-ek argitaratu dituen azken liburuetako hiruk (January Window, Hand of God eta...
Read MorePalestina, Bosnia, Iran, Afganistan… nobela grafikoak gatazken bihotzean
Poztu nau Le Monde Diplomatique aldizkarian nobela grafikoei buruzko artikulua aurkitzeak. Analisi serioetan ere komikiek tarterik badutela ikusteak, agian norbaiti balio izango zion generoarekiko mesfidantza puntu hori uxatzeko. Marc Pastor i Sanz komiki kritikariaren hitzetan, munduko gatazken lekukotasun berezia ematen dute nobela grafikoek. Adierazpen bisuala eta lengoaia idatzia uztartu ditzakeela dio, elementu oso subjektiboak eta istorioari zehaztasuna ematen dioten testu idatziak:...
Read More“Euskal” ala “komiki”?
Asteburuan Komiki eta Manga Azoka egin da Getxon. Abarka-ren erakus-mahaian euskarazko komikiak salgai. Tartean, Patxi Gallegoren Pololoak trilogiako aurreneko bi liburuak. Hirugarrenaren arrastorik ez. Ez gintuen harritu, Durangorako ozta-ozta iritsiko zela pentsatzen baikenuen. Ba ez, aurreratu egin da. Pololoak 3 Elkar-en Megadendan dago jada salgai. Komiki irakurle bezala, min ematen du gurean egiten den komiki azokarik inportanteenean euskarazko nobedaderik entzutetsuena ez aurkitzea....
Read MoreWarner-DC vs Disney-Marvel
Disney-ek Marvel konpainia erosi izanak entretenimenduaren industrian aldaketa handiak eragingo zituela genioen duela bi aste. Orduan ez genekien aldaketa horiek zeintzuk izango ziren, baina badirudi bi superpotentzien nagusitasuna indartzea besterik ez duela lortuko. Disney-Marvel sozietateari kontra egiteko, Warner-ek DC Entertainment enpresa sortu du. Warner eta DC Comics elkarren eskutik zihoazen orain arte ere, baina enpresa berriarekin merkatu zabalagoa harrapatzea desio dute. DC-ko...
Read MoreKomikizaleen estereotipoaz
Gizonezkoa. Lodia, erdi burusoila. Bakartia eta berezi samarra. Frikia. Halakoxea da The Simpsons marrazki bizidunetan agertzen den komiki saltzailea. Batzuentzat, hura da komiki saltzailearen –eta irakurlearen– estereotipoa, komiki saltzaileak ezagutzen ez dituztenentzat batez ere. Komikizaleei buruzko aurreiritzi horiek faltsuak direla erakutsi nahi du Wired.com webgunean argitaratutako Secret Lives of Comic Store Employees (Komiki dendetako langileen bizitza sekretuak)...
Read MoreSegar, Hardy, Sekundino Esnaola, Lauaxeta eta jabetza publikoa
Aste honetako ARGIA aldizkarian, Popeye marinelak Europaren eta AEBen artean sor ditzakeen liskarren inguruko artikulutxoa plazaratu dugu: Popeye dela-eta zartakoka . Laburtze aldera, kontua da 1929an sortu zuela pertsonaia hori Elzie Crisler Segar estatubatuarrak. Segar 1938an hil zen, duela 70 urte. AEBetako copyright legediaren arabera, pertsonaiaren sorreratik 95 urte igaro behar dira jabetza publikora pasatzeko; 2024ra arte, beraz, ez litzateke halakorik gertatuko. Egile eskubideei buruzko...
Read MoreSuper heroi homosexualek badute botererik?
Brokeback Mountain. Askorentzat ezaguna izango da film hori, entzutez bada ere. Gizonezko bi bakeroren arteko maitasun istorioa kontatzen du. Nik ez dut ikusi, baina badirudi bi protagonistek elkarri musu ematen diotela momenturen batean, eta laztanak ere badirela tartean, noski. Ezer asaldagarririk ez, bi gizonen arteko harremanaz hitz egiten ari ez bagina. Baina bi gizonen arteko harremanaz ari gara. Eta hori mundu guztiak ez du begi onez ikusten. Italiako RAI Due telebista kateak adibidez...
Read More
Iruzkin berriak