Preso eta iheslarien aldeko Futbol 7 txapelketa Hendaian, maiatzaren 30ean
Futbol 7 txapelketa soilik ez, maiatzaren 30ean euskal preso eta iheslarien aldeko ekimen gehiago izango da Hendaian, herri bazkaria eta kontzertuak tartean. Futbol partiduak Ondarraitz estadioan jokatuko dira. Izena emateko epea zabalik dago jada. Hiru gune izango dira: Elkartasun gunea (erakusketa, material salmenta…), Haurren gunea (tailerrak, jolasak…) eta Karpa gunea. Hirugarren gune horrek jasoko du bazkaria, baita kontzertuak ere: Tximeleta, Oliba Gorriak eta...
Read MoreAutoek bozina joz gero, mendekua!!
Bortitza. Bizikleta eta hardcore punk basatiena uztarturik. Bizikletaren defentsan… mendekua! Txileko Intenta detenerme taldearen Venganza en la luz roja entzun eta odola bor-bor, pedalei eragin eta autoak harrapatzera irteteko gertu! Bitxia iruditu zait bideoa –baita abeslariaren maillota ere…–. Horregatik ekarri dut hona, asteburuari gogotsu ekiteko. Interesgarria iruditu zait ere bideoklipa sareratu duen bloga: Bicicleta rebelde. “Bizikleta bizi eredu, lan tresna,...
Read MoreBenito Lertxundi, Lekittarraren “fitxaketa” berria
Benito Lertxundi kantari oriotarrak kontzertua eskainiko du larunbatean Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan (22:00etan), Isuntza Arraun Taldea laguntzeko ekitaldiaren baitan. “Arraun taldeak, amateurrak diren beste kirol elkarte asko bezala, urteak daramatzagu dirua lortzeko bide berriak bilatzen”, azaldu du klubeko lehendakari Santi Zumaranek. “Diru-laguntzetatik bizi izan ginen garai haiek pasa dira, eta orain, babesleei eta zapatuko ekitaldien modukoei esker lortzen...
Read MoreFernando Alonso, txalapartari
Fernando Alonso pilotu espainiarra txalapartari gisa ageri da bideo honetan, bera babesten duen marka batek antolatutako ekitaldi batean. “Alonso antzinako musika-tresna etniko bat jotzen ausartu da“, titulatu du Marca egunkariak. Felipe Ugarte eta Beñat Iturrioz dira bi txalapartari...
Read MoreEuskaltel-Euskadi “maldan gora” [mp3]
Etxe kantariak Euskaltel-Euskadiri kantu bat egin dio, txirrindulari taldearen eskariz, haren bidez girotzeko 2010eko Frantziako Tourreko mendiko etapak. Ziurrenik aurten ere Pirinioetara joango naiz lagunekin. Ohi bezala, kamiseta laranjarik ez dugu jantziko, ezta Etxek egindako abestia ozen kantatu ere. Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak sutsuki animatuko ditugu, eztarria urratu arte, baina “marea laranjak” ez gaitu xurgatuko. Identitate kontuak. Dena den, eta ereserki apur...
Read MoreAna Belen eta Evaristo elkarri zirika
ARGIA.com-eko kideok egin behar ditugun lanen artean, badira batzuk oso mekanikoak. Kodeak aldatu, formularioak bete… Musika bidaide atsegina izan ohi da horrelakoetan, saguaren erritmoa arintzen duelako. MP3rik ezean, Internet aliatu ona izan daiteke. YouTube-ra sartu, gustuko musika estiloaren edo taldearen Playlist-a aukeratu, kaskoak jarri eta listo, lanean ari zaren bitartean kanta mordoa entzuteko aukera izango duzu. Halaxe egin dut gaur. Nostalgiak harrapatuta, La Polla Records...
Read MoreSegar, Hardy, Sekundino Esnaola, Lauaxeta eta jabetza publikoa
Aste honetako ARGIA aldizkarian, Popeye marinelak Europaren eta AEBen artean sor ditzakeen liskarren inguruko artikulutxoa plazaratu dugu: Popeye dela-eta zartakoka . Laburtze aldera, kontua da 1929an sortu zuela pertsonaia hori Elzie Crisler Segar estatubatuarrak. Segar 1938an hil zen, duela 70 urte. AEBetako copyright legediaren arabera, pertsonaiaren sorreratik 95 urte igaro behar dira jabetza publikora pasatzeko; 2024ra arte, beraz, ez litzateke halakorik gertatuko. Egile eskubideei buruzko...
Read More
Iruzkin berriak