Offside Fest: futbola tresna politiko gisa [Trailerrak]
“Futbola erabat loturik dago politikarekin, kulturarekin eta gizartearekin”, dio Joan Maria Pou kazetari eta Offside Fest futbolari buruzko zinema dokumentalaren jaialdiko epaimahaikideak. Bartzelonan egingo da Pouren hitzak berretsiko dituen festibala, martxoaren 12tik 15era bitartean. Ikusgai izango diren dokumentalen trailerrak ekarri ditugu hona: SAIL OFIZIALA Democracia em preto e braco (Pedro Asbeg, Brasil) Herrialdearen patua musika, futbola eta demokraziarekin aldatzea...
Read More‘Thinking Football’: Futbola eta zinema soziala elkar helduta Bilbon
Gizarte gaiak ditu ardatz Thinking Football jaialdiak, futbola eta zinema uztartzen dituen egitasmoak. Athletic Club Fundazioak eta BBK aretoak antolatua, otsailaren 9tik 15era bitartean ospatuko da 3. edizioa. Brasil, Frantzia, Alemania, AEB, Polonia edo Erresuma Batuko hamar dokumental proiektatuko dituzte. Lan horietan futbolariaren eta kluben paper soziala eta politikoa aztertzen da, futbola gizarteratzeko tresna gisa, agintari politikoek futbolaz egiten duten erabilera, eta abar. Urtero...
Read MoreBradley Wiggins, anime japoniar bateko izar gonbidatua
Animaziozko film labur bitxia estreinatu du Japan Anima(tor)’s Exhibition proiektuak: Hill Climb Girl. Azuma Tani, Mai Yoneyama eta Takeshi Miyagik sortua, 17 urteko neska baten –Hinako– istorioa du ardatz, gain batean dagoen ikastetxera bizikletan joaten dena, klasekide duen mutilarekin lehia bizian. Sekula ez dio mutilari irabazten, harik eta egun batean Sky taldeko txirrindulari Bradley Wiggins bere alboan agertzen den arte… “Go, go!!” Hemen film laburra osorik,...
Read MoreWarner-DC vs Disney-Marvel
Disney-ek Marvel konpainia erosi izanak entretenimenduaren industrian aldaketa handiak eragingo zituela genioen duela bi aste. Orduan ez genekien aldaketa horiek zeintzuk izango ziren, baina badirudi bi superpotentzien nagusitasuna indartzea besterik ez duela lortuko. Disney-Marvel sozietateari kontra egiteko, Warner-ek DC Entertainment enpresa sortu du. Warner eta DC Comics elkarren eskutik zihoazen orain arte ere, baina enpresa berriarekin merkatu zabalagoa harrapatzea desio dute. DC-ko...
Read MoreAldaketa ezezagunak, baina handiak
Gehienok jakingo duzue jada Walt Disney erraldoiak Marvel konpainia erosi duela, 4.000 milioi dolarretan (2.800 milioi euro). Inor gutxi ausartzen da orain zer gertatuko den esatera, baina argi dago entretenimenduaren industrian aldaketa handiak izango direla. Disneyren marrazki bizidunetako pertsonaiek (Mickey Mouse, Donald ahatea…) eta gaztetxoen idoloek (Hannah Montana, Jonas Brothers…) Marvelen super heroi boteretsuekin (Spiderman, Iron man, Hulk…) zerikusirik ez zutela...
Read MoreCoca-colaren iragarkia? Neska biluztu egin da eta!
“Wilbur Wright-en hegaldia, tranbian osteratxoa 1908ko Bartzelonan, eta Coca-colaren iragarkia, horiexek dira Europa Film Treasures filmoteka birtualean Internautek gehien ikusi dituzten hiru filmak”, dio Ciberpaís-eko albisteak. Grabazio laburrak dira, bitxiak oso, eta merezi du ordu laurden pantailaren aurrean emateak. Begientzat gozagarri, sorpresa atseginak eskaintzen dituzte hiru film horiek. Kolperik handiena Coca-colaren “iragarkiko” modeloak eman digu, soinekoa...
Read MoreAna Belen eta Evaristo elkarri zirika
ARGIA.com-eko kideok egin behar ditugun lanen artean, badira batzuk oso mekanikoak. Kodeak aldatu, formularioak bete… Musika bidaide atsegina izan ohi da horrelakoetan, saguaren erritmoa arintzen duelako. MP3rik ezean, Internet aliatu ona izan daiteke. YouTube-ra sartu, gustuko musika estiloaren edo taldearen Playlist-a aukeratu, kaskoak jarri eta listo, lanean ari zaren bitartean kanta mordoa entzuteko aukera izango duzu. Halaxe egin dut gaur. Nostalgiak harrapatuta, La Polla Records...
Read More
Iruzkin berriak