Slump doktorearen zaintiratua
Hasiera » Jon Tornerren bloga - Slump doktorearen zaintiratua

Reala eta ‘Panama Paperak’ | Jokin Aperribay: “Realak gaizki egin zuen zerbait, eta hori ordaintzen ari gara”

2016-04-07  //  Reala, Ustelkeria  //  Iruzkinik ez

[2016-04-08]

Jokin Aperribay, Realeko presidentea: “2008a baino lehenago Realak gaizki egin zuen zerbait. Jokalariak kontratatu zituen modu ez zuzen batean, eta hori ordaintzen ari gara”.

Elkarrizketa osoa Onda Cero irratian, gaztelaniaz.

“La Real tuvo una práctica que no debió tener” (Noticias de Gipuzkoa)

[2016-04-07]

Imanol Lasak, Gobernantza eta Komunikazio diputatuak, azaldu du Iñaki Badiolak jarritako salaketaren berri komunikabideen berri izan dutela, epaileek ez dietela oraindik inolako notifikaziorik helarazi. “Kereila ezagutu arte ez dugu horri buruz hitz egingo. Salaketa jasotzean, baldin eta jasotzen badugu, gure zerbitzu juridikoek sakon aztertuko dute, eta orduan iragarriko dugu, gardentasun osoarekin, zer neurri hartuko dugun, beti egin dugun bezala. Ez gara zurrumurruen esparruan sartuko; akusazio faltsu eta larriak dira, oso larriak. Ez dugu webgune batek plazaratutakoaz hitz egingo”.

sae

EH Bilduk eskatu zuen azalpenak Markel Olanok emateko, baina Imanol Lasak hitz egin zuen Batzar Nagusietan, zerbitzu juridikoez mintzatzea berari dagokiola iritzita. (SER)

“Son acusaciones falsas y graves” (Noticias de Gipuzkoa)

Markel Olanok irratian eman ditu azalpenak haren aurkako salaketaz (Berria)

La Real Sociedad asumió en 2009 una obligación de pago a Hacienda de 23,1 millones para regularizar su situación fiscal (El Diario Vasco)

[2016-04-06]

Panama Paperak azaleratu dituen ikerketaren iturriak aipatuta, Extraconfidencial.com agerkariak dio Realak oraindik ez dituela ordaindu dokumentu horiei loturiko zor, iruzur eta isunak. Are gehiago, “EAJk ez ikusiarena egin du”.

Eneko Goia eta Markel Olano seinalatzen ditu, besteak beste, Extraconfidencial.com-ek. (Argazkia: EAJ)

Eneko Goia eta Markel Olano seinalatzen ditu, besteak beste, Extraconfidencial.com-ek. (Argazkia: EAJ)

Juan Luis Galiacho kazetariak hainbat politikari gipuzkoar seinalatu ditu: “EAJko ahaldun nagusi Markel Olano, Ogasun diputatu ohi Peio Gonzalez [Hamaika bat], Ogasun zuzendari ohi Pedro Maria Ruiz de Azua, Kirol diputatu ohi Iñaki Galdos [Hamaika bat] eta Ogasun Departamentuko kide Coro Pereiro inputatuak daude une honetan, Donostiako 5. Instrukzio Epaitegian”.

Iñaki Badiola Realeko Administrazio Kontseiluko presidente izandakoak Markel Olanori jarritako salaketaz mintzo da zehazki Extraconfidencial.com ataria. Besteren artean, Gipuzkoako Aldundiak Realari 6,4 milioi euro barkatu zizkiola-eta, erabaki horretan prebarikazio eta agiri faltsutze deliturik ote dagoen ikertuko dute epaileek, Berria eta ElPaís egunkarien artikuluotan irakurri daitekeen moduan.

Instrukzio Epaitegiaren esku dauden dokumentuen arabera, auzian nahasturik dago, era berean, Eneko Goia Presidentetza Diputatu ohi eta gaur egun Donostiako alkate dena. “Salaketak ikertu ordez, kaxoi batean sartzea” erabaki zuten guztiek, dio Extraconfidencialek.

[2016-04-06]

La ciudadanía merece transparencia y respeto (Naiz.info-ren editoriala, Markel Olano azalpenak emateko Batzar Nagusietan agertu ez dela-eta)

La Real afirma que su situación tributaria se regularizó tras la inspección de 2008/2009 (Naiz.info)

Realaren komunikatu ofiziala > Realak ondorengo hau adierazten du: 1.- Gipuzkoako Foru Aldundiak 2008/2009 urteetan zerga azterketa egin zion Realari. 2.- Realak bere egoera erregularizatu zuen aipatutako zerga azterketaren ondorioz. 2009az geroztik, Reala bere zerga betebeharrak betetzen ari da, baita ere aipatu azterketaren ondorioz ordaintzeko sortutako betebeharrak ere. 3.- Realak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan jarduteko nahi erabateko eta etengabea berresten du informazio horien ondorioz datorkeen edozein gaitan. 4.- Realak 2009. urtean zabaldu ziren, bere gain hartu zituen eta jada konpondu ziren gaien inguruko informazioetan nahasita egotea sentitzen du.

[2016-04-06]

UEFA ere, Panama Paperetan > La policía registra la sede de UEFA por el caso de los ‘Papeles de Panamá’ (El Confidencial)

[2016-04-04]

Realak paradisu fiskaletako elkarteak baliatu zituen 2000 eta 2008 bitartean atzerriko jokalariei ordainketak egin eta bai hauek, baita klubak ere, Ogasunari diru gutxiago ordaintzeko. Panama Papers ikerketan agertu da Reala, 2008an jada argitaratuak izan ziren diru kopuruak zio.

Paradisu fiskalen bidez ordainketak egiten zitzaizkien jokalari batzuk.

Paradisu fiskalen bidez ordainketak egiten zitzaizkien jokalari batzuk.

Dokumentuek erakusten dute klubak urtero milioika dolar ordaindu ziela atzerriko hainbat jokalariri, nahiz eta gero jokalari hauek soilik parte bat aitortu Ogasunari. Klubak zazpi jokalariri egin zizkien ordainketak 2000 eta 2008 urteen artean, paradisu fiskaletan zeuden konpainia eta bankuen bitartez. Ondorengo jokalariak ageri dira zerrendan: Darko Kovacevic, Nihat Kahveci, Sander Westerveld, Tayfun Korkut, Valeri Karpin, Gabriel Schürrer eta Mattias Asper.

Adibide bat ere nabarmendu dute ikerketa egin duten kazetariek: Darko Kovacevic aurrelari ezagunak 2006-2007 denboraldian hilean 2.000 euro aitortzen zizkion Gipuzkoako Aldundiari, azaleratutako dokumentuek erakusten dute bitartean 1.4 milioi dolar gordin kobratu zituela denboraldi hartan, IMFC Licensing enpresaren bidez Herbehereetatik. Orain urte batzuk zabaldutako informazioetan Demetrazde eta V. Lopezen kasuak ageri ziren.

Realeko kudeatzaile Iñaki Otegik uko egin dio berarekin harremanetan jarri diren kazetarien galderak erantzuteari. Klubeko prentsa arduradunak kazetariari adierazi dio, “Otegik esan dit zuei deitzeko eta esateko atzerriko konpainiak kanpoko jokalariei ordaintzeko erabiltzea Espainiako klub guztietan praktika komuna izan dela”.

Noticias de Gipuzkoako kazetari Jurdan Arretxek nabarmendu duenez, gertaera hauek Jose Luis Astiazaranen agintaldian gertatu ziren, Espainiako Ligako presidente zela.

Realak ordainketak paradisu fiskalen bidez egin zituela agerian geratu da berriro (ARGIA.eus)

AEBetako emakumezko futbolarien haserrea, soldata-diskriminazioagatik

2016-04-01  //  AEB, Futbola, Generoa  //  Iruzkinik ez

Carol Llloyd, Hope Solo, Alex Morgan, Megan Rapinoe eta Becky Sauerbrunn AEBetako futbol selekzioko jokalariek Federazioaren aurkako demanda aurkeztu dute, soldatari dagokionean “diskriminatu” egiten dituztelako, gizonezkoek baino askoz ere gutxiago kobratzen duten heinean, nahiz eta nesken taldea den AEBetako futbolaren motor ekonomikoa, jokalariok nabarmendu dutenez.

La selección es actualmente una de las más exitosas del mundo en su categoría, habiendo ganado la Copa Mundial en tres ocasiones, CONCACAF en siete ocasiones, diez Copas Algarve y la medalla de oro en los Juegos Olímpicos en cuatro de las cinco veces que el torneo ha sido disputado. / US Soccer

AEBetako emakumezkoen futbol selekzioa munduko onenetakoa da, onena ez bada. Munduko Kopa hiru bider irabazi du, eta urrezko domina olinpikoa lau bider, txapelketa bost alditan jokatu denean / US Soccer

Haien abokatu Jeffrey Kessler-ek emandako datuen arabera, gizonezkoek baino %40 gutxiago kobratzen dute selekzioarekin jokatzen dutenean. Esaterako, lagun arteko partida bat galtzeagatik gizonezko bakoitzak 5.000 dolarreko gainsaria jasotzen du, eta partida garrantzitsu samarra irabaziz gero, 18.000 dolarretara hel daiteke. Galduz gero, emakumezkoek euro bakarra ere ez dute jasotzen. Irabazten dutenean, 1.350 dolar.

Lehenago ere, selekzioko jokalariek hainbatetan aldarrikatu dute berdintasunez tratatuak izan daitezen. Iaz esaterako, Kanadako Mundu Kopan, neskek salaketa aurkeztu zuten belar artifizialeko zelaietan jokatzera behartu zituztelako, gizonezkoak belar naturalaren gainean aritzen direnean.

Iturria: New York Times

Gaiari buruz gehiago:

Zenbat diru jasotzen dute gizonek, zenbat emakumeek?. Tenisean piztutako polemikaren harira blog honetan idatzitako artikulua.

Hara, frontoietan alkohola saltzen dute-eta!

2016-03-31  //  Pilota  //  Iruzkinik ez

Aho bete hortz laga nau lanean autoan nentorrela Euskadi Irratian entzun dudan albisteak: Eusko Jaurlaritzak espedientea zabaldu dio Enpresen Ligari, azaroaren 29an Bizkaia pilotalekuan jokatu zen lau eta erdiko finalean alkohola saldu zelako. Baina, Arritxu, zer esaten ari zara?. Kontua da Joko eta Ikuskizunen zuzendaritzako teknikari-zelatari batzuk finalean infiltratu zirela, eta ohartu zirela frontoiko barra guztietan alkohola zerbitzatu zela. Eta hori, Arritxu Iribar kazetariak gogorarazi bezala, debekatua dago. Ondorioz, Enpresen Ligak 60.000 euro arteko isuna jaso lezake, eta pilotalekua ixteaz ere hitz egin da. Baina, Jaurlaritzakoak orain konturatu al dira pilotalekuetan, kirol munduan salbuespen ia bakarra diren gune horietan, alkohola saltzen dela!? Benetan?! Ziur naiz ezetz. Orduan, zergatik erabaki du espedientea zabaltzea? Zergatik orain?

Luis Angel Gómez

Futbol estadio edota saskibaloi pabiloietan ez bezala, frontoietan alkohola saltzen dute / Luis Angel Gómez

Arritxuk aditzera eman du Jaurlaritzaren asmoa izan daitekeela epe ertainera alkoholaren salmenta debekatzea, tabakoarekin egin zen bezala. Eta gaineratu du isuna nori jarri erabakitzea konplikatua izan daitekeela, Bizkaia frontoia Diputazioak kudeatzen duelako, eta barruan dauden tabernak, enpresa pribatu batek.

Albistegiaren ondorengo tertulian, gaiari heldu diote ikuspegi zabal batetik Mikel Aramendik, Nerea Azurmendik eta Martxelo Otamendik. Aramendik besteak beste esan du, alkoholaren kontsumoak gurean dituen erroak hizpide, tradizioaren izenean legeak malgutu egin direla beste batzuetan ere. Azurmendik galdetu du ea zer gertatzen den palkoetan –ez soilik frontoietan– zerbitzatzen den alkoholarekin. Otamendirentzat gehiegizkoa izango litzateke frontoia ixtea, eta pilota alderatu du futbolarekin: “Alkohola edanagatik, pilotazaleek sekula ere ez dute liskarrik eragin, aldiz futbolzaleek…” Azurmendik gaineratu du, hori hala izanik, Enpresen Ligaren aurkako espedientea zabaldu beharko litzatekeela indarkeria prebenitzeko legeetan oinarrituta, eta ez alkohola osasunarentzat kaltegarria delako. [Entzun irratsaio osoa Nahieran-en].

I.G. Vico kazetariak Deia egunkarian nabarmendu duenez, Jaurlaritzaren espedientearekin abiatu den prozesu honek pilotalekuetan alkohola gehiago ez saltzea ekarri beharko luke. Hasiera batean Osasun Sailak arautu behar zuen hori, datorren apirilaren 7an onartuko den Legea medio, zeinak alkohola saltzea betiko debekatu beharko lukeen. Agian, apirilaren 9ko binakako finalak emango dizkigu gerta daitekeenaren pista batzuk.

 

Kirolarien sariak: Zenbat diru jasotzen dute gizonek, zenbat emakumeek?

2016-03-22  //  Kirola  //  Iruzkinik ez

Novak Djokovic eta Serena Williams, erakustaldi partida batean / Sky Sports

Novak Djokovic eta Serena Williams, erakustaldi partida batean / Sky Sports

Emakumezko eta gizonezko kirolariek kobratzen duten diru kopuruaren arteko aldeaz artikulua plazaratu du The Guardian egunkariak, Novad Dojkovic tenislariak adierazi ostean gizonezkoek sari potoloagoa jaso beharko luketela, ikusle gehiago erakartzen duten heinean. Serbiarrak diru kontuak aipatu ditu kazetariek galdetu diotenean ez zer iritzi duen Raymond Moore Indian Wells torneoko zuzendariak egindako adierazpen sexisten gainean: “Hurrengo bizitzan, itzultzen naizenean, WTA Emakumeen Tenis Elkarteko kide izatea gustatuko litzaidake. Gizonen arrakastaz baliatzen dira; ez dute erabakirik hartzen, zorionekoak dira oso Emakumezko tenislaria banintz, gauero belauniko jarri eta eskerrak emango nizkioke Jainkoari, Roger Federer eta Rafa Nadal jaio direlako. Haiek dira kirol honen pisua bere gain hartu dutenak”. Adierazpen horiek eragin duten zalapartak bultzatuta, dimisioa aurkeztu du Moorek.

Hel diezaiogun ordea emakume eta gizonek jasotzen dituzten sarien arteko aldeari, maila goreneko diziplinak ardatz. The Guardian-ek gogorarazi duen moduan, tenisa izan zen gizon eta emakumeei sari bera eman zien lehendabiziko kirola, 1973an, AEBetako Irekian. Hori bai, 2007ra arte ez zuen Wimbledon torneoak eredua jarraitu; txapelketa handienen artetik, hura izan zen zerrendara batu zen azkena.

Atletismoaren kasuan, 1995eko Munduko Txapelketan banatu ziren lehenbizikoz sari igualak. Urte berean eman zuen pausua patinaje artistikoak ere. Londreseko maratoiak, 1981ean lehenbizikoz egin zenetik, sari bera banatzen du.

BBC telebista kateak 2014an egindako inkestaren arabera, aztertutako 35 kiroletatik, 25etan sari bera banatzen da. Salbuespenen artean ageri dira futbola, txirrindularitza lasterketa batzuk –Frantziako Tourra esaterako– eta golfa. The Guardianek osatutako grafikoan, bereziki deigarria iruditu zaizkigu Munduko Futbol Kopari dagozkion arrasto gorri eta horia.

grafi2

Informazio gehiago
LARRUN aldizkariaren Berdintasuna kirolean: Sakoneko aldaketarik ezean, pauso bi aurrera eta bat atzera erreportajean, gizon eta emakume kirolarien arteko berdintasun ezaz hitz egin genuen, profesionalizazioaz eta soldaten arteko aldeaz besteak beste.

 

 

 

Futbolzaleek eskaleak umiliatzea ez da nobedadea

2016-03-16  //  Futbola  //  Iruzkinik ez

Agian ikusiko zenituzten irudiak: Holandako PSV futbol taldeko zaleak Madrilgo terraza batean eserita, eskean dabiltzan emakume batzuei txanponak botatzen, txalo eta biba artean.

https://www.youtube.com/watch?v=DuqbKzbnYtA

Poliziek, portzierto, emakumeak atera zituzten plazatik.

Tamalez, ez dira haiek izan etxegabeak umiliatu dituzten lehenbiziko futbolzaleak. Duela bost urte, Manolo Lama kazetari espainiar ahoberoak zuzeneko eder hau eskaini zigun Londresetik, Madrilgo Atletico taldeko zaleen konpainian:

Enfin, zer esan ere ez dakigu. Duela minutu gutxi Indar Baskoniako zaleek jaso dezaketen isunaz idatzi dut. Memoria aldarrikatzen duten bi lagun jazarriak direla ikustea, goiko bideoetan agertzen diren pertsonaiak hortik zehar aske dabiltzanean…

#m3moria aldarrikatzeagatik zigortu ditzaketen Baskoniazaleei elkartasuna Italiatik

2016-03-16  //  Saskibaloia  //  Iruzkinik ez

1976ko martxoaren 3an Gasteizen hil zituzten langileen omenez, “Egia, memoria, justizia” zioen kartela zabaldu zuten Indar Baskonia taldeko kideek, Bilboko Dominion-en aurkako saskibaloi partidan. Itxuraz, deus larririk ez zioen pankartak. Ertzaintzak, aldiz, bi lagun identifikatu zituen eta, aldarrikapen politikoak egitea debekatzen duen kirolaren legea aitzakia, 3.500-10.000 euro arteko isuna jaso dezakete, auziak aurrera eginez gero, Indar Baskoniako zaleek Hala Bedik sareratutako bideoan azaldu dutenez.

Azken egunotan hainbat mobilizazio egin dira Gasteizen, poliziaren jarrera salatu eta identifikatutako lagunei babesa azaltzeko. Baita atzerriko saskibaloi pabiloi batzuetan ere, Italian esaterako, Milan eta Bolonia lekuko.

Por encima de cualquier frontera, La solidaridad frente al sinsentido policial. Desde Milan (Italia). pic.twitter.com/0SgdGNnvyG

— Indar Baskonia 1986 (@indarbaskonia86) 2016(e)ko martxoak 11

“Anai euskaldunekin elkartasuna ”
“Solidaridad con los hermanos vascos”
Grazie Fratelli! @Fossa1970 pic.twitter.com/7Dr5hslx3P

— Indar Baskonia 1986 (@indarbaskonia86) 2016(e)ko martxoak 13

Rio 2016: Fabelen itxuraldaketa komikian jasoa

2016-03-14  //  Brasil, Joko Olinpikoak  //  Iruzkinik ez

Abuztuaren 5ean hasiko diren Joko Olinpikoen atariko moduan, multimedia lan eta infografia interaktibo bereziak prestatzen ari dira Brasilgo hedabideak. Batetik, Jokoei buruzko datu historikoak bildu dituzte: markarik onenak, herrialde bakoitzak lortutako dominak, bitxikeriak, atleta ezagunei elkarrizketak, xahututako dirutzak… Bestetik, azken urteotan Rio hiria nola aldatzen ari den erakutsi digute: estadio berrien obrak zertan diren, errepide eta bestelako azpiegituren martxa, jende mugimenduak, kultur ekimenak…

Herritarren alaitasuna eta UPP Polizia Unitate Bakegilea, errealitate beraren bi aurpegi.

Herritarren alaitasuna eta UPP Polizia Unitate Bakegilea, errealitate beraren bi aurpegi.

Bigarren multzo horretan koka dezakegu A voz do morro komikia, fabelen historia jasotzen duena, XIX. mende amaieran esklabo ohiek eta Canudos-eko Gerran aritu ziren soldaduek bizitoki hartu zituzten lur-eremuen ingurukoak abiapuntu. Canudos hirian bada muino edo mendixka bat Morro das Favelas izenekoa. Riora itzuli zirenean, soldaduek muino batean eraiki zituzten haien etxeak, bata bestearen gainean sarri. Zonalde hura  Morro da Favela bezala zen ezaguna. Fabela, muinoetan aurki daitekeen landare bat da. Komikia erreportaje zabalago baten parte da: Rio, maravilha mutante. “Obrak, promesak eta arazoak” dira UOL webguneak landutako multimediaren ardatz nagusiak.

Iturria: Brasilgo hedabideen estaldura kreatiboenak (Jose Luis Rojas Torrijos)

 

San Mames erosi? San Mames guztiona da!

2016-03-09  //  Athletic Club  //  Iruzkinik ez

Athletic-ek hala nahi izanez gero, 66 milioi euroren truke erosi ahal izango du San Mames estadioa hemendik 50 urtera, klubaren eta San Mames Barria elkartearen arteko alokairu-kontratuak jasotzen duenez.

Elkarte hau bost kidek osatzen dute: Athletic-ek, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Diputazioak, Bilboko Udalak eta Kutxabankek. Futbol zelaiaren finantzaketarako –sabaia handitzeak ekarriko duen gastua aintzat hartu gabe–, 211 milioi euroetatik 50na milioi jarri zituzten Jaurlaritzak, Diputazioak eta Kutxabankek, Athletic-ek adina, eta 11 milioi Udalak (informazio gehiago Wikipedian)

Alokairu-kontratuaren arabera, Athletic-ek 500.000 euro ordaindu beharko ditu urtean –KPI kontsumoko prezioen indizearen araberako gora-beherekin–, Espainiako Ligako beste klub batzuek ordaintzen dutena halako hiru. Diru kontuen inguruko kalkulu guztiak egin ostean, U. Muñoz kazetariak Deia egunkarian azaldu du Athletic 135 milioi euroren truke bilaka daitekeela San Mamesen jabe.

Kontuan izanik estadioak 211 milioi euroko kostua izan duela –eta zatirik handiena erakunde publikoek jarri dutela–, operazioak zalaparta apur bat eragin du…

A esto como lo llamamos? Se construye un estadio d 141 millones d € pagados con dinero público en su mayor parte y.. https://t.co/FKy6yFZ7fl

— Malcolm iXa (@ideiazabaldu) marzo 9, 2016

… harrabotsak baina, ez du oihartzun handirik izan. Aitzitik, bada maneiatzen ari diren diru-kopuruak huskeria direla aditzera eman duenik ere, kontuan izanik zer esan nahi duen Athletic-ek, zer San Mamesek, bilbotarrentzat. Jon Mujika Deiako zutabegilea dugu horietako bat:

“Gutxi axola digu hemendik mende erdira klubak San Mames erosteko aukera izatea, zeren eta jakina den moduan, Katedrala gizateriaren ondare da, gizateria ulertuta Unamunok ulertu zuen bezala, “Bilbo handiago bat” bezala. Erosi? San Mames berea da, nirea da, gurea, guztiona (…) 135 milioi euro? Zer da hori estadio hau bere arbasoen lur eta ondorengoen sehaskatzat sentitzen duen herriarentzat?”

Ez dirudite sal-eroste operazio honen zilegitasunaz konbentzitzeko argudiorik sendoenak, baina tira, nor gara gu, gure arbasoen lurraren gainean susmoak ereiteko.

Arrosaz, zurikeriaz

2016-03-02  //  Futbola  //  2 iruzkin

Gogoan al duzue Betis futbol taldearen zelaian entzundako kanta hura, indarkeria matxistari gorazarre egiten ziona? Bada, Sevillako taldeak, bere irudia garbitze aldera –La Vanguardia egunkariak nabarmendu duen moduan–, arrosa koloreko arrastoak eramango ditu kamisetan, igandean jokatuko duen partidan. Emakumea omendu nahi dute modu horretan.

Zuri

Arrasto zurien ordez, arrosak eramango ditu Betisek igandean. Alvaro Cejudo jokalaria da argazkian ageri dena.

Bien bitartean, Ruben Castro jokalariak, tratu txarrengatik auzipetua, Betisekin golak egiten jarraitzen du… zale guztien omenez. “Jendea libre da nahi duena kantatzeko”, esan zuen bere garaian Castrok.

 

FIFArako hautagai nagusiak: “Torturen konplizea” eta “Platiniren iturgina”

2016-02-25  //  Futbola  //  Iruzkinik ez

Salman Bin Ebrahim Al Khalifa, FIFAko presidente izateko hautagai nagusia (Reuters)

Salman Bin Ebrahim Al Khalifa, FIFAko presidente izateko hautagai nagusia (Reuters)

Bi dira FIFA nazioarteko futbol federazioko presidente kargua hartzeko hautagai nagusiak: Salman Bin Ebrahim Al-Khalifa xekea, Asiako Konfederazioko buru eta 1783az geroztik Bahrain gobernatzen duen Al-Khalifa dinastiako kidea; eta Gianni Infantino abokatu suitzarra, Michel Platiniren gerizpean lan egiten zuen FIFAren “iturginetako” bat.

Ostiralean hautatuko du presidente berria FIFAk, ustelkeriak jota dagoena, 1988tik presidente zen Joseph Blatter eta Michel Platini  jaunak buru. Antza, asiar eta afrikar federazioen babesa ziurtatua du Bin Ebrahimek, eta europar eta amerikar batzuena Infantinok.

Gizateriaren kontrako krimenak

2011. urtean, arabiar herrialdeetako protestak Bahreinera heldu zirenean, errege-familiak kolpetik geldiarazi zituen. Salman Bin Ebrain xekea Kirol idazkaria zen garai hartan, eta herritarrek sufritu zuten “errepresioaren” konplize izan zen, hainbat erakundek salatu dutenez.

Human Rights Watch, Americans For Democracy eta Human Rights in Bahrain elkarteek gogor kritikatu dute xekearen hautagaitza. “Gizateriaren aurkako krimenen konplize” izatea leporatu diote, preso hartu eta torturatuak izan ziren 150 kirolari identifikatu zituelako, “demokraziaren aldeko manifestazioetan” parte hartzeagatik. “2011ko protesta baketsuez geroztik, Al-Khalifa familiak espetxeratze masiboak eta torturak sustengatu ditu”, zioen Human Rights Watch elkarteko kide Nicholas McGeehan-ek, The Guardian egunkariak egindako elkarrizketan: “FIFAk aurki dezakeen pertsonarik garbiena Bahraingo errege-familiako kide bat baldin bada, soilik esan nahi du erakunde horrek ez duela etika minimorik ere”.

Sei futbol talde zigortu zituzten, eta haietako bik (Al Shabbab y Malkia) maila galdu zuten. Xiitak ziren guztiak, selekzioarekin gehiago jokatu ez zuten sei futbolariak bezala, Fermin de la Calle kazetariak Voz Populi webgunean nabarmendu bezala. Salman izan zen kirolariak epaitu zituen batzordeko buru. Besteren artean, partidak eta botoak erosi izana ere leporatzen zaio FIFAko presidente kargua hartzeko faborito nagusiari. Ezer berririk ez “futbolaren Vatikanoan”, Gonzalo Cabeza kazetariak definitu bezala.

24 / 55«Aurrekoa102023242526304050Hurrengoa»

Jon Torner

Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

Azken bidalketak

  • FIFA eta UEFAren epelkeria, futbol zelaietako beroa
  • Zorroztasun historikoaren izenean: dragoiak bai, bikingo beltzaranak ez
  • Jaiak, gazteen kezka-iturrien erakustoki
  • Akira Toriyama, euskarazko telebistara itsatsita gintuen sortzaile handia
  • Apurtutako eserlekua eta “txiste” homofobo bat

Iruzkin berriak

  • Jon Torner(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • tornulari(e)k Manspreading zer den, irudi bakarrean bidalketan
  • Mikel(e)k Eurokopa eta Tourra, Bilbok behar duelako auskalo nongo mapan kokatu bidalketan
  • IKER(e)k Euskal selekzioaren ofizialtasuna: Noraino helduko gara konfrontazio ezaren bidetik? bidalketan
  • carmita(e)k Haurren futbol partida batean, gurasoak kolpeka (a ze artaburu puskak!) bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko urria
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • AEB
  • Antzerkia
  • Argentina
  • Arrauna
  • Artea
  • Athletic Club
  • Atletismoa
  • Automobilismoa
  • Azpiegiturak
  • Beisbola
  • Bideo-jokoak
  • Boxeoa
  • Brasil
  • Brasilgo Munduko Kopa 2014
  • Chiapas
  • Dopina
  • Eibar
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuen krisi globala
  • Errugbia
  • Errugbia
  • Errusia
  • Eskozia
  • Euskal selekzioak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Frantzia
  • Futbola
  • Galizia
  • Generoa
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Herri kirolak
  • Herri kirolak
  • Herrialde Katalanak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntzak
  • Hungaria
  • Igeriketa
  • Internet
  • Islandia
  • Israel
  • Italia
  • Joko Olinpikoak
  • Kirol psikologia
  • Kirola
  • Kirola eta politika
  • Kolonbia
  • Komiki kritikak
  • Komikiak
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Maroko
  • Matxismoa
  • Mendia
  • Mexiko
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasuna
  • Palestina
  • Pilota
  • Politika
  • Reala
  • Sahara
  • Sailkatu gabea
  • Saskibaloia
  • Sokatira
  • Teknologia berriak
  • Telebista
  • Txile
  • Txirrindularitza
  • Ukraina
  • Umorea
  • Uncategorized
  • Ustelkeria
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA