Lander Arbelaitz
Hasiera » Uncategorized » Ertzaintzaren zenbakiak
Mai13 2

Ertzaintzaren zenbakiak

Atalak: Uncategorized

Identifikazioa indarrean jarri denetik, ziur nabarmen jaitsiko direla zigorgabetasun kasuak.

Aste honetan jakin dugu Kataluniako Mossos D’esquadra polizia guztiek, hemendik aurrera identifikatuta joan beharko dutela. Gizarte eragile askoren aldarria errealitate bihurtua. Anonimotasunaren amaierak tentaldi askoren amaiera esan nahiko du ziurrenik. Ea hala den.

Orain urte batzuk Estonian izan nintzenean, bertako errusiarrekin isitilu latzak izan ziren Tallinn hiriburuan. Europar Batasuneko herrialderik “gardenena” zela irakurria nuen joan aurretik, zehatz jakin gabe zer esan nahi zuen horrek. Neurri askoren artean, polizia guztiak (udaltzainetatik hasi, eta antikalapiteroetaraino) identifikatuta zeuden, batzuk paparrean jarritako izen eta abizenez, eta beste batzuk, kaskoan argi eta garbi ikusten zen bakoitzaren zenbakiaren bidez.

Etxera etorrita, Ertzaintza da Europan ongien ordaindutako polizia, eta Eusko Jaurlaritzak ateratzen duen Gaur aldizkariaren arabera, material aldetik ongien hornitutako polizia gorputzeko bat ere bada. Dena dela, urteetan izan diren tortura salaketen aurrean, komisaldegietan kamerak jarrita neurriak hartu badituzte ere, martxoaren 1ean Manex Castrok torturak salatu zituen. Egia bada ere neurriok hartu direnetik nabarmen jaitsi direla tortura salaketak, onartezina da bakar batek ere hori salatzea, eta bada ikertzeko motibo. Gogora dezagun Katalunian bi Mosso espetxeratu dituztela tortura dela eta. Salbuespena dira honelako ebazpenak Euskal Herrian.

Alde batetik, Europan ongien ordaindutako polizia; bestetik, materialik onenetakoa duena. Dena dela, herritarrenganako errespetua landu behar du noizbait Europako poliziarik onena izatera heldu nahi badu behintzat. Eta errespetua, neurri txiki hauek markatzen dute.

Patxi Lopezek Ertzaintzan aldaketaren bat egin behar badu, beste batzuek 30 urtetan egin ez dutena egitetik has liteke. Ez litzateke hasiera makala herritarron konfiantza irabazteko!

2 Iruzkin

  1. Bittorio Maortua | 2009-05-13 at 14:35

    Bai, asko dauka ikasteko Ertzaintzak orain PSE gobernuan delarik, Guardia Zibila eta Polizi Espainola maisu jarrita: Poltsa, bainera, elekrodoak, kriket makilak gomaespumaz forratuta burugainean jo…

    Reply
  2. Massud | 2009-05-14 at 7:20

    Ez nekien beren soldatarena…

    “Sabes que vas a comer, por dar hostias a la gente”
    Evaristo

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA