Lander Arbelaitz
Hasiera » Herri mugimenduak
Eka08 1

Jai herrikoi berrituen uda

Posted in Euskal Herria, Herri mugimenduak

Pandemiak gogor kolpatu gaitu eta ondorioz, domino fitxen antzera, herriz herri udalek jai ofizialak bertan behera utzi dituzte. Komunitate bat izango bada, ordea, ospakizun kolektiboa beharrezkoa da. Eta hor, jai herrikoien mugimenduak badu zeresanik, are gehiago, Hego Euskal Herriko hiriburuetako herri mugimenduek salatu ostean erakundeek ez dutela beren iritzia entzun ere egin erabakia unilateralki hartu aurretik. Egoera salagarriak sortuko dira, Donostiako Udalak, adibidez, auzoetako jaiak...

Read More
Urt27 0

“Donostiako alkateak pegatina hau debekatu du”

Posted in Herri mugimenduak, Komunikazioa politika da

Errausketaren aurkako mugimenduaren logo biribila daramaten hiru pegatina kalean jartzeagatik, 400 euroko isuna Donostian. G7aren aurkako pankarta bat jartzeagatik, 400 euroko zigorra. Ertzaintzari komunikatu gabe 40 bat lagun kalean biltzeagatik –ez ziren turistak–, 100 euro. Santomas egunean animalien erabileraren aurka eserialdi bat egiteagatik, 7.200 euroko isuna. Post Aiete garai hauetan, Donostia pazifikatuaren erradiografia osatzeko, adierazpen askatasunak hirian duen osasuna...

Read More
Aza25 0

Sanchez Dekretua, Espainiako “Patriot Act”

Posted in Euskal Herria, Herri mugimenduak, Komunikazioa, Komunikazioa politika da, Sare sozialak

Oinarrizko eskubideen urraketan jauzi kualitatibo bat eman du berriki Espainiako Estatuak. Beste bat. Hauteskundeetarako bost egunen faltan, Legebiltzarretik pasa gabe, urgentziazko lege dekretu baten bidez, internet zentsuratzen saiatzeko erregimen autoritario baten eskumenak eman dizkio gobernuak bere buruari. Enric Borràs kazetariak proposatu bezala, Sanchez Dekretua izendatu behar genuke, bere lotsakizunerako. “Ordena publikoa” kontzeptu abstraktua arriskuan ikusten dutenean, 14/2019...

Read More
Api09 3

Zer gertatzen da Errazkin eta Intxaurrandietaren epaiketarekin?

Posted in Euskal Herria, Herri mugimenduak

Ostegunean epaituko dituzte Madrilgo Kontu Epaitegian 2013an Gipuzkoako erraustegi gaindimentsionatua geratu zuten Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandieta. Lehena Ingurumen diputatua zen eta bigarrena Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko burua, biak EH Bilduko kideak. Egun, GHKn gehiengoa duten EAJ eta PSEk erabaki dute herritarren protesten gainetik, erraustegi polemikoarekin aurrera jarraitzea, eta gainera, bi pertsona hauei 40 milioi euro eskatuz erakundeetatik eraldaketa sustatu nahi duen...

Read More
Aza07 0

Bayer multinazionalaren bulegoetan ekintza umoretsua, TTIP eta CETAren aurka

Posted in Altermundialismoa, Borroka teknikak, Herri mugimenduak

EZLN (Ensemble Zoologique de Libération de la Nature) kolektiboko ehun lagunetik gora Bayer multinazionalaren egoitzan sartu dira Bruselan ondorengo protesta irudimentsua egiteko. TTIP eta CETA hitzarmenen aurkako asteburuaren barnean egindako ekintza zuzena izan da eta “bere burua defendatzen ari den natura gara” adierazi dute. Enpresa pribatuek politika publikoetan nola eragiten duten salatu nahi izan dute. Mundu osoan transgenikoen aldeko lan zikina egiten ari den Monsanto...

Read More
Abu25 0

‘Ongi etorri Errefuxiatuak’, Alemaniako herri mugimendu solidarioa

Posted in Errefuxiatuak ongi etorri

Errefuxiatuekin lotutako albiste eta irudi gogorrak ikusi ditugu hedabide nagusietan azken asteetan. Ez da gutxiagorako: Mediterraneo itsasoan urtero hildako milaka pertsonak; gudatik eta probreziatik ihesean doazenei eraikitako hesi eta trabak Espainia hegoaldean, Italian, Maltan, Grezian edo berriki Mazedoniako mugetan; Alemanian neo naziek errefuxiatuen aterpetxe edo autobusei egindako erasoak… Hala ere, bada era ikusezinean txingurri lan solidarioan ari denik ere. Refugees Welcome...

Read More
Eka17 0

Lau urteko kartzela zigorra berretsi dio Gorenak Alfon gazteari, herri harresia Madrilen?

Posted in Desobedientzia zibila, Herri mugimenduak

Espainiako Auzitegi Gorenak “Alfon” gisa ezaguna den Alfonso Fernandez gaztearen aurkako lau urteko kartzela zigorra berretsi du. 2011ko greba orokorrean leherkariak zituela egozten diote. Berak dena ukatu eta guztia muntaia dela salatzen du. Alfonen abokatuek azpimarratu dute fiskaltzak ez duela frogatu akusazioa. Berehala kartzelan aurkeztu behar duela ebatzi dute. Gaztearen kasuaren inguruan babesa antolatzen ari den koordinadorak gaur arratsaldean Vallekaseko San Carlos Borromeo...

Read More
Eka04 0

“Grezian herri mugimenduen berraktibazioa gertatzen ari da, erradikalizazioa”

Posted in Altermundialismoa, Herri mugimenduak

Ordu erdiko elkarrizketa honetan, Theodoros Karyotis ekintzaileak Greziako herri mugimenduen eta Syrizako gobernuaren arteko harremanaz mintzo da. BioMe-ko kidea da, Thesalonikako langileek berreskuratutako fabrika. Elkarrizketa gaztelaniaz dagoen arren, oso gomendagarria da, Kasa Muntanyako kideek egina hainbat gai jorratzen dituzte: Botere instituzionala vs. botere erreala “Miresgarria da Syriza egiten saiatzen ari dena, lehen aldiz Europar Batasunean dudan jartzen ari baitira...

Read More
Eka03 0

G7aren aurkako bideo bilduma, larunbaterako deia

Posted in Altermundialismoa, Herri mugimenduak

Igandean eta astelehenean Bavarian bilduko da G7a. Ondorengo herrialdeak daude bileran: Kanada, Frantzia, Alemania, Italia, Japonia, Erresuma Batua eta AEB. Europar Batasunak eta Nazioarteko Diru Funtsak ere ordezkaritza izaten dute bileran. Seattlez geroztik, munduko goi bilera hauen aurkako manifestazio antikapitalistak deitzen dira, eta azken urteetan istilu handiak izan dira. Elmaun egingo den goi bilerara protestatzera joateko dei egin du mugimendu altermundialistak. Leloa: Stop G7,...

Read More

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA