Lander Arbelaitz
Hasiera » AskeGunea
Urt29 0

Donostiako AskeGunean parte hartzeagatik 15 hilabeteko kartzela zigorra eskatzen dioten gazteak muntaia salatzen du

Posted in AskeGunea

  Edurne Martinez altsasuarrari 15 hilabeteko kartzela zigorra eta isuna eskatzen diote Donostiako AskeGunean parte hartzeagatik. “Autoritatearen aurkako atentatua” egozten diote, eta berak erabat ukatzeaz gain, muntaia poliziala dela salatzen du. “Edurnerekin1” ekimena abiatu dute Martinezi babesa adierazteko. 2013ko apirilean Donostiako 9 gazteren inguruan dinamika desobedientea abiatu zen. Segiko kide zirela egotzita, 6 urterako espetxeratze agindua jaso zuten....

Read More
Mar27 0

AskeGunearen lehen urteurrenean, desobedientzian sakontzeko topaketak

Posted in AskeGunea, Desobedientzia zibila, Euskal Herria

Donostiako AskeGunea osatu zela lehen urteurrena betetzear den honetan, Libre Topaketak 0.1 antolatu dituzte Gipuzkoako hiriburuan bertan. Hausnarketa, formakuntza eta eztabaida saio kolektiboa antolatu dute. Beren hitzetan, “donostiarrek eskubide zibil eta politikoen alde duten konpromisoaren islatzeaz gain, gure artean gero eta aipatuagoak diren konpromisoa, desobedientzia zibila, herri erresistentzia edota konfrontazio demokratikoa nola ulertu eta bideratu nahi ditugun elkarrekin...

Read More
Aza19 0

Herri harresiaren webgune berria: askegunea.com

Posted in Aktibismoa sarean, AskeGunea, AskeGunea Ondarroa, Estaturik gabeko nazioak, Euskal Herria, Herri Harresia Iruñea

Herri Harresiak webgune berria du: Askegunea.com. Bertan azken urteetan, atxilotze agindua duten herritarren inguruan sortu den mugimendu desobedientearen kasuak bildu dituzte. Izpuran itxialdia egin zuten 8 gazteak, Aurore Martinen kasua, Ekaitz Samaniego gasteiztarra, Oarsoaldeko 5 gazteak, Donostiako AskeGunea, Ondarroako Zubi Harresia, Iruñeko herri harresia eta egun Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 76 euskal herritarren kasua. Orain arte sortutako informazioa bildu dute, bai herri...

Read More
Aza08 0

Herri harresien esperientziaz dokumentala finantzatzeko crowdfunding kanpaina abian

Posted in AskeGunea, AskeGunea Ondarroa, Desobedientzia zibila, Euskal Herria, Herri Harresia Iruñea

Herri harresien esperientzia kontatuko duen dokumentala abiatu du Eleak mugimenduak: Desobedientzia, elkartasunetik konpromisora!. Crowdfunding bidez finantzatu nahi dute eta horretarako 8.000 € aurrikusi dituzte. Lana Ricard Salom kataluniarrak zuzenduko du, eta aurrez 120 ordu, Euskal Herriaren aurkako tortura dokumentala egina du. Dokumentalak  elkarrizketa eta irudien bitartez azken hilabeteetan atxiloketen aurka, zein eskubide zibil eta politikoen alde garatutako desobedientzia zibil...

Read More
Eka12 1

Neurriak hartu, egin dezagun aurrera (Adierazpena Legebiltzarrean)

Posted in AskeGunea, Euskal Herria

  Egunon jaun-andreok. EH Bilduko Julen Arzuagak gonbidatuta, Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordean nago Donostiako AskeGunean gertatu zenari buruzko nire testigantza emateko. Lehenik eta behin aurkeztu egingo naiz. Lander Arbelaitz naiz, Donostiakoa eta 27 urte ditut. Sei urte daramatzat Argian lanean kazetari gisa. Egun webguneko erredaktore burua naiz. Egunerokoan webgunean aritzen naiz lanean, baina kazetaritza-lanak egitera hainbat lekutara joateko zortea izan dut: Norvegia...

Read More
Mai10 3

Ondarroako AskeGunearen jarraipena hasieratik amaierara

Posted in AskeGunea, AskeGunea Ondarroa, Euskal Herria

[Hasi aurretik oharra: post honetan Ondarroan AskeGunea ireki zutenetik amaitu arte, sei egunez bizitakoa topatuko duzu, ahalik eta txukunen kontatua. Gainbegirada bat eman nahi badiozu, behe-behetik gora hastea gomendatzen dizut, gertaeren eboluzioa ikusi ahal izateko] Axier Lopez lankideak Begizta blogean gaur goizaldeko bideoen bilduma egin du. Naiz.info-ko bideo hau ere landuta dago, Turrune Ondarruko hedabide lokalak ere egin du bat, eta Info7ko kideek ere goizean zehar bildutako korte...

Read More
Api19 9

AskeGuneko gauaren kronika harresiaren bihotzetik

Posted in Aktibismoa sarean, AskeGunea, Euskal Herria

Donostian azken egunotan bizi izan duguna ez dugu denbora askoan ahaztuko; batez ere gaur gertatu dena. 800 bat pertsonak tinko eutsi diote elkarri militantzia politikoagatik atxilotze agindua zuten gazteen inguruan. Ertzaintza goizeko 6:00etan etorri denerako sirena hotsak esnatuak zituen herri harresiko kideak, eta kontuak kontu, sekula baino jende gehiago zegoen Boulevardean. Hiru ordu baino gehiagoren ondoren eraman dituzte atxilotuak, polizia operazio handi baten erdian. Duintasun handiz...

Read More
Api17 0

Donostiako AskeGunearen 24 orduko jarraipena

Posted in AskeGunea, Euskal Herria

[Eguneraketa: AskeGunea, Gara eta Argiako irudiak nahasiz Axier Lopezek egindako bideo honek ongi laburbiltzen du Donostian gertatuta. Azpian etengabeko jarraipen xehetua]   9:00 Ehunka pertsona pilatuta daude Donostiako Boulevarda inguratzen. Jendeak errepidea moztu du furgonetak atera ez daitezen. Ertzaintzak beste bide batetik eraman ditu eta tentsioa asko igo da. 8:00 Ertzaintza gogor ari da kondenatutako kideengana heltzeko lanean. Behin harresitik ateratzean eskumuturrak bihurritzen...

Read More
Api16 0

Atxilotu nahi dituzten Donostiako zortzi gazteak nor dira?

Posted in AskeGunea, Euskal Herria

Mikel Arretxe. 1985. Egiarra. Hernanin bizi da. Lehendik bi urte egon zen kartzelan antzeko muntaia batengatik. Askatu eta urtebetera auzi honengatik atxilotu zuten, eta inkomunikazio aldian era basatian torturatu. Bikotekidea du. Lanean ari da. Sei urteko kondena. Imanol Vicente. 1986. Amara Berrikoa. Lanean ari da Spining klaseak ematen ditu eta bikotekidea dauka. Sei urteko kondena. Naikari Otaegi. 1983. Amara Zaharrekoa. Bikotekidea eta bi seme-alaba ditu: Zazpi hilabete eta hiru urtekoak....

Read More
Api16 0

Donostiako gazteak atxilotzeko agindua eman dute eta 24 orduko herri harresia deitu dute

Posted in AskeGunea, Euskal Herria

Gaur goizean gazteak atxilotzeko agindua jaso dute hauen abokatuek, Info7 irratiari adierazi diotenez. Irratian mezua zabaltzearekin batera, AskeGunera joateko deia luzatu diete herritarrei, euren babesa adierazi eta modu baketsuan erresistentzia jartzera. Astearte goiza izan arren, denbora gutxian ehunka pertsona bertaratu dira bertara. Gazte zigortuek esker ona adierazi dute beste behin eta hemendik aurrera atxilotze aginduarekin euren etxeetara sar daitezkeela jakitun, AskeGunea 24 orduko...

Read More
1 / 212Hurrengoa»

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA