Lander Arbelaitz
Hasiera » Borroka teknikak
Eka27 0

Amsterdamgo meatze-konpainia bat blokeatu dute ehunka lagunek klima aldaketaren aurka

Posted in Borroka teknikak, Desobedientzia zibila

300 bat lagunek desobedientzia zibila praktikan jarriz Amsterdamgo portuko OBA meatze-konpainiaren jarduna gerarazi dute larunbatean, 9:00etatik 18:00ak bueltara arte. Code Rood izeneko ekimenak, alarma gorria euskaraz, klima aldaketaren larritasuna azaleratu nahi izan du. Erregai fosilen erabileraren aurkako jarreratik abiatuta, lau eguneko klima kanpaldia egin dute. Azken egunean ekintza desobedientea aurrera atera dute Amsterdamgo portuan, zuriz jantzitako 300 lagun instalazioetan sartu eta...

Read More
Abe22 0

Irinez bete dute Manuel Valls

Posted in Borroka teknikak

Estrasburgoko kafetegi batera sartzear zela, alderdi barneko hauteskunde kanpaina betean, Manuel Vallsi irin poltsa bat bota dio gazte batek. Gaztea, berehala atxilotu dute. Bideoan ere badago...

Read More
Aza28 0

Turismo masiboaren aurkako ekintzaileek autobus turistikoak eten dituzte sorpresan Bartzelonan

Posted in Borroka teknikak, Herrialde Katalanak, Turismo masiboaren aurka

Bartzelona “turistentzat parke tematiko” bihurtu dutela salatzeko, honen ikono diren autobus turistikoak blokeatu dituzte une berean larunbatean hiriko bost pututan. Turismo Jasangarriaren Alde Auzoen Asanbladak (Assemblea de Barris per un Turisme Sostenible ABTS katalanez) koordinatu du ekintza Hirian gehien bisitatzen diren lekuetan egin dute ekimena: pikete aldarrikatzaileek autobusen zirkulazioa eten dute ordu erdi inguruan. Turisten gehiegizko joan etorrien aurkako pankartak...

Read More
Aza07 0

Bayer multinazionalaren bulegoetan ekintza umoretsua, TTIP eta CETAren aurka

Posted in Altermundialismoa, Borroka teknikak, Herri mugimenduak

EZLN (Ensemble Zoologique de Libération de la Nature) kolektiboko ehun lagunetik gora Bayer multinazionalaren egoitzan sartu dira Bruselan ondorengo protesta irudimentsua egiteko. TTIP eta CETA hitzarmenen aurkako asteburuaren barnean egindako ekintza zuzena izan da eta “bere burua defendatzen ari den natura gara” adierazi dute. Enpresa pribatuek politika publikoetan nola eragiten duten salatu nahi izan dute. Mundu osoan transgenikoen aldeko lan zikina egiten ari den Monsanto...

Read More
Ira13 0

AEBetako presoen grebarik handiena historian, esklabotza modernoaren aurka

Posted in Desobedientzia zibila

AEBetako 24 estatutako 40 kartzelatan, presoek greba egin dute joan den ostiralean, irailak 9, lan behartuaren, isolamendu egoeren, osasun zerbitzu eskasen eta eraso bortitzen aurka. AEBetako historiako presoen grebarik handiena izan dela nabarmendu dute askok eta kalean babes ekintza ugari egin dituzte asteburuan. Kanpoko ekintzaileen laguntzarekin antolatuta, New Yorkeko Attica presondegiko altxamenduaren 45. urteurrena hautatu dute greba egunerako. 1971n, AEBetako presoen matxinadarik...

Read More
Ira07 0

London City aireportua blokatu dute hainbat orduz klima aldaketa eta arrazismoaren aurka

Posted in Borroka teknikak, Desobedientzia zibila

London City aireportua geratuta izan dute hainbat orduz astearte goizean, Black Live Matter UK taldeko bederatzi kidek. Beren buruak hegazkinen aireratze pistan kateatu eta kaosa eragin dute.   The UK is the biggest per-capita contributor to temperature change & among the least vulnerable to its affects. pic.twitter.com/Bb5SmKWyt6 — #BlackLivesMatterUK (@ukblm) 2016(e)ko irailak 6 Klima aldaketa arrazismoarekin lotu dute. Aireportua erabiltzen duten herritarren eta London ekialdeko...

Read More
Mar17 0

Bere muralak ezabatu ditu Blu artistak Bolonian, artearen merkantilizazioaren aurka

Posted in Borroka teknikak, Komunikazioa, Street Art

Blu artista eta grafitero ezaguna bere lanak ezabatzen ari da Bolonian, gentrifikazio prozesuen eta artearen merkantilizazioaren aurka. Ostegunean zabalduko duten Street Art: Banksy & Co izeneko erakusketarako, hainbat teknikarik bere lan batzuk beren jatorrizko lekutik mugitu dituztela ohartzean abiatu zuen Bluk ezabatze kanpaina. Erakusketan orotara 250 street art lan bildu dituzte, eta aurkakotasuna erakutsi duen arren, bere izena ere jaso dutela salatu du artistak. Mundu mailan ezaguna...

Read More
Ots25 0

Ez dira kartzelara joango klima aldaketaren aurkako #Heathrow13 ekintzaileak

Posted in Desobedientzia zibila

Londresko Heathrow aireportuan hesiak gainditu eta klima aldaketaren aurkako borrokaren testuinguruan, aireportuan pista berri bat egitearen aurka 22 hegazkin geratu zituzten 13 kideak ez dira kartzelara joango. Ehunka lagunen babesa izan dute epaitegi kanpoan. Aurreko batean jorratu genuen ekintzaile hauen kasua. Epaiketan adierazi dute, ongi gogoetatutako ekintza izan zela, proportzionala eta beharrezkoa izan zela aire kutsaduraren eta klima aldaketaren bidez izango diren heriotzak ekiditen...

Read More
Ots16 0

Klima aldaketaren aurka 22 hegaldi bertan behera uztea eragin zuten #Heathrow13 ekintzaileak kartzelara?

Posted in Desobedientzia zibila

Londresko Heathrow aireportuko pista batean beren buruak kateatuta protesta egin zuten 13 ekintzailek 2015eko uztailean. Egunero bataz beste 1.300 hegaldi ateratzen diren aireportuak bi pista nagusi ditu, eta hirugarren bat eraikitzea onartu dute. Honen eta aldaketa klimatikoaren aurka egin zuten protesta Plane Stupid mugimenduko kideek. Ekintzaile hauen kasuak oihartzun berezia izan du Erresuma Batuan, kartzela zigorra eskatzen baitiete. The Independent egunkarian irakur daitekeenez, epai...

Read More
Aza03 1

Kortxoenea eraiste bidean da eta bi atxilotu dituzten egunaren kronika

Posted in Desobedientzia zibila, Euskal Herria

Atea mailukada batekin hautsita, 07:15ean hasi da eguna Donostiako Kortxoenea gaztetxean. Aurpegiak estalita, metalezko zilindroak eskuan eta oihuka, eraikinean sartu dira dozena bat pertsona. “Denak kanpora! Denak kanpora! Ez ukitu ezer!” garrasika eta minutu gutxian kolpe eta bultzakada artean, hiru kideak kanpora atera dituzte hauek ARGIAri kontatu diotenez. Ondoren, aurpegia estalita zuten pertsona hauek korrika ihes egin dutela salatu dute. Okupazioa era publikoan egin zutenetik 72...

Read More
1 / 3123Hurrengoa»

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA