Lander Arbelaitz
Hasiera » Jatorrizko herriak
Ots25 0

“Euskararen aldeko mugimendua ezagutzea senide batekin topo egitea bezala izan da”

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Jatorrizko herriak, Maia herria, Wallmapu

“Zertarako lorpen guztiak, hizkuntzarekin batera nortasuna galtzen badugu?”. César Pilataxi kitxuaren gogoetak zabaltzen du Beltzean Mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz dokumentala. Zer ari da gertatzen Atlantikoaren bestaldean? Euskaldunon esperientziak nola lagun dezake prozesu horretan? Garabide elkarteak gaia mahai gainean jarri nahi izan du lan honekin. Garabideren Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak masterra egitera Euskal Herrira etorritako hainbat kide dira...

Read More
Abe02 0

Txeiene eta arapahoek Sand Creek-eko Sarraskia oroitu dute, 150. urteurrenean

Posted in Arapahoak, Estaturik gabeko nazioak, Txeieneak

Txeiene eta Arapaho herrietako kideek, AEBetan gizon zuriak egindako eta oroimen kolektiboan iraun duen sarraski handietako bat oroitu dute asteburuan. 1864ko azaroaren 29an 700 bat soldaduk 150 bat txeiene eta arapaho hil zituzten, gerora Sand Creek-eko Sarraskia gisa oroituko zen egun beltzean. Native News guneak jaso du omenaldiaren albistea, 150 urte bete diren honetan. Ingelesezko Wikipedian informazio ugari dago. Garaiko idatzi eta testigantzek jaso dutenez, orain 150 urte, Coloradoko...

Read More
Eka05 0

Guaranien buruzagi bat bahitu eta torturatu dute, Munduko Kopa hasteko 10 egunen faltan

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Guaraniak, Jatorrizko herriak

Guaranien komunitateko lider indigena gazte bat bahitu eta torturatu egin dute astelehenean, Survival erakundeak zabaldu duenez. Bere kasuak irakurketa politiko nabarmena du, guaraniek beren lurretara itzultzeko egiten ari diren borrokan pieza gakoetako bat baita Valmir izeneko gaztea. Nísio Gomes, komunitateko buruzagia eta komunitatearen borrokaren sinboloetako bat zena, gaztearen aitaginarreba zen hil zuten arte eta Vlamir hilketaren lekuko izan zen: 2011n gertatu zen, aurpegia estalia...

Read More
Mai22 0

“Zapatistak ez daude bakarrik” nazioarteko aldarrikapena, irakasle baten hilketaren ondoren

Posted in Jatorrizko herriak, Zapatistak

Mundu osoan elkartasun ekintzak antolatu dituzte José Luis Solís López zapatistaren hilketa salatzeko. Galeano gisa ezagunagoa zen irakaslea, indar paramilitarrek hil zuten hilabete hasieran Txiapasen. Nazioarteko elkarte eta norbanakoek babesa eman diote komunitate zapatistari eta protestak antolatu dituzte: Mexikoko hainbat hiritan, Grezian, Txilen, Costa Rican, AEBetan, Argentinan eta Italian eragileek elkartasun komunikatuak argitaratu dituzte. Norbanakoen artean, besteak beste, Angela...

Read More
Api28 0

Alaskako 20 hizkuntza indigenei ofizialtasuna aitortu diete, ekintza sinboliko gisa

Posted in Alaskako herriak, Estaturik gabeko nazioak, Inuitak, Jatorrizko herriak

Alaskako estatuak bertako hizkuntza propio edo indigenei ofizialtasuna eman die, AEBetan, Ktoo.org gunean irakurri dugunez. Hauek dira hizkuntzak: Inupiaq, Yupik siberiarra, Yup’ik Erdialdeko Alaskarra, Alutiiq, Unanga, Dena’ina, Deg Xinag, Holikachuk, Koyukon, Iparraldeko Kuskokwim, Gwich’in, Tanana, Iparraldeko Tanana, Tanacross, Hän, Ahtna, Eyak, Tlingit, Haida, eta Tsimshiarra. Neurria onar zezaten presio egiteko, Legebiltzarraren kanpoan bilduta egon ziren herri...

Read More
Mar24 0

Guarani komunitate baten garaipen txikia Brasilen

Posted in Guaraniak

Brasilgo Guarani komunitate batek, urteetako borrokaren ostean, lortu du beren lurretara itzultzea, bertan zeuden baserritarrak mugituz. 200 bat dira indigenak, Survival guneak jakinarazi duenez. Baserritarren eta herrialdeko sistema judizialaren aurkako borrokan ia etsirik, zera adierazi zuten 2012an, desesperaziotik gertu: “Hil gaitzazue guztiak eta ondoren lur hauetan ehortzi“. Herri honen aldarrikapenari neurri hartzeko balio dute Survival erakundeko zuzendariaren hitzek. Zera...

Read More
Urt08 0

4.000 haur indigena hil ziren eskolan Kanadan, asimilazio prozesu kriminal baten ondorioz

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Inuitak, Jatorrizko herriak, Kanadako indigenak

Kanadako Egiaren eta Berradiskidetasunaren Batzordearen ondorioen arabera, 4.000 bat haur hil ziren jatorrizko herrien asimilazio prozesuan. Herri indigenak, Metiak eta Inuitak zurien bizimodura asimilatzen saiatu ziren “eskola erresidentzialen” bitartez. Beren hizkuntza izan zen debekatu zieten lehen gauza.  Haurrak jo egiten zituzten, eta batzuk oheetara lotuta izan zituzten. Beste batzuei, beren hizkuntza hitz egiteagatik, orratzak sartzen zizkieten mingainean. Tortura horiek...

Read More
Urt02 0

EZLN: “Borroka kolektiboa da, baina borrokatzeko erabakia indibiduala, pertsonala, intimoa”

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Jatorrizko herriak, Zapatistak

EZLNren altxamenduak mundu osoa sorpresan harrapatu zuenetik 20 urte bete dira urtarrilaren 1ean. 1994az geroztik, armada zapatista herrikoiak Mexikoko jatorrizko herrien eskaera historikoak berreskuratu ditu, eta aldi berean, autogobernuaren bidean pauso praktikoak eman. Ehunka pertsona San Cristóbal de las Casas eta zapatismoaren sinbolo diren beste hainbat gunetara joan ziren, Juntas de Buen Gobierno (JBG) edo Herri Errebelde Zapatista Autonomoak artikulatzen dituzten erakundeetara. Gehien...

Read More
Aza18 0

EZLNk 30 urte, neoliberalismoaren aurkako erresistentzian ikur

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Zapatistak

Txiapasekiko Elkartasun Plataformako kidea Francisco Javier Minak Público egunkarian argitaratutako gutuna euskaratu dugu. EZLNren ibilbidearen errepasotxoa egin eta laster ekimen berriak datozela iragarri du. Adi egongo gara. Azaroaren 17an EZLNk (Ejército Zapatisata de Liberación Nacional) 30 urte bete ditu 1983tik. Hiru hamarkadako historia, horietan lehena erabateko klandestinitatean, elkar heziz eta mundua oharkabean harrapatu zuen antolakunde armatua indartuz. 1994ko urtarrilaren...

Read More
Ira03 0

Kanadako inuitak baliabide naturalen eskumenak lortu nahian

Posted in Inuitak

Kanada iparraldeko Nunavut lurraldean bizi den gehiengo inuita Ottawari baliabide naturalen eskumenak eskatzen ari da. Estatuko gainontzeko lurralde eta probintziek beren baliabide naturalen konpententziak dituzte, eta inuitek ere hala nahi dute. Nunavuteko agintariek adierazi dute baliabide hauek kontrolatzea lurraldearen garapen ekonomikorako ezinbestekoa dela. 32.000 pertsonako biztanleriarekin, Nunavutek 1,9 milioi kilometro koadroko eremua hartzen du. Bere lurretan urrea erauzten dute, eta...

Read More
1 / 212Hurrengoa»

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA