Lander Arbelaitz
Hasiera » Arapahoak » Txeiene eta arapahoek Sand Creek-eko Sarraskia oroitu dute, 150. urteurrenean
Abe02 0

Txeiene eta arapahoek Sand Creek-eko Sarraskia oroitu dute, 150. urteurrenean

Atalak: Arapahoak, Estaturik gabeko nazioak, Txeieneak

Herritarrek omenaldia egin diete bertan hildakoei.

Herritarrek omenaldia egin diete bertan hildakoei.

Txeiene eta Arapaho herrietako kideek, AEBetan gizon zuriak egindako eta oroimen kolektiboan iraun duen sarraski handietako bat oroitu dute asteburuan. 1864ko azaroaren 29an 700 bat soldaduk 150 bat txeiene eta arapaho hil zituzten, gerora Sand Creek-eko Sarraskia gisa oroituko zen egun beltzean. Native News guneak jaso du omenaldiaren albistea, 150 urte bete diren honetan. Ingelesezko Wikipedian informazio ugari dago.

Garaiko idatzi eta testigantzek jaso dutenez, orain 150 urte, Coloradoko militarrek, John Chivington koronoletaren aginduetara, inongo babesik gabe zeuden haur eta emakumeak hil zituzten, eta ondoren, gorpuak mutilatu zituzten. Garaiko idatzi eta testigantzek jaso dute tribuko gerlariak ehizan ari zirela erasoa egin zutela. Hemen Wikipediatik hartuta, lekuko batek nola irudikatu zuen sarraskia.

At_the_Sand_Creek_Massacre,_1874-1875

url

Historia irabazleek idazten dute

“Zoritxarrez, AEBetako historia ikasleei ez diete sekula irakatsiko jatorrizko herrien aurka egindako basakeriak, hala nola Sand Creek-eko Sarraskia”, diote penaz Native News gunean.

AEBetako lagunik duenak, erraz ikusiko du, guri Ameriketan euskaldunek zer nolako sarraskiak egiten lagundu zuten irakasten ez diguten bezala, AEBetan ez dutela eskolan irakasten zer nolakoak egin zizkieten bertako jatorrizko herriei. Urte gutxian, beren lurralde osoa lapurtu zieten zuriek, eta milaka hil zituzten ehunka hizkuntza eta kultura desagertaraziz.

Mapa honetan ikus daiteke, jatorrizko herrien bilakaera. Gainean klik eginda, urdinez markatutako indiarren lurraldea nola txikitzen den ikus daiteke.

newmap

Hala ere, egun oraindik jatorrizko herri dexente bizirik dira eta beren hizkuntza eta kulturari eusteko borrokan diraute. Beraz, gezurra da denak hil zituztelakoa, eta AEBetatik bidaltzen diguten irudia, non jatorrizko herriak beti iraganean kokatzen dituzten. Beste batean idatziko dut gai honi buruz, baina Idle No More mugimenduan Kanada eta AEBetako indigena asko batu dira.

Euskaraz maisulana

3869Gai honetan interesa duenak, material ugari dauka aukeran, baina denen artean bat aipatu nahi nuke, oso mardula eta sakona izateaz gain, lanak egiten duen ekarpenagatik. Ehortzi ezazue ene bihotza Wounded Kneen. Dee Brownek AEBetako jatorrizko herriei zuriek egin zizkietenak jasotzen zituen liburuan. Maisulan hau mimo handiz euskaratuta daukagu, eta orokorrean hitz egin beharrean, protagonista zehatzen bitartez. Erabat gomendagarria. Hemen sinopsia.

“Ezagutu ditudan indiar on bakarrak hilik zeuden”, esan zuen Sheridan jeneralak 1867an. “Ez da gure burua edertzen duen liburua, baina historiak baditu bere bidexkak orainaldira iristeko, eta agian, irakurriko dutenek, indiar ipar-amerikarren izaerari buruzko ikuspegi argiagoa izango dute, iragan garaietan nolakoa izan zen jakitean. Beharbada indiarren ahotan hitz zuzen eta arrazoizkoak entzuteak harritu ere egingo ditu, mito ipar-amerikarraren errukirik gabeko basatien izaera estereotipatu horretan finkatuta agertzen baitira. Agian, lurra kontserbatu eta zaintzeko erabateko joera zuen herriarengandik ikasi ere zerbait ikas dezakete Ama Lurrarekin norberak duen harremanari buruz. “Indiarrek bazekiten lurraren eta beronen emarien baitan dirauela biziak, Amerika paradisua zela, eta ezin zuten ulertu ekialdeko arrotzak nola zeuden, indiarra zen oro, amerikarra ere izanik, jo eta txikitzeko erabakia hartuta”. Dee Brown

 

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA