Lander Arbelaitz
Hasiera » Kurdistan
Api09 0

Kurduen gose grebaz isiltasun itogarria

Posted in Kurdistan

Maduroren aurka milaka pertsona gose greba mugagabean baleude, zenbat albistegitan kontatuko ligukete? Beren liderra uharte batean hogei urtez isolatuta dutela salatuko balute, zenbat tertulia edo erreportaje eskainiko lizkiokete? Zenbat politikarik, kazetarik, intelektualek, medikuk, artistak altxako lukete ahotsa baraualdian direnen bizitzaren alde? Protestan direnak hiltzen hasiko balira, zenbat erakundek onartuko lituzkete arduradun politikoen aurkako neurriak? Eta egoera salatzeko beren...

Read More
Ots20 0

Exekutatu egin dute Iranen 97 egunez torturatu zutela salatu zuen kurdu gaztea

Posted in Kurdistan

Agindu zuten bezala eta ARGIAn jaso genuen gisan, otsailaren 19 arratsaldean Iranen urkatu egin dute Saman Naseem 22 urteko gazte kurdua. France24 kateak zabaldu du albistea. Herrialde hartan ilegalizatuta dagoen PJAK alderdi kurduko kide izatea egotzi zioten, eta 17 urte zituela Irango Iraultzaren Guardiako kide bat hil izana sinatu zuen. Gerora, 97 egunez torturatu zutela salatu zuen, baita autoinkulpazioak erabat ukatu ere. Nire exkuzioaren zain, gutun bat Ekialdeko Kurdistandik gutunean...

Read More
Ots17 0

Torturapean sinatutakoagatik 22 urteko kurdua exekutatu nahi dute Iranen

Posted in Kurdistan

Torturapean ateratako deklarazioagatik Saman Naseem izeneko kurdua exekutatuko dute ostegunean Iranen. Herrialde hartan ilegalizatuta dagoen PJAK alderdi kurduko kide izatea egozten diote, eta 17 urte zituela Irango Iraultzaren Guardiako kide bat hil izana sinatu zuen. Gerora, 97 egunez torturatu zutela salatu du, eta autoinkulpazioak erabat ukatu ditu egun 22 urte dituen auzipetuak. Nire exkuzioaren zain, gutun bat Ekialdeko Kurdistandik gutunean Naseemek ondorengoak salatu ditu: Beso eta...

Read More
Aza03 0

Milaka pertsona atera dira mundu osoan Kobaneren alde, Bilbon ere bai

Posted in Kurdistan

Kobane hiri kurduaren aldeko manifestazioak egin dituzte mundu osoan. Bilbon ere manifestazioa egin dute eta Komite Internazionalistak bideo eder honetan jaso du. Kobane Siriaren menpeko Kurdistanen dago, hiru aldetatik Estatu Islamikoak inguratuta dauka eta laugarrenean, Turkiarekin muga egiten du. Egoera kritikoan daude eta 40 egun daramatzate erresistentzian.   Kobanen gertatzen ari dena ulertzeko, Nerea Eizagirre Telleriaren artikulua gomendagarria da: Kobanê, izan zitekeen...

Read More
Urr28 0

Kobaneren aldeko munduko martxa larunbatean, Bilbon manifestazioa

Posted in Kurdistan

“Kurdistango herriaren aurkako sarraskia gelditu! Estatu Islamikoa inperialismoaren tresna” lemapean, elkartasun manifestazioa deitu dute larunbatean Bilbon. 12:00etan abiatuko da udaletxetik eta Herri Kurduaren Elkartasun Ekimenak deitu du mundu mailako elkartasun egunaren baitan. Kobane (Rojava) Estatu islamiarraren eskuetan ez erortzeko borrokan ari den Kurdistango lurraldea da, Siriako estatuaren menpe dagoena, Turkiako estatuarekin mugan. Mundu mailako arreta deitu du...

Read More
Uzt01 0

Hego Kurdistanek independentzia erreferenduma egingo du “hilabete batzuen buruan”

Posted in Kurdistan

Iraken menpe dagoen Kurdistaneko lehen ministroak adierazi du BBCn independentzia erreferenduma egiteko asmoa dutela. Dagoeneko Irakeko estatua de facto zatituta dagoela eta kurduek beren etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela dio. Joan den hilabetean, armada kurduak aurrez borrokan zeuzkaten lur eremuak hartu ditu, segurtasun indar irakiarrek hauek abandonatu ostean, ISIS indar islamiarren mugimenduen ondorioz. Horien artean dago petroleo erreserba handiak dauzkan Kirkuk ere. “Azken...

Read More
Abe10 0

Bi pertsona hil eta 79 atxilotu ditu Kurdistanen Turkiako poliziak

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Kurdistan

Bi langile kurdu tiroz hil ostean, gutxienez 79 pertsona atxilotu ditu Turkiako poliziak azken lau egunetan.  Batari sei tiro jo zizkioten, eta besteari bi, autopsiaren arabera eta Firat berri agentzia kurduak jakitera eman duenez. Firaten irakur daitekeenez, Hakkari herrian hilerrira martxa egin zuten ostiralean, ezezagun batzuek PKKko kide batzuen hilobiak hautsi ostean. Hauek konpondu eta PKKko banderak jarri zituzten berriro, debekatuak Turkiako legearen arabera (Kurdistango bandera bera...

Read More
Urr21 0

Siriako kurduen borrokari buruzko dokumentala

Posted in Kurdistan

The Silent Revolution (Iraultza isila) Sirian bizi diren 3 milioi kurduak aurrera eramaten ari diren borrokari buruzko dokumentala da. Herrialdean bizi duten guda probestuz, Siriako kurduek beren aitorpen politiko eta kulturalaren alde borroka egiteko baliatu dute egoera, eta horrela, orain 50 urtetik bizi izan duten zapalkuntzari amaiera jartzen saiatzen ari dira. Estatua sortzeko pausoak ematen ari dira ziztu-bizian. Egia da Siriako kurduei buruz ez dela albiste askorik iristen, eta horri...

Read More
Ira09 0

PKK-k bertan behera utzi du Turkiatik gerrilariak erretiratzeko prozesua

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Kurdistan

Kurdistango PKK alderdiak bertan behera utzi du bere gerrilariak Turkiako estatutik ateratzeko prozesua. Firatnews gunean argitaratu du oharra KCK alderdiak, Turkiako gobernuak ez duela bakea indartzeko inongo pausorik ematen argudiatuz. KCKk adierazi du martxoaren 21ean publiko egindako su-etena indarrean dagoela, eta Turkiako gobernuan den AKP alderdiari Abdullah Öçalanekin adostutakoa prestatzen hasteko aukera eman nahi diotela. Horrez gain, adierazi nahi izan dute AKPren kudeaketa txarra...

Read More
Mar21 0

Aro berria Kurdistanen, armak ixilaraztea erabaki du PKK-k

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Kurdistan

Borroka armatua amaitutzat jo du PKK Kurdistango Langileen Alderdiak eta aro berri baten hasiera aldarrikatu du. Milioi bat lagun baino gehiago bildu dira iragarpena egiteko antolatu duten ekitaldian. Newroz, Kurdistango aberri eguna baliatu dute estaturik gabeko nazio horren historiaren norabidea aldatuko duen berria emateko. Abdullah Öcalan lider espetxeratuaren gutuna irakurri dute BDP alderdiko bi kidek. Gatazka armatutik gatazka politikora igarotzeko unea dela adierazi dute. “Armak albo...

Read More
« Aurreko artikuluak

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA