Lander Arbelaitz
Hasiera » AskeGunea » Ondarroako AskeGunearen jarraipena hasieratik amaierara
Mai10 3

Ondarroako AskeGunearen jarraipena hasieratik amaierara

Atalak: AskeGunea, AskeGunea Ondarroa, Euskal Herria

[Hasi aurretik oharra: post honetan Ondarroan AskeGunea ireki zutenetik amaitu arte, sei egunez bizitakoa topatuko duzu, ahalik eta txukunen kontatua. Gainbegirada bat eman nahi badiozu, behe-behetik gora hastea gomendatzen dizut, gertaeren eboluzioa ikusi ahal izateko]

Axier Lopez lankideak Begizta blogean gaur goizaldeko bideoen bilduma egin du. Naiz.info-ko bideo hau ere landuta dago, Turrune Ondarruko hedabide lokalak ere egin du bat, eta Info7ko kideek ere goizean zehar bildutako korte onenekin laburpena egin dute.

16:00 Iñigo Urkulluk Ertzaintza zoriondu du eta esan du operazioa “eredugarria” izan dela. garestia izan dela eta ezker abertzalea “alferrik giroa tentsatzen” ari dela.

12:00 Prentsaurrekoa egin dute zubiaren aurrean. “Herri harresiak Donostiatik Ondarroara bezala, orain Euskal Herri osora zabaldu behar dira”, esan du AskeGuneko kide batek.

11:00 Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak Radio Euskadin adierazi du “harro” dagoela Ertzaintza bezalako talde bateko buru izateagatik. Ertzaintzak “harresian zeuden pertsona guztien segurtasuna” bermatu duela gaineratu du.

10:30 Zubi harresia amaitu eta berehala egin duten balorazioa. Txaloak Urtzarentzat, bertaratu diren guztientzat, Etxaburu porra eskuan, Lekittarrak elkartasuna adierazten…

10:20 Ertzaintza Ondarroatik joaten.

10:15 “Gaur guk irabazi dugu” oihuak Ondarroan, pixkana Ertzaintza badoan bitarten.

 

10:00 Eraman dute Urtza Alkorta arrastaka, jendearen txalo eta oihu artean.

12 minutuko bideo hau grabatu dut, Urtza Alkorta atxilotu duten unea bertan jasota geratzen da. Tentsioa asko igo da uneotan, eta bere atzean zegoen jendea aurrerantz etorri da. Ertzainek porrekin kolpe batzuk eman dituzte, baina bi aldeetatik ez zegoen borrokan amaitzeko asmorik.

 

Mikel Etxaburu eta Urtza Alkorta elkar agurtzen:

Mikel Etxaburu eta Urtza Alkorta elkar agurtzen (Arg: L.A.)

Mikel Etxaburu eta Urtza Alkorta elkar agurtzen (Arg: L.A.)

09:45Erlantz, Urtza Alkortaren neba jipoitzen. Axier Lopezek grabatua.

09:40 “Bakezaleak zarete?” galdetzen die Alkortak agenteei. Tentsio handia zubian.

 

Ertzainak pixkana aurrera egiten zubian. (Arg: L.A.)

Ertzainak pixkana aurrera egiten zubian. (Arg: L.A.)

09:30Zubiaren erditik atzera dagoen jende guztia zutik. Tentsioa. Urtza Alkorta zutik jarri da eta Ertzaintzari bere indarkeriazko tratuagatik kargu hartu diola erakusten du bideoak.

Ertzaintza pixkana zubia hustutzen.

Ertzaintza pixkana zubia hustutzen.

09:30 Erresistentzia zubian. Zubiaren erdira iristen ari dira. Tentsioa oso gora. Harresian Urtzaren atzean zegoen jendea korrika aurrera pasa da. Agente bat ukabilkadak ematen ari da. Agente batzuei ikusten zaie desalojoa modu onetan egiteko gogoa. Beste batzuei ez.

09:15 Ertzainak eskaileretan gora igo dira.

 

08:57 Eskailerak igota, zubian goian ertzainak desalojoa.


 

08:34 Ertzainak Maribi Ugartebururi hurrengoa bera atxilotuko duela. EH Bildu Legebiltzarraren bideoa.

 

08:15 Ertzaintzako agente batzuei ikusten zaie gauzak ongi egiteko gogoa. Beste batzuei ez. Bideo honetan Beñat Apalategi, Donostiako AskeGunean ibilitakoa eraman duten unean. Apalategik erresistentzia handia jarri du eta arrastaka zeramatenean ere barandari heltzen zion. Azkenean atxilotu egin dute.

08:08 Ertzaintza eskaileretan jendea ateratzen hasten. Sudurretik eutsita altxatzen dute jendea. Ugari dira sudurretik odoletan amaitzen ari direnak.

08:04 Hasi dira Ertzainak zubi harresia desalojatzen. Ikusi eta entzuten dudana hemen: Jendea oinazez garrasika. Bati kolpe handia eman diote eta odoletan da. Beheko argazki hau gerora argitaratu da, baina mutil hau da odoletan ikusitakoa.

Belaunikada eman dio mutil honi Ertzain batek. (Arg: AskeGuneak igota)

Belaunikada eman dio mutil honi Ertzain batek. (Arg: AskeGuneak igota)

Airean zeramaten pertsona bat lurrera bota dute. Jendea berotzen. Aginduak ematen dituen agenteak eskaileretan dauden lehenei: “vais a salir sí o sí”. Tentsioa gora, lehenengoa arrastaka eskailera pare bat behera. Porrarekin barandari eutsitako eskuan kolpeak lehen aldiz. Bosnaka igotzen ari dira agenteak banaka jendea ateratzeko.

7:50etan panorama. Argazkia Axier Lopez.



07:50
Zubi harresiaren erdian Urtza Alkorta irribarretsu (argazkia: @GotorlekuMikel). Jendea “Harro hadi Kantauri itsasoa” kantari, olatuarena egiten… umorea ez dute galdu. Karpan jendea botatzen hasi dira.

Zubi txuriaren azpian lantxak ikusi ditugu. Argazkia Maite Bidartek zabaldu du.

Zubi harresia, argazki panoramikoa (Arg: L.A.)

Zubi harresia, argazki panoramikoa (Arg: L.A.)

07:05 Sare sozialetan mugimendu handia dago. #ResistUrtza etiketa proposatu dute eta Twitterren Trending Topic 10 hitzik erabilienen zerrendan sartu da. Atzo #ResistOndarru ere sartu zen. Honelako gauzek gai batera arreta erakartzen laguntzen dute.

#ResistUrtza TT zerrendan

#ResistUrtza TT zerrendan

07:00 Zubi harresia barrutik horrelakoa da. Ertzaintza Alamedako kazetariei zuzendu zaie, non egon daitezkeen eta non ez esanaz. Horietako batzuei karnetak eskatu dizkiete. Zubi harresi barruan hainbat kazetari gaude. Zutik egongo gara, ez gara manifestariak, lanean ari gara. Ixiltasuna egin eta ertzaina megafonotik aginduak ematen hasten den bakoitzean jendea oihuka hasten da. Zubitik ez da zer dioen entzuten.

Herri harresia osatu berri. Argazkia: Ion Telleria

 

06:45 Zubi harresia osatu da. Urtza Alkorta erdian jarri da eta zubian kabitu ezin beste herritar inguruan. Bideoa: Lander Arbelaitz.

 

05:30 Turruna jo dute eta AskeGuneakoei oharrak eman dizkiete: Ertzaintza Iurretatik atera da eta Markinatik pasatakoan etxafuegoak botako dituzte. Zubi harresia osatzeko prest.

05:00 Aurreko gaueko asanbladan erabaki da goizeko 5:00etan esnatuko dela jende guztia. Ustez 6:00etan etorriko da ertzaintza. Ion Telleriaren argazkiak erakusten duenez, Unai Urruzuno eta Laura Mintegi tartean dira.

Urruzuno eta Mintegi zubiaren sarreran (Arg: I. Telleria)

Urruzuno eta Mintegi zubiaren sarreran (Arg: I. Telleria)

00:10 Jende bat lotara joan da. Beste asko esna.

^^ Hemendik gora maiatzak 15, asteazkena ^^

23:00 Asanblada egin dute. Bihar goizeko 5:00etan esnatzea erabaki dute. Zubi harresia osatzeko orduan nola jokatu irizpideak ere argitu dituzte: borroka baketsua da eta ez dute onartuko inork bortxakeriarik erabiltzea. Komisaldegian identifikatuko dira.

21:15 Jendea ari da Ondarroara etortzen. Jenderik gehien izango den gaua da gaurkoa.

21:00 Antton eta Miren Amuriza bertsotan.

20:10 Gelditu du euria.

20:00 Euria hasi du gogor, denak karpan sartzen dira. Bertan dantzan ari dira. Jon Gurrutxaga kantuan.

19:10 Itziarren Semeak taldearen kontzertua.

19:00 Urtza Alkortaren hitzak ekitaldiaren amaieran. “Ezin dugu onartu beste euskal herritarrik atxilotzea arrazoi politikoengatik”.

18:00 Ekitaldia egin dute zubian. Herritar asko hemen. Zubira igo dira herritar asko, ibaian txalupak dabiltza ikurrinekin eta irrintzilariak erdian. Jende asko behetik begira.

Ion Telleriaren bideoan ikus daiteke nola bete den zubia.

16:00 Txiki Martinezen bakarrizketa. Bideo honetan zati bat, dedikatoria eta guzti.

15:40 Amaitu dute karpa montatzez.

14:00 Bazkaria.

Adin guztietako jendea elkarrekin AskeGunean (Arg: L.A.)

Adin guztietako jendea elkarrekin AskeGunean (Arg: L.A.)

13:30 AskeGuneko kideek esan digutenez, hedabide espainiarrek jakinarazi diete gaur goizalean 6:00ak bueltan etorriko da Ertzaintza Urtza Alkorta atxilotzera. “Euskal herritarrei dei egiten diegu etor daitezen”, esan digute.

13:15 Karpa montatzen hasi dira AskeGunean. Gaur euria dator pronostikoen arabera, eta bertara lotara datozenentzat gunea prestatzen ari dira.

12:10 Arratsaldeko kontzentraziora arrantzalez jantzita etortzeko dei egin dute. Itxuraz lasaitu da giroa, baina tentsio handia dago.

12:00 Programarekin jarraituko dute. DJ Bull giroa lasaitzeko.

DJ Bulli giroa lasaitzea tokatuko zaio. (Arg: Ion Telleria)

DJ Bulli giroa lasaitzea tokatuko zaio. (Arg: Ion Telleria)

11:25 Urtza alkortak hartu du mikrofonoa. Esker oneko hitzak izan ditu (ez da bideoan grabatuta geratu, hasiera zelako) eta nabarmendu nahi izan du, egunotako gertaerak Ondarroako zubi honen inguruan gertatzen ari badira ere, ez dela Ondarroako herri harresia, Euskal Herriko herri harresia baizik. Ondarroakoa ez den jende asko ari da bertan parte hartzen.

11:20 Zubiak izan duen itxura airetik. Ion Telleriak grabatutako bideoa.

11:15 Mikrofonotik mezua: Zaintza taldeek jakinarazi dute furgonetak Iurretara itzuli direla. Antolatzaileek gauean etorriko direla uste dute eta dagoeneko sare sozialen bitartez deialdi nazionala egin dute Ondarroara bertaratzeko.

11:10 Bi aldeetako eskailerak hartuta daude. Urtza babesteko zubia defendatu nahi dute eta ertzaintzari bidea blokeatzea da asmoa.

Eskailerak hartuta (Arg: L.A.)

Eskailerak hartuta (Arg: L.A.)

11:05 Zubi harresi honen eta Donostiako herri harresiaren arteko ezberdintasun agerietako bat, formatoaz gain, partehartzaileen adinarena da. Ondarroan gazteez gain, jende heldu dexente dago. Adinekorik ere bada.

Adin guztietako jendea (Arg: L.A.)

Adin guztietako jendea (Arg: L.A.)

10:58 Markinatik ez dute baieztatu furgonetak pasa direnik.

10:55 Jendea “Arro hadi Kantauri itsasoa” kantatzen ari da zubian.

10:50Urtza lekua hartuta.

Urtza Alkorta eta herritarrak esertzen (Arg: L.A.)

Urtza Alkorta eta herritarrak esertzen (Arg: L.A.)

10:50 Beste bideo bat.

10:45 Egunotan zubia hainbatetan hartu dute herritarrek. Tentsiorik handiena orain bizi da. Sare sozialetatik jendeari etortzeko dei egiten ari dira.

10:40 Adin guztietako jendea igo da zubira. Ondorengo bideo honetan ikus daiteke nola esaten dien Alkortak adineko batzuei jaisteko, eta hauek uko egiten diote eta aurrera jarraitzen dute.

 

10:35 Jendea zubira igotzen hasi da. Hemen argazki batzuk.

Adin guztietako jendea (Arg: L.A.)

Adin guztietako jendea (Arg: L.A.)

10:30 Sirena hotsak Ondarroan. Iurretatik Ertzaintzaren zortzi furgoneta ikusi dituzte ateratzen. Ondarroara badatoz, baliteke Urtza Alkorta atxilotzen saiatzea.

10:00 Eguneko programa jakinarazi dute: 11:00 kontzentrazioa, 12:30tan DJ Bull, 14:00 bazkaria, 16:00 Palestinari buruzko hitzaldia, 17:30 bakarrizketa, 22:00 Antton.

08:30 Gaua bertan pasa duen jende dexente badoa beren zereginetara. AskeGunea hustu da nolabait eta horrek antolatzaileen kezka sortzen du.

08:10 Eguraldi goibela dago eta euria egingo duela dirudi. Urtza Alkorta gertukoekin hizketan.

Alkorta lagunekin hizketan, kezka aurpegiak. (Arg: L.A.)

Alkorta lagunekin hizketan, kezka aurpegiak. (Arg: L.A.)

07:15 Alarma faltsua. Furgoneta bat basera sartu da. Eta beste bien baieztapenik ez da. Txaloak.

07:00 Jendea esnatzen ari zela, abisua. Furgoneten mugimendua detektatu dute hainbat errepidetan eta harresia osatu dute. Turrunik ez dute jo.

Zubi harresia (Arg: L.A.)

Zubi harresia (Arg: L.A.)

Zubia jendez beteta geratu da (Arg: L.A.)

Zubia jendez beteta geratu da (Arg: L.A.)

05:00 Bi furgonetak bueltan joan direla esan dute mikrofonotik. Zubi harresia desegin dute eta asko ahalik eta azkarren lotan jarraitzera doaz. Antolakuntzatik zorionak eman dizkiete denei, azkar erreakzionatu dutelako. Bideoa.

04:55Hau da zubiak duen itxura orain. Aiert Goenararen argazkia.

Zubia bete-beteta goizeko 5:00etan. (Arg: Aiert Goenaga)

Zubia bete-beteta goizeko 5:00etan. (Arg: Aiert Goenaga)

04:50 Ertzainen 4×4 bat pasa berri da zubiaren ondotik atzean furgoneta zuri bat zuela. Zubi harresia osatua dago.

04:45 Bi furgoneta ikusi dituzte Mutrikutik etortzen. eta #zubiharresia osatzen ari dira. Turrunik ez.

04:00 Hau da panorama AskeGunean oraintxe bertan.

03:30AskeGuneako “koordinazio mahaia” adi dago, zaintza taldeen deiak zentralizatzen ari dira. Oraingoz berririk ez.

Koordinazio mahaia (Arg: L.A)

Koordinazio mahaia (Arg: L.A)

03:15 Lau egunetan guztira errepideen zaintza lanetan 200 pertsonatik gora izan dira antolatzaileek diotenez.

02:45 Hau da egoera AskeGunean. Jendearen gehiengoa lo, hala ere, Alameda plazan sakabanatuta jende dexente dago.

00:20 Ixiltasuna

00:20 Ixiltasuna gailentzen ari da. Jendea lo zakuetan sartzen hasi da. Jende asko esna.

^^ Hemendik gora maiatzak 14, asteartea ^^

23:00 Emakumeak dantzan plazan. Giro bikaina dago hemen orain. Turrune Ondarruko blogeko kideek igo dute.

 

22:25 Zubi harresia antolatzeko irizpideak eman dituzte. Emakumeei belarritakoak eta lepokoak ez hartzeko gomendatu diete. Betaurrekoak ere kanpora. Donostian Ertzaintzek hainbati betaurrekoak apurtu zizkiotela aipatu dute.

22:00 Jendea iristen ari da Ondarroara. Geroz eta jende gehiago dago AskeGunean.

300 pertsonatik gora AskeGunean orain (Arg: AskeGunea)

300 pertsonatik gora AskeGunean orain (Arg: AskeGunea)

21:00 Sen ari da giroa jartzen AskeGunean.

Sen giroa jartzen (Arg: AskeGunea)

Sen giroa jartzen (Arg: AskeGunea)

20:20 Horrela dago @AskeGunea orain. Jon Kirruk herri harresiari egindako abestia dago jarrita.

AskeGunearen itxura (Arg: L. Arbelaitz)

AskeGunearen itxura (Arg: L. Arbelaitz)

20:00 Ondarruko Udalak Udalak aho batez onartu du Alkortaren aldeko adierazpen instituzionala. Oposizioan dagoen EAJko zinegotziak ez dira ez-ohiko pleno honetara etorri.  Zera dio “Ondarroako udalak uste du Alkorta atxilotzea bake bidearen aurka doala. Ertzaintzak bide honetan bere konpromisoak har ditzala eskatzn dugu”. Hemen testu osoa.

Udalak onartutako adierazpena.

Udalak onartutako adierazpena.

19:30 Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabel eta Xabi Bastidak kontzertua jo dute. Turrune Ondarroako blogeko bideoa.

19:15 AskeGuneatik deia Euskal Herritik Ondarroara gaua pasatzera joan dadin jendea.

 

Ondarruk larrialdi deialdia luzatzen dio Euskal Herriko seme alaba guztiei! Euskal Herriak normalizazioa! Lagundu zubi harresia eraikitzen!

— AskeGunea (@AskeGunea) 2013 maiatza 13

19:10 Amaitu dute eta Igor Elortzak egindako kantua jarri dute. Hemen entzun daiteke.

18:00 Igor Elortza eta Arkaitz Estiballes etorri dira bertsotara. Hemen pare bat momentu, lehena Carlos Urquijoren eskaeraren harira, eta bigarrena Urtza Alkortaren kasuaz, serioago.


Igor Elortzaren erantzuna Urquijoren Guardia Zibila bidaltzeko proposamenari youtu.be/PvrO8LsuTDw «…igual beharko dabez ta» #ResistOndarru

— Ion Telleria Barrena (@iontelleria) 2013 maiatza 13

19:30 Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabel kontzertuan. 19:15AskeGuneatik deia Euskal Herritik Ondarroara gaua pasatzera joan dadin jendea.

 

Ondarruk larrialdi deialdia luzatzen dio Euskal Herriko seme alaba guztiei! Euskal Herriak normalizazioa! Lagundu zubi harresia eraikitzen! — AskeGunea (@AskeGunea) 2013 maiatza 13

19:10Amaitu dute eta Igor Elortzak egindako kantua jarri dute. Hemen entzun daiteke.

18:00Igor Elortza eta Arkaitz Estiballes etorri dira bertsotara. Hemen pare bat momentu, lehena Carlos Urquijoren eskaeraren harira, eta bigarrena Urtza Alkortaren kasuaz, serioago.

 

Igor Elortzaren erantzuna Urquijoren Guardia Zibila bidaltzeko proposamenari youtu.be/PvrO8LsuTDw «…igual beharko dabez ta» #ResistOndarru — Ion Telleria Barrena (@iontelleria) 2013 maiatza 13

17:45AskeGunearen Twitterretik erantzuna Urquijok esandakoaren harira.

 

Urquijok guardia zibila eta polizia nazionalaren laguntza eskaini dio Jaurlaritzari #herriharresia apurtzeko. Ertzaintza ez dute bidaliko?

— AskeGunea (@AskeGunea) May 13, 2013

 

Gaia dimentsio handia hartzen ari da. Orain inoiz baino gehiago historia idatzi behar dugu! Denok #herriharresi ra!

— AskeGunea (@AskeGunea) May 13, 2013

17:30 Carlos Urquijo EAEko Espainiako Gobernuak duen ordezkariak Guardia Zibilaren laguntza eskaini dio Eusko Jaurlaritzari Alkorta atxilotzeko. Bere hitzetan “amaitu egin behar da, eta modu eraginkor batean, Zuzenbide Estatuari egiten ari diren burla hau”.

17:00 Film labur bat egiten ari dira AskeGunean eta Urtza bera ere konbentzitu dute parte hartzeko. “Ondarruko Vasca” egin zutenak dira egileak eta pertsonaietako bat ertzain agentez mozorrotuta doa, eta uretan amaitu du. Hemen eszena hori.

16:10 Programazioa konfirmatu dute 17:30ean Igor Elortza eta Arkaitz Estiballes, 19:00etan Sen eta ondoren Su Ta Gar.

16:00 Patxi Saiz bakarlaria giroa jartzen ari da Alamedan. Jendea lurrean eserita eguzki hartzen.

15:45Biodantza ikastaroa egin du AskeGunean herriko dantza taldeak.

Biodantza ikastaroa (Arg: Lea Artibaiko Hitza)

Biodantza ikastaroa (Arg: Lea Artibaiko Hitza)

 

15:35 Jendea berriketan. Atzo herritarrek janari piloa ekarri zutela komentatzen ari dira batzuk: Atuna ,30 patata tortillatik gora, tomate entsaladak, antxoa binagreta erara, enbutidoa, entsalada errusiarrak…

15:30 Egunetik egunera Askegunea indartzen doala ikusten da Ondarroan. Lotzen ari diren programazioa horren isla da. Geroz eta gauza gehiago. Horrez gain, sare sozialetan zabaltzen ari da gauerako Euskal Herriko toki ugaritatik jendea espero da Ertzaintza baletor, Urtza inguratzeko zubian.

15:00 Oso eguraldi eguzkitsua eta endea eguzkitako krema ematen AskeGunean. Bart egiten zuen hotzarekin alde ederra.

14:05 Bazkaltzeko herritarrek ekarritako salda, paella ta bizkotxo eta tartak.

14:00 Bazkariarekin hastea erabaki dute. Bigarren zaintza postukoek badatozela baieztatu arte ez dute turruna joko.

13:40 Abisua eman dute zaintza taldeetako batetik Ertzaintzaren bost furgoneta ikusi dituztela pasatzen Markinatik. Mugimenduak AskeGunean. Ez dute turruna jo, baina halako kasuetan beti gertatu ohi denez, ahoz aho zabaldu da.

12:15 Urtza Alkortak prentsaurrekoa eman du Estefania Beltran de Heredia segurtasun sailburuari zuzenduta. Bere aurkako froga bakarra, berak torturatuta sinatu zuela adierazi du eta galdetu dio ea noiz den bere ustez “atxiloketa egiteko une egokia”. Atxiloketa politikoen aurka daudela adierazi du, eta EAJri posizionatzeko eskatu dio. Ertzaintzak garai berri hauetan izan behar duen paperaz ere galdetu du. Beltran de Herediari Ondarroara etortzeko “dei zintzoa” egin dio, hitz egin dezaten. “Madrildik datozen atxiloketa politikoen aurrean, zein da EAJk egiten duen ekarpena garai berriei begira?”, galdetu du. “Hausnar ezazue eta jakin Euskal Herriaren aldeko hautua egitera gonbidatzen zaituztegula, ongi etorriak izango zarete herri harresian”. Espainiako hedabide asko etorri dira: La sexta, Antena3, EFE, TVE, Atlas… Hemen prentsaurrekoa osorik.

https://www.youtube.com/watch?v=mDnEO8J_Qws

11:45 Nazioartetik gero eta babes gehiago. Twitter bidez David Fernandez CUPeko kideak elkartasuna bidali du.

Sostiene Pereira i afirma Ondarroa: passió per la llibertat enmig d’un pont d’Uribe Kosta #ResistOndarru @askeguneavilaweb.cat/noticia/411458… — David Fernàndez #CUP (@HiginiaRoig) May 13, 2013

11:30 Arratsaldeko programa jakinarazi dute: 17:00etan ipuin kontalaria, ondoren Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariak eta gauean Su Ta Gar. 11:30Kontzentrazioa egiten ari dira. Naiz.info-ko Ion Telleriak grabatutako bidoa:

11:20 Jakinarazi dutenez 20:00etako Udaleko Osoko Bilkuran tratatuko dute Urtza Alkortaren gaia. 11:00Bart, zubi harresia lehen aldiz osatu zenean grabatu nuen bideoa igo da YouTubera.

 10:50 Urtza Alkortak 12:00etan prentsaurrekoa emango du eta Beltran de Heredia sailburuari bidaliko dion gutunaren berri emango duela jakinarazi dute.

10:30 Nazioarteko prentsan oihartzuna izaten hasi da. Vilaweben atzo gauekoaz albistea idatzi dute.

09:30 Herritik auto bat dabil megafonia bidez AskeGuneara joateko dei eginez.

09:20 Hedabidetara deiak egiten hasi dira AskeGuneako komunikazioko taldekoak. Kataluniatik hasi dira, atzo gertatuaren berri emanez.

09:00 Lehen asanblada egiten hasi dira, eguneko lanak banatzeko.

08:30 Durangotik Ertzaintzaren lau furgoneta ikusi dituzte zaintza taldekoek pasatzen. AskeGunearen ondotik antena parabolikadun furgoneta bat ere pasa da, ziurrenik telebistaren batekoa. Horrek jendea alertan jartzen du hemen.

08:00 Jendea esnatu eta gosaltzen hasi da. Jende asko lanera edo ikastera joan da eta antolatzaileak ahal dutenei bertan egoteko esaten ari dira.

07:00 Turrunek jo du herri osoan eta lo zegoen jende asko kolpean esnatu da. Ez da AskeGunearekin zerikusirik duen ezer. Antxoa dakarte arrantzaleek portura.

04:00Hirugarren aldiz AskeGuneko jende guztia esnatu eta ziztu bizian zubira joan da. Berriz ere Ertzaintzaren bi furgoneta pasa dira. Ondoko errepidetik pasa dira eta azkenean joan egin dira. Hotz handia egiten du zubian eta hamar minutu denak goian egon ostean, jendea berriz ere lotara joan da.

Zubi harresia eratuta, Urtza Alkorta erdian dago ehunka herritarrek babestuta. (Arg: AskeGunea)

Zubi harresia eratuta, Urtza Alkorta erdian dago ehunka herritarrek babestuta. (Arg: AskeGunea)

Bolanderak botatzen dituzte zaintza taldeek abisua pasa bezain pronto. (Arg: L. A.)

Bolanderak botatzen dituzte zaintza taldeek abisua pasa bezain pronto. (Arg: L. A.)

02:40Turrune Ondarroan. Jendea esnatu eta zubira joan da. Lehen aldian baino askoz azkarrago eratu da harresia. Ertzaintzaren bi furgoneta dira. Donostiako AskeGunea jendearen hizpide. Han ere atxilotu aurreko gauean 00:00etan eta 04:00etan hurbildu ziren Ertzaintzaren bi furgoneta eta jende guztia esnatu zen horregatik. Jendea kezkatuta dago ea zenbat aldiz pasako den polizia autonomikoa jendea esnatzera.

Zubi harresia behetik ikusita (Arg: Axier Lopez)

Zubi harresia behetik ikusita (Arg: Axier Lopez)

Zubi harresia jendez beteta. (Arg: Lander Arbelaitz)

Zubi harresia jendez beteta. (Arg: Lander Arbelaitz)

01:00 Berriz ere jendea lotara joaten ari da. Askori dexente kostako zaie lo berriz hartzea.

00:50 Ondarroako jendea etxera joan eta zakuak hartuta plazara dator. Horrenbeste jende ez da AskeGunea abiatu zenetik egon.

00:40Arazoak dauzkat konexioarekin eta bideoak ezingo ditut unean bertan igo. Hemen Naiz.info-ko Ion Telleriak grabatutako bideoak. Urtza Alkortaren hitzak lehen harresia osatu ostean. Bertan dauden guztiak eskertu ditu.

Turruna AskeGunean

00:00Mutrikutik furgonetak pasatzen ikusi dituzte eta tentsioa sortu duen arren, hasiera batean ez dute turruna jo. Behin AskeGunetik ikusten den errepidetik igaro direnean orduan bai, sirena jo dute. Lehenik plazan egin dute harresia, eta ondoren, zubira igo dira. Zubi osoa jendez hartuta geratu da. Goian 15 bat minutu egin ostean, oihu eta irrintzi artean jaitsi dira. Amaieran txaloak.

Hau da Alkortaren atxiloketa oztopatzen saiatuko den harresia. (Arg: AskeGunea)

Hau da Alkortaren atxiloketa oztopatzen saiatuko den harresia. (Arg: AskeGunea)

Zubira igo aurreko uneak (Arg: L. Arbelaitz)

Zubira igo aurreko uneak (Arg: L. Arbelaitz)

^^Hemendik gora astelehena, maiatzak 13^^

20:30 Sarera igo dute herri harresiari buruzko kantua. Jon Kirru artista ondarrutarrak egin du Donostiakoa gertatuz gero. Hemen entzun daiteke.

20:15 Kontzertua lotu dute 21:00etarako. Xabi Solano, DZ eta Ines Osinaga. Gauean ahalik eta jende gehien eduki nahi dute Ondarroan.

19:30 Zubia koloretako puxikekin apaindu dute. Bertara begira izango dira begi guztiak Ertzaintza etortzen denean.

18:50 Programarekin jarraitzen dute AskeGunean. Trapezio eta oihalekin akrobaziak hasi dituzte zubian. https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=XfhM3DgbhBo

17:15 Giro lasaia dago Alameda plazan. Aurretik ez zegoen tentsioa ekarri dute turrun hotsek.

16:45Herritik auto bat dabil altabozetatik herritarrei AskeGunera joateko dei eginez.

16:35Hau da AskeGunearen irudia oraintxe bertan.

AskeGunea sirena jo ostean, bertso saioan. (Arg: L. Arbelaitz)

AskeGunea sirena jo ostean, bertso saioan. (Arg: L. Arbelaitz)

16:25 Bertso saioa herri harresiari buruz.

16:15 Jendeari jakinarazi diote Ertzaintzaren furgonetak ikusi dituztela Iurretatik ateratzen. Markinan zaintza taldea dagoela adierazi dute, beste hainbat lekutan bezala. Mugimendua ikustean abisua pasako dutela adierazi dute. Zubi harresiaren estrategia azaldu dute: Lehenik plazan bilduko dira harresian parte hartuko dutenak. Ondoren, zubira igoko dira eta zubi osoa hartuko dute. Urtza Alkorta erdian jarriko dute. Behin oharra jakinarazita, hurbildu diren herritarrei adierazi diete AskeGunean egoteko ahalik eta denborarik luzeenean. “Pixka bat surrealista dirudien arren, normaltasuna mantentzen saiatuko gara eta bertsolariak hasiko dira orain”, esanez eman diote hasiera saioari.

16:05 Turrune Ondarroan. Jendea AskeGuneara hurbiltzen ari da eta ia hutsik zegoen gunea jendez betetzen ari da.

 16:00 Mikrofonotik adierazi dute Iurretatik Ertzaintzaren furgonetak ikusi dituztela. Hiru koheteak bota dituzte.

14:30 Bazkaria. Atzoko Antxoa Egunean sobratu ziren antxoak eta xolomoa piperrekin ogitartekoak prestatu dituzte guztientzat. Prezioa, borondatea.

13:00 Kontzentrazioa egin dute.

12:30 Prentsaurrekoa egin dute AskeGuneko kideek. Bi mezu nabarmendu dituzte: Batetik, gaur gauean bidal dezaketela Ertzaintza, eta beraz, herritarrei dei egin diete gaua bertan pasa dezaten. Bestetik, EAJri dei egin diote ez dezan Ertzaintzarik bidali. Torturapean sinatutako autoinkulpazioa froga duen kasu honetan ez dezatela polizia autonomikoa bidali eskatu dute. “Nahi badute bidal dezatela Guardia Zibila edo Polizia Nazionala, eta gehitu zaitezte herri harresira, baduzue lekua”.

11:45AskeGuneako pareta batean murala egiten ari dira. Elkar eutsita dagoen jendea eta atzean zubia.

Murala egiten.

Murala egiten.

11:30 “Prentsaurreko garrantzitsua” eskainiko dutela adierazi dute antolatzaileek eta prentsa deitzen ari dira.

11:25 Euria goian-behean ari du Ondarroan. Karpak eta guneak lekuz aldatzen ari dira. Pronostikoak dio 15:00tatik aurrera eguzkia.

11:10 AskeGunea sarean mugimendua sortzen ari da. Horren adibidez da Twitterren #ZubiHarresia eta #HerriHarresia etiketek daukaten mugimendua. Horrez gain, jendea bideoak egiten ari da. Hau adibidez.

11:05 Gaurko eguna prestatzen ari dira antolatzaileak. Bart leku askotatik etorri zen jendea.

Atzo Mutriku, Berriatua, Donostia, Markina, Gordexola, Billabona, Oñati, Mallabia.. ta beste mila txokotik etorri zen jendea! #herriharresia

— AskeGunea (@AskeGunea) May 12, 2013

11:00 Ondarroako Aurrera Futbol Taldeak dutxak eskaini dizkie herri harresian parte hartzera etorri direnei.

10:45 Laura Mintegiri bideo-elkarrizkeat hau egin nion atzo, baina konexio arazoengatik, ezin izan dut orain arte sareratu. Mintegik dio Urtza Alkortari babesa ematera etorri dela. Militantzia politikoagatik zigortu nahi duten euskal herritar bat dela eta gehiago daudela antzeko egoeran. Horrez gain, AskeGuneaz EH Bilduko legebiltzarkideak dio

https://www.youtube.com/watch?v=LNs4_KKVHs4

10:30 AskeGuneko kideek adierazi dute gaur gauean edo bihar goizaldean etor daitekeela Ertzaintza Urtza Alkorta atxilotzera. Horregatik, herritarrei dei egin diete gaua bertan pasa dezaten.

09:00 Komunikazio taldea lanean hasi da.

08.00 Jendea gosatzen hasi da.

07:00 Jendea esnatzen hasi da.

01:00 Bigarren egunaren laburpena egin dute komunikazio taldeko kideek. Hemen ikus daiteke.

^^Hemendik gora igandea, maiatzak 12^^

00:00 Musika amaitu da eta jendea lotara joaten hasi da. Sentsazio orokorra da gaur gauean ez dela Ertzaintza joango AskeGunera Urtza Alkorta atxilotzen saiatzera. Igande gaua edo astelehen goizaldeko hipotesia zabaltzen ari da. 22:30 Mac Onak taldearen kontzertua.

22:00 Ondarroakoa ez den jende ugari AskeGunean lotarako ideiarekin.

Herri askotatik etorri zarete gaur; Oñati, Donosti, Mutriku, Bakio, Getxo… Ea oraindik zerrenda luzatzerik badugun! Bota nondik zatozten!

— AskeGunea (@AskeGunea) May 11, 2013

20:30 Laura Mintegi eta Unai Urruzuno EH Bilduko legebiltzarkideak bertan dira dira besteak beste.

19:40 Hau izango da Ertzaintza etortzean joko duten sirena. Turruna deitzen diote Ondarroan. https://twitter.com/AskeGunea/status/333264371872567296

19:10 Kontzertua hastear da.

19:00Euskal Herriko leku ugaritatik jendea iristen ari da AskeGunera. Plaza bere punturik beteenean dago orain.

AskeGunearen itxura. (Arg: L. Arbelaitz)

AskeGunearen itxura. (Arg: L. Arbelaitz)

18:00Donostiako zigortuen senideak Ondarroara etorri dira Urtza Alkortari babesa adieraztera. Argazkian Egoi Alberdiren amarekin besarkada, aita ondoan.

Urtza Alkorta Egoi Alberdiren amarekin besarkatzen, ondoan aita duela (Arg: Lander Arbelaitz)

Urtza Alkorta Egoi Alberdiren amarekin besarkatzen, ondoan aita duela (Arg: Lander Arbelaitz)

17:30Akrobazia tailerra egin dute.

Akrobazia tailerra (Arg: L. Arbelaitz)

Akrobazia tailerra (Arg: L. Arbelaitz)

16:30 Musika jarrita dago eta eguraldi ona egiten duenez, giro lasaia dago Alamedan. Jendea eguzkitan kafea hartzen.

14:30 Bazkaria. Makarroiak txorizo eta tomatearekin denentzat. Horrez gain, jendeak ekarpenak egin ditu, adibidez, argazkiko emakume honek fritoak ekarri ditu. Donostiako AskeGunean bezala, jendea prest dago mugimendu hau horrela ere laguntzeko.

13:45“Zubi harresia” kontzeptua irudikatu nahi izan dute eta argazkiak ateratzeko baliatu dute.

Zubi harresia egingo dute Ondarruko AskeGuneko kideek. (Arg: Lander Arbelaitz)

Zubi harresia egingo dute Ondarruko AskeGuneko kideek. (Arg: Lander Arbelaitz)

Zubi harresia beste ikuspuntu batetik (Arg: AskeGunea)

Zubi harresia beste ikuspuntu batetik (Arg: AskeGunea)

13:35 Urtzak esker oneko hitzak izan ditu bertaratu diren herritarrekiko. Ondoren AskeGuneko kide batek planteamentua azaldu du. Zubira igoko dira Ertzaintza datorrenean.

13:30 Itzuli da manifestazioa AskeGunera. Berriz jendez bete da Alameda plaza. Bertakoek 1000 lagun bat daudela diote. Eguraldia hobetu da eta eguzkia atera du.

13:25 Trikitilariak etorri dira AskeGunera. Dantzan ibili da jendea.

13:10Gernikako Akordioak deitutako manifestazioa abiatu da. AskeGuneko jende gehiena joan da bertan.

Gernikako Akordioak deitutako manifestazio burua. (Arg: Askegunea)

Gernikako Akordioak deitutako manifestazio burua. (Arg: Askegunea)

13:00 Joan dira pertsona hauek, baina jendeak Alamedaren erdian zutik jarraitzen du.

12:40Tentsioa igo da bat-batean. Susmagarriak zirela iritzi dute pertsona batzuk eta plazaren erdian Alkorta jarri dute. Helikopteroa ere badagil Ondarroan. Probokaziotan ez erotzeko dei egin dute mikrofonotik.

Urtza Alkorta jende multzoaren erdian kokatu dute. (Arg: Lander Arbelaitz)

Urtza Alkorta jende multzoaren erdian kokatu dute. (Arg: Lander Arbelaitz)

12:05 Furgoneta batzuk ikusi dituztela esan dute mikrofonotik, lasaitasuna mantentzeko, baina tentsioa ez galtzeko eskatu diote jendeari. Helburua AskeGunean ahalik eta jende gehien egotea da.

12:00 Ertzaintza Urtz Alkorta atxilotzera “operatiboki egoki ikustean” joango da, Beltran de Herediak Radio Euskadin esan duenez.

https://twitter.com/eitbcomNoticias/status/333157236656439296

11:45 Arzuagak dioenez, Garzonek huts egin zuen ETA kale borrokarekin lotzen lehen teoria batean, ondoren Segi/Jarrai kale borrokarekin lotzen saiatu zen baina hor ere huts egin zuen. Azkenean “Jarrai/Segi ETA da” asmatu zuen.

11:30 Julen Arzuagaren hitzaldia hasi da. ‘La maza y la cantera’ liburua aurkeztera.”Euskal gazteria, errepresioa eta elkartasunaz”.

10:00 Komunikazio taldeak lanak banatu ditu. Batzuk sare sozialez arduratuko dira, beste batzuek hedabideetara deiak egiten hasiko dira.

9:30 Eguneko lehen asanblada egin dute. Eguneko lanak banatu dituzte. Komunikaziorako jendea eskatu dute. Hainbat dira betetzeko dituzten turnoak ere: zaintza, garbiketa, programazioa… Lanean jarri dira.

8:30 Mikrofonotik erdi-lo zegoen jendea esnatu dute. Gosaria prestatzen ari dira AskeGuneko kide batzuk. Atzo Enkarterrietatik Euskal Herriko esnea ekarri zuten AskeGuneko jendearentzat.

7:00 Jendea esnatzen hasi da. Ertzaintza ez da joan Urtza Alkorta atxilotzera.

1:30 Lotara joateko deiegin dute. Asko jada lo daude 15 bat kanping denda daude muntatuta. Jende dexente dago esna. Hau da panorama bideoan:

00:15 Eguneko irudiekin bideo-muntaia bat egin dute eta proiektatu. https://www.youtube.com/watch?v=SjJJtPdGaL8

[^^Hemendik gora larunbata, maiatzak 11^^]

23:45 AskeGuneako webgunera manifestua igo dute hainbat hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, katalanez.

23:30 KEU eta Mikel giroa jartzen aritu dira. Mikelek poemak irakurri ditu eta KEUk bere abesti batzuk kantatu ditu.

23:00Biharko egitaraua. Goizean Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidearen hitzaldia izango da. Ondoren Gernikako Akordioak deituta “Konponbide garaia da, atxiloketa gehiagorik ez!” lemapean manifestazioa egingo dute. Arratsaldeko programa lotzen ari dira AskeGuneko kideak. Bihar Ondarroan Antxoa Eguna da horrez gain, eta espero da giroa izatea herrian.

Ostiraleko eta larunbateko egitaraua.

Ostiraleko eta larunbateko egitaraua.

21:30ETBk albistegian eman du AskeGunearen albistea. Donostiakoan kritikak jaso zituen telebista publikoak, gaiari egindako jarraipenagatik.

 20:30 Trikitilariak izan dira eta dantzan ibili dira, batez ere gazteenak.

20:00 Afaria prestatu dute bertan dagoen jendearentzat. Tortilla, txitxarroa errea, saltxitxak eta beste ekarri dituzte jateko.

19:00Asanblada eta manifestazioa egin dute. Bi zutabetan joan dira “Kartzelak hustutzeko garaia da, herri harresia eraiki” lemapean. AskeGunetik askorik urrundu gabe ibili dira eta Urtza Alkorta aurrean joan da.

 18:00 Donostiako AskeGuneko kideek hitz egin dute.

16:00Bazkalosteko asanbladan arratsaldeko egitaraua azaldu dute. Musika, hitzaldiak eta bideo emanaldiak izango dira, besteak beste.

Bazkalostean asanblada (Arg: Axier Lopez)

Bazkalostean asanblada (Arg: Axier Lopez)

15:45 Musika jarri dute. Giro lasaia dago.

15:00Bazkalordua. Herritar ugarik jatekoa ekarri dute jendeak AskeGunea utz ez dezan eta Alkortaren inguruan manten daitezen.

Bazkaria guztientzat. (Arg: Twitter/Erreharria)

Bazkaria guztientzat. (Arg: Twitter/Erreharria)

14:20Urtza Alkortarekin mintzatu da Axier Lopez. Hemen bideoa.

 14:12 Alarma faltsua izan da eta berriz plazara jaitsi dira.

14:05Sirena jo dute eta herritarrak zubira joan dira. Bertan osatuko dute harresia Ertzaintza etorriko balitz.

Herritarrak zubian.

Herritarrak zubian.

13:50 Jendea zutik dago eta Ertzaintza etorriko balitz zer egin behar duten azaltzen ari dira. Desobedientzia zibila praktikatuko dute.

Jendea argibideak entzuten (Arg: Axier Lopez)

Jendea argibideak entzuten (Arg: Axier Lopez)

13:45Adin guztietako jendea bildu da Ondarroako Alamedan.

Jende heldua ere bildu da harresian. (Arg: A. Lopez)

Jende heldua ere bildu da harresian. (Arg: A. Lopez)

13:40 Lagun eta ezagunak besarkatzen ari da Urtza Alkorta.

13:35 Komunikazio Gunetik adierazi dute Ertzaintzaren komisaldegian mugimenduak ikusi dituztela eta balitekeela une batetik bestera saiatzea Alkorta atxilotzen.

Ertzaintzako koartelean furgonetak prestatzen ari direla adierazi berri dute komunikazio gunetik #herriharresia — Axier Lopez (@axierL) 2013 maiatza 10

13:30Alkortak hartu du hitza. “Oxigeno bonbona bat da hau, pertsonalki gogorra izan daitekeen arren berriz kartzelara joatea, militante moduan aurrera egiteko indar berrituta sartuko naiz”.

Urtza mikrofonoa eskuetan (Arg: Axier Lopez)

Urtza mikrofonoa eskuetan (Arg: Axier Lopez)

13:25AskeGunearen antolaketa eta irizpideak adierazi dituzte. Axier Lopezen bideoa.

 13:20 Giro lasaia antza Ondarroan. Jendea Alkortaren inguruan dago.

13:05 Ondarruko sarreretan kontrolak daude. Mutrikuko bidetik eta Berriatuan Guardia Zibila dagoela jakinarazi dute sare sozialen bitartez.

13:00Geroz eta jende gehiago Ondarroako Alamedan. Urtza Alkortaren inguruan eseri dira.

Herri harresia Urtzaren inguruan (Arg: Axier Lopez)

Herri harresia Urtzaren inguruan (Arg: Axier Lopez)

12:55Urtza Alkorta agertu da Alamedara. Ezkutuan izan da orain arte. Jendea bere inguruan esertzen hasi da. Ion Telleriaren argazkia.

Urtza Alkorta herri harresian. (Arg: Ion Telleria)

Urtza Alkorta herri harresian. (Arg: Ion Telleria)

12:50Urtza iritsi da. Axier Lopezek grabatutako bideoa.

 12:45 Ondarroako AskeGunea irekitzat eman dute.

Ireki da Ondarruko AskeGunea! #denokondarrura !! — AskeGunea (@AskeGunea) May 10, 2013

12:40 Eleaken izenean Txerra Bolinagak hitz egin du. Ondarrutarren erantzuna nabarmendu du eta adierazi du gizarteak parte aktiboa behar duela Espainiako justiziak hartzen dituen neurri hauek desaktibatzeko eskatzeko orduan. 12:35Sortu eta EH Bilduko ordezkariak Alamedan daude. Ion Telleriaren argazkia. “Geroz eta indar gehiagoz tinko eta lasai erantzungo du herri honek. Herri hau eraikitzen joango gara desobedientziatik. Gauzak egiteko beste modu batzuk daude arlo guztietan”.

Sortuko kideak Ondarroan. (Arg: Ion Telleria)

Sortuko kideak Ondarroan. (Arg: Ion Telleria)

12:30Alameda plaza betetzen ari da. Ordu honetarako dago herri harresia osatzeko deia egina. Axier Lopezen argazkia.

Alameda plaza betetzen doa. (Arg: Axier Lopez)

Alameda plaza betetzen doa. (Arg: Axier Lopez)

12:25 AskeGunea antolatuko dute Ondarroan. Donostian hasitako bideari eutsiko diote antolatzaileek diotenez, bai formetan baita estetikan ere. Desobedientzia zibila erabili nahi dute, herri harresia antolatu Urtza Alkortaren inguruan. Puxika laranjekin apaindu dute Alameda plaza eta informazio gunea ere jada prestatu dute. 12:20 Alamedan 100 bat pertsona daude Lea Artibaiko Hitzak dioenez.

Momentu honetan 100 lagun inguru daude Alamedan. Dena prest dago #herriharresia osatzeko. @askegunea lea-artibaietamutriku.hitza.info — LEAKO HITZA (@LEAKOHITZA) May 10, 2013

12:15Hau da egoera Alamedan orain. Axier Lopez lankideak grabatutako bideoa.

 

12:10Donostiako gazte kondenatuek atxilotu aurreko egunean grabatu zuten bideoa igo dute AskeGuneko YouTube kanalera. Bertan hurrengo auzietan ere herri harresia antolatzeko dei egiten dute.

 

12:00 Urtza Alkorta ondarrutarra atxilotzeko agindua du Ertzaintzak. ETArekin kolaboratzea egozten diote. Alkortak salatu zuen torturatu egin zutela eta behartuta autoinkulpazioa sinatzera behartu zutela. Bi urte eta erdi egin ditu kartzelan eta beste bi urte eta erdiko zigorra bete behar du. Herri harresia antolatu nahi dute kondenatua babesteko. Zuzeneko jarraipena egingo dugu hemen. Bideo honekin hasi da dena.

 

3 Iruzkin

  1. Peru | 2013-05-15 at 8:56

    Oso lan ona Lander. Zorionak.

    Reply
  2. Inazio | 2013-05-15 at 15:28

    Egindako lan itzelagatik zorionak, baina batez ere eskerrik asko!

    Reply
  3. ikasares | 2013-05-18 at 9:09

    Izugarrizko lana egin duzu, Lander. Mila esker eta zorionak!

    Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. #HerriHarresia zuzenean | Turrune! - [...] Argia.com – Urtza Alkortaren inguruan herri harresia osatu dute [...]
  2. Alerta egoeran, Zubi Harresia zutik - [...] argia.eus/blogak/lander-arbelaitz [...]
  3. Ondarruko AskeGunean 6 egunetan bizitu genuena orduz ordu | Herri Harresia - […] Ondarroako AskeGunearen jarraipena hasieratik amaierara. […]
  4. Laura Mintegi Ondarroako AskeGunean | - […] Argiako artikulu honetan Ondarroako AskeGunearen jarraipen osoa. […]
  5. Urtza Alkorta: “Bakezaleak zuek zarete? Exerita dagoen jendea jipoitzen?” | - […] Argiak grabatutako bideoa. Erlantz Alkorta, Urtzaren nebari ze mina egin zioten ikusten da. […]
  6. Urtza: “Ondarruko zubi honetako harresia, Euskal Herriko harresia da” | - […] Argiak grabatutako bideoa. […]
  7. Urtza eta jende helduaren arteko elkarrizketa | - […] Argiak grabatutako bideoa. […]
  8. Ertzaintza Askeguneatik alde egiten | - […] Argiak grabatutako bideoa. […]

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA