Euskal spam-aren erasoa
Euskal Herrian ere norbaitek sortzen ditu gure posta zerbitzuak saturatzen dituzten spam edo mezu maltzurrak. Hori ikus daiteke Google-ek zabor mezuak nondik sortzen diren erakusten duen mapan. Gorriz markatzen ditu puntu beroak. AEB, Europa, Asia ekialdea, Australia… eta Euskal Herria!
Euskal Herrira hurbildu naiz eta hauek dira gorriz markatutako herriak:
* Algorta (Bizkaia)
* Areatza (Bizkaia)
* Baiona (Lapurdi)
* Bidarte (Lapurdi)
* Bilbo (Bizkaia)
* Donostia (Gipuzkoa)
* Eibar (Gipuzkoa)
* Gasteiz (Araba)
* Iruñea (Nafarroa)
* Peralta (Nafarroa)
* Urnieta (Gipuzkoa)
* Tutera (Nafarroa)
* Zamudio (Bizkaia)
Post honetako argazkian nik nabarmendu ditut gorri kolorez lehendik arrosa argiz jarritako puntuak, ikusgarritasuna irabazi aldera. Mapa ezin izan dut hemen txertatu.
Oharra: Mapa denbora errealean aldatzen dela diote bertan, horregatik, nik aipatu herriak agian ez dira agertuko debora bat pasa ondoren.
Oharra2: Spam mezuak euskaraz bidaltzen dituen lehenak milaka ordenagailu baietz kutsatu!
Altsasu ondoan dagoen Urdiain-en hiru ordenagailu spama bidaltzen ari dela jartzen du oraintxe bertan!!!!!