Lander Arbelaitz
Hasiera » Euskal Herria » Wikipedia, guk ere erabil dezakegun arma potente hori
Aza09 8

Wikipedia, guk ere erabil dezakegun arma potente hori

Atalak: Euskal Herria

Wikipedia, entziklopedia askea baliatzea herritarren ardura politikoa da nolabait esateko

Wikipedia, entziklopedia askea baliatzea herritarren ardura politikoa da nolabait esateko

Internetek eskura jarri digu mundu globalizatu honetan geure ahots propioa izateko aukera. Eta mundu ikuskeran monopolioa lortu nahian dabiltzan kultura handiei itzalik egingo ez diegula jakin arren, gure errealitatea historian geuk idazteko, sareak berak emandako baliabideak ongi erabiltzea ezinbesteko zaigu kultura txikiagooi.

Bide ezberdinak daude horretarako, baina lan kopuruari eta emaitzen ikusgarritasunari erreparatuta, Wikipedia helburu estrategikoa dela esatera ausartuko nintzateke –ez naiz hau dioen lehenengoa, beraz, argi utzi nahi dut ez nabilela profetarena egin nahian–. Salbuespenak salbuespen, kanpotik laguntza gutxi izango dugu gure errealitatea garbi azalduta uzteko. Lekukotasun hori egiteko, beraz, herri bezala era aktiboan parte hartzea beharrezko zaigu.

Interneten erraz moldatzen diren milaka euskaldun gabiltza sarean, eta bultzada ematea erraza litzateke. Zerbait aportatzea da kontua. Sarean ditugun hutsuneak identifikatu eta bolondres lana egiteko beste modu bat da. Wikipedian idazteari zaion beldur/errespetua galtzea herri gisa XXI. mendean pauso handia ematea da, ikuskera bat denen eskura uztea baita. Hegoafrika, Irlanda Iparraldea, Palestina… zenbait gatazka benetan ongi dokumentatua daude ingelesez. Erabaki estrategikoa hartu zuten: munduari euren berri euren ahotsaren bitartez ematea.

Alde batetik, Euskarazko Wikipediak, beste hizkuntzen artean presentzia eman digu –eta bolondres zenbaiten lan bikainari esker nolakoa gainera, 32. hizkuntza da bertan artikulu kopuruaren aldetik!–. Beste hizkuntzak erabiltzea, bestalde, batez ere ingelesa, gure ideiak kanpora inongo galbahetik pasa gabe zabaltzeko era erraza da: herri hau besteengandik berezi egiten duten elementuak, hemen gertatu diren gertakari eta fenomenoak (askotan ixilaraziak)…

Hain kontsultatua den Interneteko entziklopedia erraldoian hutsune handiak daude Euskal Herriari buruzko ingelesezko informazioan. Hutsune hori nahiko erraz konpon genezake artikulu garrantzitsuak identifikatu eta pixkanaka hilabete batzuetan itzuliko bagenitu. Artikuluok betirako ongi utziz, bila dabilenarentzat zuzen, argigarri eta erabilgarri izango dira. Adibidez, nazioarteko kazetariek askotan jotzen dute Wikipediara, eta bestelako informazioa eurei eskura ematea gure aldeko jokaldi inteligentea da.

Hemen behean egin dudana, gogoeta eta kontsulta zenbaiten ondoren osatutako zerrenda da, baina ikusiko duzuenez, ez da inondik ere zerrenda osoa –posible al da zerrenda osorik hain gai abstraktu eta subjektiboan?–. Iruzkinetan ideia gehiago utz ditzakezu nahi baduzu, eta gehituko ditut zerrendara, pixkana-pixkana kontsulta zerrenda zabal bilakatu asmoz.

Edonork idatz dezakeela Wikipedian, beraz, esperientziaduna ala hasiberria izan, animatu.

Beraz, zer artikulu behar genituzke euskaldunok txukun ingelesezko Wikipedian?

Hemen beheko loturok ez dira nire pentsamendu politikoen isla, baizik eta, azken hilabeteetan topatu ditudan hutsune nabarmenak. Argi gera dadila hori. Eta hemen agertzen ez diren izen asko, ez daude hemen, norbaitek lehendik ingelesez oso ongi sartu dituelako, adibidez: Euskara, Euskal Herria, Jose Antonio Aguirre, Euskal Herriko futbol selekzioa, Espainiako guda zibila, Frantziako iraultza, Juan Jose Ibarretxe, herri kirolak, euskara batua…

Egungo figura politikoak (abizenen arabera, alfabetikoki ordenatuta):

Arnaldo Otegi (Wikipediatik hartutako argazkia)

Arnaldo Otegi (Wikipediatik hartutako argazkia)

Antonio Basagoiti (euskaraz eta ingelesez osatu)

Brian Currin (euskarazkoa eta ingelesezkoa osatu)

Jesus Eguiguren (euskaraz eta ingelesez sortu)

Patxi Lopez (euskaraz eta ingelesez asko sakon litezke, boterera heldu den modu ‘berezia’ dokumentatuz adibidez)

Arnaldo Otegi (euskaraz eta ingelesez osatu datu biografikoak)

Iñigo Urkullu (euskaraz osatu eta ingelesez sortu)

Garai bateko figura politikoak

Xabier Arzalluz (euskarazkoa eta ingelesezkoa sakondu berak esandakoak bilduz eta abar)

Santi Brouard (euskaraz sakondu eta ingelesez sortu)

Filipe Bidart (ingelesezkoa sortu euskarazkoan oinarrituta)

Jon Idigoras (euskarazkoan oinarrituta ingelesezkoa sortu)

Telesforo Monzon (euskarazkoa oso ongi dago, ingelesezkoa osatu)

Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’ (euskarazkoa oso ongi dago, ingelesezkoa osatu)

Justiziarekin lotutako auziak

18/98+ auzia (euskarazkoa luzatu liteke eta ingelesez sortu)

Udalbiltza auzia (euskarazkoa eta ingelesezkoa sortu)

Egunkaria (euskarazkoan oinarrituta ingelesezkoa osatu)

Baltasar Garzon (euskaraz osatu, eta gaztelerazkoan eta ingelesez Euskal Herrian izandako papera sartu)

Historia idazten

Gernikako bonbardaketa (Wikipediatik hartutako argazkia)

Gernikako bonbardaketa (Wikipediatik hartutako argazkia)

Frankismoa Euskal Herrian (Ingelesez sortu eta euskarazkoa itzuli)

Eusko Gudarostea (euskarazkoan oinarrituta ingelesezkoa osatu, historiako partea batez ere)

Juan Paredes ‘Txiki ‘ (gazteleratik euskarara itzuli eta ingelesez sortu)

Angel Otaegi (euskaraz eta ingelesez sortu)

Gerra zikinaren kronologia (Euskarazkoa itzuli ingelesezkoa sortzeko)

Gasteizko Gertakariak (1976) (euskarazkoan oinarrituta ingelesez sortu)

Euskal Rock Erradikala (Euskarazkoa osatu eta ingelesezkoa sortu)

Lizarra Garazi Akordioa (Ingelesezkoa sortu euskarazkoan oinarrituta)

Loiolako negoziazioak (2006) (bai euskaraz eta baita ingelesez ere sortu)

Taldeak

AEK

AEK

AEK (Euskarazkoa osatu datu historikoekin eta ingelesezkoa sortu)

Udalbiltza (Euskarazkoan oinarrituta ingelesezkoa sortu)

GAL (Ingelesezkoa ETA bezainbeste osatu: erabilitako estrategiak, erantzukizunak, agintariak…)

Etxerat (Euskarazkoan oinarrituta ingelesezkoa sortu)

ESAIT (euskaraz osatu eta ingelesez sortu)

Euskal Herrian Euskaraz (ingelesez sortu euskarazkotik abiatuta)

Egin (Gazteleraz dago informazio gehien. Euskaraz eta ingelesez)

Bestelakoak

Unai Romano (euskaraz eta ingelesez sortu)

Ez dok amairu (euskaraz oso landua dago, ingelesez sortu)

Negu Gorriak (Gaztelerazkoa artikulu nabarmendua da. Euskarazkoa eta ingelesezkoa bertatik itzuli)

Eta zuk, zer gehituko zenuke zerrenda honetara? Baten bat idaztera animatzen zara?

8 Iruzkin

  1. Asier | 2010-11-11 at 17:54

    Badugu nonkik hasi. Lan ona. Nik egia esan, ez dut sekula Wikipedian ezer idatzi, gaizki egiten badut, borratu egingo didatelako beldurrez.

    Reply
  2. Unai Fdz. de Betoño | 2010-11-11 at 19:01

    Oso interesgarria, Lander. Badaude hainbat euskaldun lan oso txukuna egiten dutenak Ingelesezko Wikipedian. Ez dizut esango lan hori estrategikoa ez denik, baina, nire ustez, euskarazkoa da, batez ere, indartu behar duguna. Ondo segi!

    Reply
  3. lander-arbelaitz | 2010-11-12 at 17:34

    Aupa Unai. Nik ez dut inondik ere euskarazko wikipediako lana gutxietsi nahi, are gehiago, ahal dudan heinean zer edo zer idazten saiatzen naiz, eta ingurukoak ere bertan idaztera animatzen ditut.

    Baina, nire artikuluaren funtsa zen nabarmentzea badaudela zenbait zirrikitu, Espainia eta Frantziatik ezarri diguten informazio blokeoan, eta horiek baliatu behar ditugula. Baditut zenbait lagun kazetari Europa iparraldekoko herrietan, eta askotan nabarmendu didaten puntua izan da, ezin dutela guri buruzko informaziorik topatu, ez bada EFE bezalako agentziek zabaldutakoa.

    Horregatik, ingelesezko wikipediari egiteko ekarpena puntuala deritzot. Gauzak txukun utzita, euskarazkoa indartzea denon eginbehartzat jotzen dut.

    Eskerrik asko, dena den, ekarpenagatik.

    Reply
  4. Unai Fdz. de Betoño | 2010-11-12 at 21:14

    Bai, bai, ondo ulertzen zen zure tesia, Lander, eta nik ere elkarbanatzen dut, neurri batean. Bide batez, antieuskaldunek ere badakite ingelesezko Wikipedia estrategikoa dela; begiratu, bestela, zer nolako erasoa izan zen pasa den hilean: http://en.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Sockpuppet_investigations/Guipuscoa/Archive

    Reply
  5. jon | 2011-01-17 at 23:34

    “Hemen beheko loturok ez dira nire pentsamendu politikoen isla, baizik eta, azken hilabeteetan topatu ditudan hutsune nabarmenak.”

    ba eskerrak, txeroki eta mikel antza ahaztu zaizkizulako bestela gaizki pentsatzen hasia nengoen ba!!!

    Reply
  6. Lander Arbelaitz | 2011-01-18 at 15:17

    Aupa Jon, ze modu sutila esateko Txeroki eta Mikel Antza ez daudela zerrendan… Gehiago ere proposa ditzakezu nahi baduzu. Postaren azken esaldian hori nioen, ea zuek zeintzuk gehituko zenituzketen. Ongi ibili.

    Reply
  7. Jon | 2011-01-18 at 21:50

    Aupa Lander, zuk proposatutako lista ez zait gehiegi gustatu besterik gabe hori helarazi nahi nizun…beste gauza askorekin bezela, euskalduna dena ezker abertzalearen ikuspegitik analizatzea ez zait batere egokia iruditzen. Zuk proposatutako lista (Lopez, Basagoiti eta beste batzuren makilajea kenduta) ezker abertzalearen idearioa eta konfliktuaren ikuspegia esplikatzeko perfektua da…Unai Romano hutsune inportantea?Etxerat?ESAIT?
    Ardanzari buruz 3 lerro besterik ez daude ingelesez, eta Manuel de Irujoren artikulurik ez dago ingelesez…horra nere ondar alea

    Reply
  8. Lander Arbelaitz | 2011-01-19 at 16:50

    Aupa Jon, banekien honelako zerrenda bat egiten hasita, garrantzizkoak izan zitezkeen asko kanpoan geratuko zitzaizkidala, eta zenbait jendek ondorio okerrak aterako zituela. Baina, beno, arriskatzea erabaki nuen, ingelesezko wikipediari egurra eman behar diogula pentsatzen baitut aspalditik.

    Zein alderdi politikotakoak diren baino, ea wikipedian badauden edo ez dauden begiratuz osatu nuen zerrenda. Nolabait hasteko moduko zerrenda bat eginez. Agirre Lehendakaria, EAJ, euskara batua, euskalki, guda zibil… ere jar nitzakeen lasai asko, baina horiek Wikipedian ongi landuta zeudela iruditu zitzaidan.

    Orain berriro irakurri dut zerrenda eta batzuk badaude, noski, horiek ez zeudelako landuta (eta gerora, jendeak idatzi ditu Brouard, Euskal Rock Erradikala eta abar!),
    Etxerat eta ESAIT? Horregatik daude zerrendan, begiratu nuelako eta ez zeudelako osatuta. Baina esan dudanez, jendeak zuk orain egin duzun bezala, Irujo bezalako hutsuneak detektatzea nahi nuen, eta horrela, horiek landu behar genituzkeela garbi uztea.

    Zure gogoetari erantzun diodalakoan agurtzen naiz.

    Mila esker parte hartzeagatik, eta izen gehiago bota nahi badituzu, bota, hemen geratuko dira zerrendan norbait noizbait inspirazio bila hurbiltzen denerako.

    Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. zabaldu.com - Wikipedia, guk ere erabil dezakegun arma potente hori... Lander Arbelaitz ARGIAko kazetari eta wikilariak Ingelesezko Wikipedian Euskal Herriari buruzko artikulu…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA