Leteren ondarea teknologia berrietan
Xabier Lete hil zen atzo arratsean, baina sarean abeslariari buruzko errerentzia asko topa daiteke, Facebook eta Twitterretik hasi, Youtubetik pasa eta Spotifyra heldu arte. Hona bilduma bat ondare gisa gera dadin.
Heriotzaren albistea jakin bezain pronto sortu zuen norbaitek abeslariaren zaletuak bilduko dituen orria. Bestalde, erabiltzaileen profiletan Leteri errererentzia egiten dioten mezuak zabaldu dira.
Egun osoan zehar animo mezuak idatzi zituzten euskal twitariek, eta heriotzaren berri jakin zenean, mezua minutu gutxitan errebotatu zuten erabiltzaileek. Ondoren bere kantuen letrak ta dolumin mezuak gailendu ziren. Gaur goizean ere, mezu askotan egiten zaio erreferentzia abeslari eta poeta oiartzuarrari.
Spotify
Bilduma osoa ez badago ere, bere hamaika disko entzun daitezke streaming bidez Spotify-ko erabiltzaile izanez gero.
Bere obra
Literaturarn Zubitegian bere lanen erreferentziak topa daitezke.
Bere kantuen letrak bilduta daude Musikazblai.com webgunean, zenbait itzulita. Bertan abestirik komentatuena Xalbadorren heriotzean da.
Zeruko Argian eta Argian ibili zen Lete urte askoan, artikuluak idazten. Dena den, askotan izenordeekin sinatzen zuten eta hauek ez daude aipatu zerrendan.
Biografia
Badok.info webgunean bere obrari buruzko informazio landua dago, argazki ugarirekin.
Wikipedian euskaraz ere informazio asko dago, baita katalanez, galegoz eta gazteleraz ere.
Argia.com
2008an Iruñeko planetarioan egin zuen poesia errezitaldiko puska bat bideoan.
Youtube
Bido plataforma hontan ber kantu ugari daude noiz edo noiz erabiltzaileren batek zintzilikatuak.
Ni Naiz
Xalbadorren heriotzean
Izarren hautsa
Sehaska kanta
Nafarroa arragoa
Habanera
Kontrapas
Errota zaharra Lourdes Iriondorekin
Eta azkenik, bitxikeria gisa, Segurako herritarrek Gizon arruntaren koplak kantuarekin egindako LipDuba
Dena biltzea ezinezkoa da eta ziur erreferentzia batzuk kanpoan geratu zaizkidala. Loturaren bat benetan faltan ikusten baduzu, lasai utzi iruzkinetan eta gehituko diot zerrendari.
Euskal Herriko historiara haiz Xabier. Goian bego eta egun haundira arte.
Lander, eskerrik asko.
Belaunaldi bat badoa, bide berriari ekin zioten indarrez eta arriskuz eta gu berton geratzen gara testiguari heltzeko eta aurrera egiteko hesi guztiak apurtuz.