Lander Arbelaitz
Hasiera » Uncategorized » Kukutza, edo nola borrokatu sarean
Urr05 3

Kukutza, edo nola borrokatu sarean

Atalak: Uncategorized

Kukutza Gaztetxeko kideek beren YouTubeko kanalean Ertzaintzaren jarrera salatzen duen bideo bat zintzilikatu berri dute. Bertan Iñaki Azkuna hiriko alkatea eta Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako barne kontseilariaren azalpen puskak sartu dituzte, aldi berean, Ertzaintzak Errekalde auzoan izan zuen jarrera erakutsiz. Kontraesanak nabarmenak dira.

Gaur egun, ia edozein bataila, sarean ere jokatzen da: iritzi publikoaren bataila da hau. Labur esateko, jendea zure alde jarri behar da, eta zure “etsaiaren” aurka. Lan honek baieztatzen du sarean bideo on batek kaleko mila hitzek baino gehiago balio duela.

Kukutzakoak onak dira honetan. Lipduba egiten erdiz-erdi asmatu zuten. Beren proiektu nagusia bikain erakutsi zioten munduari bideo koloretsu horrekin, eta emaitza 150.000 baino gehiagotan bistarazi da. Jende askok (Euskal Herrian eta nazioartean) lehen aldiz ikusi du Kukutza bideo horri esker, eta gainera, behin eraikina botata, proiektuaren espiritua ongi biltzen duen lana geratu da sarean, edonork ikus dezan zer zen Kukutza.

Errekaldeko gazteak inspirazio iturri ezinhobeak dira proiektu bati zabalkundea nola eman asmatu ezin dabilen edonorentzat.

Eguneraketa 14:30. Euskarazko azpitituluak jarri dizkiogu lehenengo bideoari. Norbaitek ingelesezkoak jarri nahi badizkio, Overstream.net webgunea erabili, oso erabilterraza da eta mezua zabaltzen lagunduko du.

Eguneraketa 18:00. Ingelesezko azpitituluak jarri dizkiogu lehenengo bideoari Txerren erabiltzaileari eskerrak!

3 Iruzkin

  1. txerren | 2011-10-05 at 15:42

    Aupa Lander, aholkuari jarraitu eta ingelesezko azpidatziak gehitu dizkiot.

    Hemen duzue helbidea: http://www.overstream.net/view.php?oid=eonol8tftcl1

    Youtubera edo zuen gunera igotzerik bazenute ere, aurrera.

    Besarkada bat

    txerren

    Reply
  2. lander-arbelaitz | 2011-10-05 at 17:05

    Milesker Txerren! Bidali duzun loturatik ezin ditut azpitituluak hartu, eta email bat bidali dizut.

    Aio!

    Lander

    Reply
  3. Esti | 2011-10-05 at 17:28

    Ze gogorra 6:52tik 7:10era. Negargurea ematen du.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA