Lander Arbelaitz
Hasiera » Uncategorized » Aro berria blogean, derrigorrezko sarreratxo bat
Abe05 1

Aro berria blogean, derrigorrezko sarreratxo bat

Atalak: Uncategorized

Egia esan behar badut, ilusionatuta nago berriz blogarekin. Koaderno birtual honekin orain arte egindako saiakerak ez zaizkit nahi bezala atera, eta hona estropozuka iritsi naizela iruditzen zait. Jarraikortasun gutxirekin, eta hasieratik zer idatzi eta zer ez argi planteatu gabe egin dut bidea bi urte hauetan.

Emakume samiak, 2006ko argazki batean.

Emakume samiak, 2006ko argazki batean.

Sarrera bat egin behar dudanez, orain arte zer gertatu den ulertzen saiatu naiz eta ondorio batzuk partekatu nahi nituzke irakurlearekin. Blogaren tematika zehatza pentsatzen jarri gabe, ez dut asmatu bidea egiten. Horrez gain, Argiako webgunean lan egiteak aukera polita ematen du egunero idatzi behar diren albisteetan gustuko gaiak jorratzeko, eta beraz, bertan idatzi ditut bestela blogean idatziko nituzkeen gauza asko. Twitterrek berak ere izango du errurik, intereseko gaiak 140 karakteretara murrizteko ariketa gustatzen baitzait. Ziurrenik, dena den, bloga fundamentuz ez hartu izana ulertzeko arrazoi nagusia nire fundamentu eza izango zen.

Beraz, orain webgunea berritu, blogak birdefinitu eta diseinuz aldatu ditugula, inflexio puntu gisa planteatzen dut, eta hemendik aurrera, benetan gustatzen zaizkidan gaiei buruz hitz egingo dut: Estaturik gabeko nazioak, politika eta Internet.

Kurduak ziur aterako direla blog honetan eta argazkia 2012ko irailean atera genuen bertan.

Kurduak ziur aterako direla blog honetan eta argazkia 2012ko irailean atera genuen bertan.

Ez dakit nondik datorkidan euskaldunon antzeko egoeretan dauden gainontzeko estaturik gabeko nazioekiko interesa… ziurrenik gaztetan Negu Gorriaken letrak behin eta berriz entzun eta abesteak izango zuen eraginik  Ez dakit. Agian garai bertsuan, etxean beti izaten genuen Euskaldunon Egunkariako nazioarteko sail bikaina irakurriz haztea ere izango zen akuilu. Kontua da nire ingurukoek ongi dakiten bezala, herri zapalduen gaia nere debilitateetako bat dela. Pixka bat bidaiatzeko aukera izan dut, eta hainbat herri zoragarri ezagutu ditut, bertako egoerak minimoki ulertzeko lain behintzat. Azken urteotan egin ditudan bidaiak norabide horretan izan dira: Katalunia, Galizia, Bretainia, Irlanda Iparraldea, Eskozia, Korsika, Sardinia, Amazigh herria, Kurdistan, Sami herria, Flandria… baita irakurritako liburuak ere Hegoafrikaz, mundu osoko indigenez, Indiako mugimendu desobedienteaz…

Beraz, hemendik aurrera, blog honetan normalean medio nagusietan lekurik izaten ez duten herrion jarraipena egiten saiatuko naiz.  Saiatuko naiz ez oso luze idazten ere, blogak beste arintasun bat izatea nahi bainuke. Bide batez esan, oraindik fundamentuz ezagutzen ez ditudan herriei buruz ikasteko gune bat ere izango dela hau. Bigarren mailako herritar nahi gaituzten arren, bizirik gaudela erakusteko leiho bat, kazetaritzatik, herrion arteko elkartasun zubiak eraikitzen laguntzeko saiakera bat.

Gainera, interes berezia jarriko diet Internetera eramandako borroka politiko eta kulturalei.  Aurrera begira, kultura gutxiagotuok Interneten estrategia egokia nahitaez planteatu behar dugu, eta hausnarketa horri nire ekarpena egiten saiatuko naiz

Esan bezala, ongi etorriak Taupadak blog honetara. Esan gabe doa, eta hau blogari onek nik baino hobeto jakingo dute, irakurleen iruzkinak altxor preziatua direla, eta gustu haundiz irakurtzen direla. Erantzuten ere saiatuko naiz, ahal dudan neurrian, eta eztabaidarako gune irekia duzuela jakizue aldez aurretik. Webgune berri batek dakartzan lanekin ezin izan dut orain arte egin, baina desiatzen izan naiz sarrera hau idatzi eta lanari ekiteko. Beraz, ongi etorri eta esan bezala, laster arte.

Iruzkin bat

  1. Perolo gorria | 2012-12-05 at 7:37

    Aupa Lander, gustura irakurriko ditugu zure azalpen eta hausnarketak. Bideari nondik heldu asmatuko duzu, ziur, noizean behin sasi artera salto egin beharko duzun arren. Gora herria kabrones!

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA