Lander Arbelaitz
Hasiera » Estaturik gabeko nazioak » Gaurko deitu du mundu mailako ekintza eguna Idle No More mugimendu indigenak
Urt28 0

Gaurko deitu du mundu mailako ekintza eguna Idle No More mugimendu indigenak

Atalak: Estaturik gabeko nazioak

Jatorrizko herrien burujabetza ekintza.

Jatorrizko herrien burujabetza ekintza.

Urtarrilaren 28rako deitu zuen Idle No More mugimenduak mundu mailako ekintza eguna. Hau da, gaurko. Beren webgunean irakur daiteke munduko hainbat hiritan protestak deituta daudela. Gehienak Kanadan bertan dira, 30etik gora. Ikusi egin beharko da zenbateko eragina izatea lortzen duten, eta hemendik aurrera mugimendua nola planteatzen jarraitzen duten.

Beren webgunean eskegitako oharrean adierazi dute Kanadako indigenek abiatutako mugimendu honen helburua kontzientziazioaren bitartez herri indigenak biziberritzea dela. Jatorrizko herrien burujabetza eta ingurumenarekiko babesa dira beren kezka iturri nagusiak. Theresa Spencek amaitu du gose greba, baina mugimenduak bere aldarrikapenei eusten die.

Demokraziari, indigenen burujabetzari, giza eskubideei eta ingurumenaren babesari egindako erasoen aurkako protesta baketsua antolatu dugu urtarrilaren 28an. Kanadako legebiltzarkideak egun horretan itzuliko dira. Behetik jaiotako mugimendua da eta inongo erakunde politikok ez du hitz egiten Idle No More-en izenean. Herritik sortutako mugimendua da eta herriarentzat.

Protesta hauekin Kanadako gobernu kontserbadoreak lurra, ura eta indigenen subiranotasunarekin zerikusia duten hainbat legetan atzera egitea nahi dute.
Idle No More mugimenduaz informazio gehiago:

Kanadako indigenen mugimendua (eta haserrea) zabaltzen ari da: ‘Idle No More’. Blog honetan artikulua.

#idlenomore Kanadako indigena haserretuek aldarri. Pello Zubiriaren erreportajea.

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA