Lander Arbelaitz
Hasiera » Estaturik gabeko nazioak » Torturatuta hil dute preso palestinar bat, autopsiak frogatu du
Ots25 0

Torturatuta hil dute preso palestinar bat, autopsiak frogatu du

Atalak: Estaturik gabeko nazioak, Palestina

Jaradaten aita, kartzelan hil den semearen gorpua identifikatu berritan. Arg: Yotam Ronen/Activestills.org

Jaradaten aita, kartzelan hil den semearen gorpua identifikatu berritan. Arg: Yotam Ronen/Activestills.org

Arafat Jaradat izeneko 30 urteko palestinarra hil da Israelen eskuetan zegoela. Autopsia egin diotenean, gorpuak tortura zantzuak dituela argitaratu du Maan agentziak. Sei hezur zituen hautsita: lepoan, bizkarrean, besoetan eta hanketako batean. Tortura basatien ondorioz hil da Jaradat

Israelgo Kartzela Zerbitzuek heriotza baieztatu dutenean, France Presse agentziari adierazi diote “ziurrenik bihotzekoak eman” diola.

Arafat Jaradat

Arafat Jaradat

Jaradat joan den ostegunean atxilotu zuten, otsailaren 18an, harriak jaurtitzen aritu zela leporatuta. Larunbatean hil zen. Bi haur dauzka eta emaztea hirugarrenaren zain dago.

Palestinako presoek egun bateko gose greba egingo dute gaur, Maan agentziak jakinarazi duenez. Protestak deitu dituzte heriotza salatzeko eta albistea jakin zenetik, istiluak izan dira Israelgo polizia eta manifestari palestinarren artean. Hiletan milaka pertsona bildu dira eta martiri bat bezala agurtu dute, ondorengo bideoan ikus daitekeenez.

 

4.500 preso palestinar Israelen

B’Tselem elkartearen arabera, 4.5000 preso palestinar daude Israelgo kartzeletan, horietatik 178 epaiketarik gabe. NBEk kalkulatu du 1967an Israelen okupazioa hasi zenetik, 700.000 palestinar inguru izan direla Israelen preso.

Preso palestinarren eboluzioa azken bost urteetan.

Preso palestinarren eboluzioa azken bost urteetan.

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Gaixo larri zen preso palestinar baten heriotzak istiluak eragin ditu | Lander Arbelaitz - [...] Hamdiyeh Israelen zaintzapean dela aurten hiltzen den bigarren palestinarra da. Arafat Jarada, 30, otsailean hil zen torturatuta, autopsiak frogatu…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA