Lander Arbelaitz
Hasiera » Azawad » Azawadeko tuaregek ez dute desarmatzeko asmorik, Afrika Mendebaldeko estatuek eskatutakoaren aurka
Mar11 0

Azawadeko tuaregek ez dute desarmatzeko asmorik, Afrika Mendebaldeko estatuek eskatutakoaren aurka

Atalak: Azawad, Estaturik gabeko nazioak

MNLAko gerrilariak, Azawadeko bandera eskuetan.

MNLAko gerrilariak, Azawadeko bandera eskuetan.

Armak entregatzeari uko egin dio Azawaden Askatasunaren aldeko Mugimendu Nazionalak (MNLA sigla frantsesetan) joan den asteazkenean argitaratutako oharrean. Afrika Mendebaldeko estatuek (CEDEAO siglapean hauek) eskaera hori egin zioten Malin elkarrizketa politikoak abiatzeko baldintza gisa. Tuaregek uste dute armak entregatzen badituzte, Maliko armadak herritarren aurkako erasoaldiak abiatuko dituela errebantxa gisa.

“MNLAk uko egiten dio desarmeari negoziazio prozesu batean parte hartzeko aurrekari gisa, eta konbentzituta gaude gure indarrak direla Azawadeko herritarrak babesten dituztenak”, adierazi du Bilal Ag Acherif MNLAko idazkari orokorrak komunikatuan.

MNLA-ren logoa.

MNLA-ren logoa.

Harridura ere erakutsi dute CEDEAOk egindako eskaeraren aurrean. Elkarte honek gatazkan posizio neutrala hartzea espero zutela adierazi dute, baina halako eskaerak eginda, Bamakoko Gobernuaren aldean kokatzen dela interpretatu dute tuaregek. Maliko armadak kontrolpean dituen eremuetan egindako “sarraskien” aurrean ezer esaten ez dutela ere kritikatu dute. “Normala al da nazioartearen babesa duen Armada batek krimenak egitea herritar babesgabeengan beren azalaren koloreagatik edo beren jatorri komunitarioagatik?”, galdetzen dute.

Tuaregak ez dira fio Maliko armadarekin eta galdetzen dute ea zein den arrazoi nagusia MNLA desarma dadin elkarrizketak hasi aurretik.

Amaitzeko, NBEri eskaera egin diote lurraldean bakea berrezartzen laguntzeko, eta bi baldintza jarri ditu bakerako: Batetik, Azawadeko herritarren aurkako giza eskubideen bortxaketak geratzea (masakreak, bortxaketa sexualak edo lapurretak, beren komunikatuan aipatzen dituzte); eta bestetik, Azawadeko segurtasuna eta egonkortasuna ziurtatzea MNLA eta erakunde malitarren arteko gatazka era adostuan konpondu arte.

Mali eta Azawad, mapan kokatuta, bakoitzaren tamaina fisikoa argiago ikusteko.

Mali eta Azawad, mapan kokatuta, bakoitzaren tamaina fisikoa argiago ikusteko.

2012ko apirilaren 6an MNLAk Azawaden independentzia aldarrikatu zuen, Maliko iparraldean. Tuaregez osatutako taldeak urtarrilean hasitako askapen altxamendua amaitutzat jo zuen aldarrikapen horrekin. Nazioarteak baina, ez du onartu.

Tuaregak dira nagusi Maliko iparraldeko Azawad lurraldean, baina horrez gain, tuaregak ondorengo herrialdeetan ere bizi dira: Algerian, Libian, Nigerren, Burkina Fason, eta esan bezala, Malin.

Tuaregak bizi diren eremua gorriz margotuta dago mapa honetan.

Tuaregak bizi diren eremua gorriz margotuta dago mapa honetan.

Tuaregen altxamenduak historia hurbilean:

Azken gertakarion analisia egiteaz gain, Tuaregek azken mendean egindako altxamenduen errepaso bat egin dute Inekaren webgune kanariarrean. Hemen laburtuta:

1916-1917: Kaocengo altxamendua. Frantziako gobernu kolonialaren aurka altxa ziren tuaregak eta Niger-eko Agadez hiria kontrolatzera iritsi ziren.

1961-1964: Malik Frantziatik independentzia lortu eta lau urtera, gobernu berritik kanpo geratu ziren tuaregak. Beren lurralde historikoari eragiten zioten legeak aplikatzen hasi zen Mali, eta hauen idazketatik kanpo utzi zituztenez, armak hartu eta independentziaren aldeko kanpaina abiatu zuten. Maliko armadak gogor erantzun zuen eta herritar askok herrialdea utzi behar izan zuten.

1990-1996: 80ko hamarkadako gosetearen eta Maliren errepresio gogorraren ondorioz, Tuaregak berriz independentziaren alde altxa ziren.

2007-2009: Altxamendua Mali eta Nigerren, bi estatuokin aurretik adostutako prozesua ez zutelako bete. Hitzartu zutenez, tuaregak bi herrialdeotako bizitza zibil eta militarrean integratu behar zituzten.

Azkenik, 2012an matxinada berria abiatu zuten, baina oraingo honetan gaia konplexuagoa da, herrialdean talde islamikoen presentzia zabalagoa baita, eta beraz, indar ezberdinak ari dira lurraldea kontrolatzeko borrokan.

Informazio gehiago:

Azawadi buruz Argian argitaratu den guztia argia.eus/azawad kanalean.

Izan ARGIAko bazkide: Astekariko harpidedun edo webgunearen laguntzaile.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Mali eta MNLA tuarega berriz ere gudan, Lehen Ministroak Azawadera egindako bisita probokatzailearen ostean | Lander Arbelaitz - […] Orain urtebete idatzi genuen gatazka honi buruz: Azawadeko tuaregek ez dute desarmatzeko asmorik, Afrika Mendebaldeko estatuek eskatutakoaren aurka. […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA