Eskoziako independentzia erreferenduma: 2014ko irailak 18
Alex Salmond lehen ministroak jakinarazi du noiz izango den Eskoziako independentzia erreferenduma: 2014ko irailaren 18an, osteguna. Galdera ondorengoa izango da: Eskoziak herrialde independentea izan behar luke? (Should Scotland be an independent country?) Erantzunak: bai ala ez. Eskoziako legebiltzarrean galdeketaren nondik norakoak azaldu ditu. 16 urtetik gorako herritarrek dute boto eskubidea.
547 egun falta dira beraz galdeketarako eta gaia pixkanaka berotzen joango dela ez egin dudarik. Ondoren dituzue erreferendumaren bi jarrerak ordezkatzen dituzten mugimenduen webguneak: Yes Scotland independentista eta Better Together unionista.
Indyref etiketa erabiltzen ari dira erabiltzaileak galdeketari buruz hitz egiteko Twitterren.
“#indyref”(r)i buruzko Txioak
//
Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks