Lander Arbelaitz
Hasiera » Palestina » Minbizia zuen preso palestinar baten heriotzak istiluak eragin ditu eta Gazari eraso egin diote hegazkin israeldarrek
Api03 2

Minbizia zuen preso palestinar baten heriotzak istiluak eragin ditu eta Gazari eraso egin diote hegazkin israeldarrek

Atalak: Palestina

Palestinarrak Maysara Abu Hamdiyeh presoaren omenezko manifestaldian, Ramallah hirian, heriotzaren berri izan eta gutxira. Fatahko buruzagietako bat zen eta Israelgo ospitalean ez zizkiotela behar zituen medikamentuak ematen salatu zuen.

Palestinarrak Maysara Abu Hamdiyeh presoaren omenezko manifestaldian, Ramallah hirian, heriotzaren berri izan eta gutxira.

Astearte gauean 64 urteko Maysara Abu Hamdiyeh preso palestinarra Israelgo kartzela batean hil zela jakin zen. Palestinako Aginte Nazionaleko kide zen eta 2002tik zegoen preso. Bizi osorako kartzela zigorra ezarri zioten, huts egin zuen atentatu batekin lotuta. Hamdiyek eztarriko minbizia zuen eta salatu zuen Israelgo ospitalean ez ziotela bere gaitzari aurre egiteko behar zuen sendagairik ematen, eta “heriotza zigor mantsoa” ezarri ziotela. Palestinako Aginte Nazionalak Israel jo du heriotzaren arduradun.

Heriotzak haserrea eragin du Palestina osoan eta manifestazioak egin dituzte heriotza salatzeko. Istiluak izan dira palestinarren eta polizia israeldarraren artean hainbat hiritan. Gazatik suziriak ere bota zituzten Israelera, txikiziorik ezta heriotzarik eragin gabe, Israelgo defentsa ministroak esan duenez.

Palestinarrak harriak botatzen polizia israeldarraren aurka, apirilaren 2an, Hebronen.

Palestinarrak harriak botatzen polizia israeldarraren aurka, apirilaren 2an, Hebronen.

Preso palestinarren artean ere haserre handia eragin du heriotzak eta kartzela askotan istiluak izan dira funtzionario israeldarrekin. Russia Todayn diotenez, Ramongo kartzelan, Abu Hamdiyek hainbat urte egin zituen lekuan, istiluak bereziki gogorrak izan dira eta poliziak gas negar eragileak erabili ditu.

Gaur goizean, asteazkena, 4.600 presok gosariari uko egin diotela zabaldu dute hedabide israeldarrek, eta gose greba baten hasiera izan liteke. Hiru eguneko protesta bati buruz ere hitz egin dute hedabideek.

Aire erasoa bart Gazaren aurka, lehena su-etena iragarri zutenetik

Erasoa egin zuten hegazkinak, entrenamenduetan ateratako argazkietan.

Erasoa egin zuten hegazkinak, entrenamenduetan ateratako argazkietan.

Aire erasoa egin du Israelek Gazaren aurka, lehena joan den azaroan su-etena iragarri zutenetik. Gazaren iparraldeko eremu bat bonbardatu dute, biktimarik eragin gabe.

Haaretz egunkari israeldararren arabera, hegazkinen erasoa Gazatik jaurtitako bi suziriei erantzun gisa etorri da.

2012an Gaza eta Israelen artean onartutako su-etenak amaiera jarri zion lau eguneko eraso israeldarrari. Guztira 100 palestinarretik gora hil zituzten, eta Gazatik jaurtitako suziriekin 5 israeldar.

Abu Hamdiyeh Israelen eskuetan hiltzen den bigarren presoa da aurten. Arafat Jarada, 30, otsailean hil zen torturatuta, autopsiak frogatu zuenez. Israelek ukatu egin zuen hala hil zenik.

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile

2 Iruzkin

  1. zorrozkiloa | 2013-04-09 at 21:47

    “erasotu” aditzik ez dago, “eraso” da, eta “nor-nori” da, ez “nor-nork”: GazaRI eraso diote.

    Reply
  2. Lander Arbelaitz | 2013-04-09 at 22:19

    Kaixo ‘zorrozkiloa’.

    Eskerrik asko oharragatik, izenburua nola ahala laburtzen saiatu nintzen ez zedin lau lerrotara geratu eta azkenean huts! Eskerrik asko oharragatik, zuzendu dut.

    Nahi duzun arte.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA