Lander Arbelaitz
Hasiera » AskeGunea » Donostiako gazteak atxilotzeko agindua eman dute eta 24 orduko herri harresia deitu dute
Api16 0

Donostiako gazteak atxilotzeko agindua eman dute eta 24 orduko herri harresia deitu dute

Atalak: AskeGunea, Euskal Herria

Gaur goizean gazteak atxilotzeko agindua jaso dute hauen abokatuek, Info7 irratiari adierazi diotenez. Irratian mezua zabaltzearekin batera, AskeGunera joateko deia luzatu diete herritarrei, euren babesa adierazi eta modu baketsuan erresistentzia jartzera. Astearte goiza izan arren, denbora gutxian ehunka pertsona bertaratu dira bertara.

Gazte zigortuek esker ona adierazi dute beste behin eta hemendik aurrera atxilotze aginduarekin euren etxeetara sar daitezkeela jakitun, AskeGunea 24 orduko planteamentu batera pasatzea erabaki dute. Zigortuetako sei ez direla hemendik aurrera bananduko adierazi dute, ez direla bakoitza bere etxera joango. Hortaz, herritarrei lo ere egitera joateko deia luzatu dute, beraz lotarako zakuarekin joateko gonbidapena luzatu diete. Sirena hotsa ere prestatu dute ertzaintza joaten denean jartzeko.

Bideo arrakastatsua sarean.

Gaur aste bat beteko du Aske Guneak eta egun hauen laburpen bideo bat jarri zuten atzo sarean. Auzolanean zazpi hizkuntzatan azpititulatu dute erabiltzaileek: euskaraz, ingelesez, gaztelaniaz, frantsesez, katalanez, italianoz eta portugesez. Hemen ikus daiteke:

Sarean mugimendu handia eragin du albisteak, horren adibide dira #herriharresia etiketa eta #askegunea etiketek darabilten mugimendua. Ideia zaparrada ere egiten ari dira erabiltzaileak, sarean egin daitezkeen ekintzak adostu asmoz.

“askegunea”(r)i buruzko Txioak
// “herriharresia”(r)i buruzko Txioak
//  

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Adi! 8 gazteen aurkako espetxeratze agindua iritsi da. Gazteak defendatzera joateko deialdia! | Sortu Usurbil - [...] argia Partekatu hau:FacebookTwitterEmailAtsegin dut:Atsegin dut Kargatzen... Post hau Orokorra atalean [...]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA