Lander Arbelaitz
Hasiera » AskeGunea » Atxilotu nahi dituzten Donostiako zortzi gazteak nor dira?
Api16 0

Atxilotu nahi dituzten Donostiako zortzi gazteak nor dira?

Atalak: AskeGunea, Euskal Herria

Espetxe zigorra ezarri dieten Donostiako zortzi gazteak. (Arg: Lander Arbelaitz)

Espetxe zigorra ezarri dieten Donostiako zortzi gazteak. Goian ezkerretik: Aitor Olaizola, Mikel Arretxe, Oier Lorente, Ekaitz Ezkerra tea Naikari Otaegi. Behean ezkerretik: Imanol Vicente, Adur Fernandez eta Egoi  Alberdi. (Arg: Lander Arbelaitz)

Mikel Arretxe. 1985. Egiarra. Hernanin bizi da. Lehendik bi urte egon zen kartzelan antzeko muntaia batengatik. Askatu eta urtebetera auzi honengatik atxilotu zuten, eta inkomunikazio aldian era basatian torturatu. Bikotekidea du. Lanean ari da. Sei urteko kondena.

Imanol Vicente. 1986. Amara Berrikoa. Lanean ari da Spining klaseak ematen ditu eta bikotekidea dauka. Sei urteko kondena.

Naikari Otaegi. 1983. Amara Zaharrekoa. Bikotekidea eta bi seme-alaba ditu: Zazpi hilabete eta hiru urtekoak. Espetxeratzen badute alabarekin sartuko da honek 3 urte egin arte. Sei urteko kondena.

Egoi Alberdi. 1988. Amara Zaharrekoa. Izotz enpresa batean lanean ari da. Bikotekidea du. Atxilotu zutenean gogor torturatu zuten. Sei urteko kondena.

Aitor Olaizola. 1983. Alde Zaharrekoa. Lanean ari da taberna batean. Bikotekidea du. Sei urteko kondena.

Adur Fernandez. 1985. Altzakoa. Grosen bizi da. Bikotea du. Nekazaritza kooperatiba bateko kide da, kontsumo talde bateko baratza lantzen du.

Oier Lorente. 1982. Alde Zaharrekoa. Lanean dabil autobus gidari gisa eta Orixe Ikastolako jangelan haurrei bazkariak ematen. Bikotekidearekin bizi da.

Ekaitz Ezkerra. 1986. Loiolakoa. Hernanin bizi da bikotekidearekin. Lanean ari da. 5 egunez torturatu zuten inkomunikazioan. 6 urteko kondena.

Eta jada atxilotu zuten Ekaitz Ibero. 1986. Loiolakoa eta Antiguon bizi zen. Auzi berekoa da, baina absolbitu zituztenen taldekoa. Aske Gunean hasieratik egon da, atxilotze agindua zuelako ordea beste kausa batengatik. Torturapean autobus bat erre izana sinatu arazi zioten. Epaiketan bere torturatzailea aurrez aurre ikusi zuen eta antsietate erasoa izan zuen. Bi hilabete ezkutuan pasa ostean Aske Gunearen lehen egunean agertu zen. Hurrengo egunean ertzaintzak atxilotu egin zuen bere inguruan erresistentzia baketsua erabiliz bera eutsita jarri zen jendea kolpeka hartuz. Hainbat pertsona ospitalera bidali zituzten.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Adi! 8 gazteen aurkako espetxeratze agindua iritsi da. Gazteak defendatzera joateko deialdia! | Sortu Usurbil - [...] Atxilotu nahi dituzten Donostiako zortzi gazteak nor dira? [...]
  2. AskeGuneko kronika harresiaren bihotzetik | Lander Arbelaitz - [...] oso pentsatuta ekarri du eta banaka-banaka jendea atera du sei gazte zigortuengana heltzeko. Hauek izan dira sei atxilotuak: Mikel…
  3. Denok ulertzen dugu dena, baina zer da egingo duguna? | zuzeu.com - [...] bai EAJko militante guztiek —zer esanik ez EGIko gazteek—, ederki dakite sei urteko kartzelara zigortutako gazteak ez direla inondik…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA