Lander Arbelaitz
Hasiera » AskeGunea » Donostiako AskeGunearen 24 orduko jarraipena
Api17 0

Donostiako AskeGunearen 24 orduko jarraipena

Atalak: AskeGunea, Euskal Herria

[Eguneraketa: AskeGunea, Gara eta Argiako irudiak nahasiz Axier Lopezek egindako bideo honek ongi laburbiltzen du Donostian gertatuta. Azpian etengabeko jarraipen xehetua]

 

9:00 Ehunka pertsona pilatuta daude Donostiako Boulevarda inguratzen. Jendeak errepidea moztu du furgonetak atera ez daitezen. Ertzaintzak beste bide batetik eraman ditu eta tentsioa asko igo da.

8:00 Ertzaintza gogor ari da kondenatutako kideengana heltzeko lanean. Behin harresitik ateratzean eskumuturrak bihurritzen dizkiete askori. 20 minutuko bideoa grabatu dut eta bertan ikus daiteke kondenatuengana nola heltzen diren. “Auziperatuak, maite zaituztegu!” oihuak harresiko kideen artetik.

 

7:35 Hemen bigarren bideo bat barnetik grabatuta.

 

7:25 Hau da harresiaren barnetik ikusten dena.

 

7:15 Ertzaintzako hainbat agente bortizkeria (kolpeak, zapalduak, ileetatik tiratzea…) erabiltzen ari dira era baketsuan erresistitzen ari diren herritarren aurka. Harresiaren barnera sartu naiz eta bertatik grabatuak dira ondorengo bideoak.

 

7:00 Hau da AskeGunearen egoera operazioa hasi eta ordubetera.

6:45 Geroz eta erresistentzia handiagoa jartzen ari dira harresiko kideak, eta hauek ateratzen ari diren ertzainak ere gero eta bortitzago ari dira.

 

6:35 200dik gora ertzainek harresia inguratuta daukate eta jendea banaka-banaka ateratzen ari dira kondentuenganako bidea egin nahian.

 

6:30 Ari dira agenteak harresiko kideak banaka-banaka ateratzen. Bitartean oihu eta aldarrikapen artean eusten dio jendeak. Ondorengo bideoan “Eusko Gudariak” abesten.

 

6:25. Kazetariok Boulevardeko kioskoan sartu gaitu ertzaintzak eta ez digute bertatik ateratzen uzten. Hau onartezina da. Halako neurriak bakarrik har daitezke gertaerak oso biolentoak direnean eta kazetarion integritate fisikoa arriskuan dagoenean, edo poliziaren lana oztopatzeko arriskua dagoenean. Ez da kasua.

6:20. Kazetari txartela agerian nuen arren, Ertzaintzak eraso egin dit eta mugikorra kentzen saiatu da. Lurrera bota naute hainbaten artean, eta ondoren, mugikorra zapaltzen ari zen ertzain bat. Lurrera bota eta hau hartzea lortu dudanean bideo hau grabatu dut nahi gabe mugikorrarekin. [Eguneraketa: AskeGuneko komunikazio taldeko kideek erasoa hainbat angelutatik grabatu eta sareratu dute].

6:00. Ertzaintzen burua atxiloketak egiten hasiko zela adierazten eta harresia tinko aldarrikapenak egiten.

5:45. Sirena hotsa. Jendeak ziztu bizian harresia sortu du.

02:45 Jende asko lo dago. Beste asko esna. Hainbat talde perimetroa zaintzeaz arduratzen ari dira, ertzaintzaren furgonetak pasatzen ikusiz gero abisua pasatzeko. 800-900 bat pertsona daude hemen.

 

00:30 Hau da AskeGunearen egoera orain.

00:00 Kanping dendak muntatu dituzte lehen aldiz AskeGunean. Jendetza handia dago. 2.500 bat diotenez. Asko lotara joan dira, beste asko esna daude. Alkoholik ez edateko esan dute mikrofonotik, egoera kontrolpean edukitzea garrantzitsua dela.

[^^Hemendik gora ostirala, apirilak 19^^]

23:50 AskeGunearen etxe batetik ikusita.

Jendetza AskeGunean. (arg: Lander Arbelaitz)

Jendetza AskeGunean. (arg: Lander Arbelaitz)

23:30 Hedabide ugari AskeGunean gaua pasatzeko prest.

23:00 Beñat Apalategi bertan bildu den jendetzari argibideak eman dizkio. Horrenbeste jende biltzea inondik ere ez zutela espero adierazi du. Ingurua txukundu eta lotarako prestatuko dute gunea. Ohikoa baino perimetro zabala prestatuko dute lotarako. Jendeari ixiltasuna eskatu diote, ez baitaki inork noiz etorriko den Ertzaintza. Jendeak deskantsatu behar duela adierazi dute mikrofonotik. “Burua hotz”, aldarrikatzen du.

“Gure erantzuna desobedientzia da. Ez diegu utziko gazteak eramaten, horrelako herri batekin posible da. Aupa zuek! Ikaragarriak zarete! Gora euskal gazteria!”, esanez amaitu du Apalategik. Hunkituta dago, malkoei eutsi ezinik.

 

22:15 Lotarako izena eman behar da jende guztiarentzat lekua dagoela ziurtatzeko. Dagoeneko 800dik gorak eman dute izena. Bilbotik autobusa atera da Donostiara. Nekeaz gain, irribarreak dira nagusi hemen.

Lotarako izen eman behar da mahai honetan. (Arg: Makoki / AskeGunea)

Lotarako izen eman behar da mahai honetan. (Arg: Makoki / AskeGunea)

22:00 Antolakuntzatik diotenez, 2.000 bat pertsona daude Boulevardean.

Sei gazte kondenatuak bertara etorri direnei eskerrak ematen. (Arg: Makoki / AskeGunea)

Sei gazte kondenatuak bertara etorri direnei eskerrak ematen. (Arg: Makoki / AskeGunea)

 

20:30 Kondenatuek hitza hartu dute. Gaua bertan pasako dutela adierazi dute. Bideo honetan Oier Lorenteren hitzak. Animoak bero daude eta “jo ta ke, irabazi arte!” oihuak entzuten dira AskeGunean.

20:00 Geroz eta jende gehiago dago AskeGunean. Sare sozialetan jendea Donostiara datorrela adierazten ari da oraindik, eta domino efektu antzeko zerbait gertatzen ari da.

19:00etako kontzentrazioa. (Arg: Makoki / AskeGunea)

19:00etako kontzentrazioa. (Arg: Makoki / AskeGunea)

19:00 Eguneroko kontzentrazioa. Ez da sekula horrenbeste jende egon AskeGunean kontzentrazioan. Jendea etorri eta etorri ari da.

18:20 AskeGuneko kideek diote ziurrenik gaur etorriko dela Ertzaintza, Espainiar estatuko hedabideetako kazetariak etorri dira arratsaldean. “Hauek ez dira alperrik etortzen”, diote.

18:00 Nazioarteko hedabide ugari ari dira AskeGunearen jarraipena egiten. Adibidez, Russia Today hedabidearen albiste agentziak atzo grabatu genuen bideoa jarri du webgunean eta Aske Guneko kideei deitu diote esanez kamera bat bidali nahi dutela.

17:45 Jexux Mari Irazu etorri da eta streaming bidez ikusi ahal izango da AskeGunea hainbat orduz. Jendea bere aletxoa jartzen ari da hemen.

17:30. Musika dago jarrita.

Martin eta Funosas ehunka pertsonaren aurrean hizketan. Kioskoa motxilaz beteta. (Arg: Makoki / AskeGunea)

Martin eta Funosas ehunka pertsonaren aurrean hizketan. Kioskoa motxilaz beteta. (Arg: Makoki / AskeGunea)

Aurore Martin eta Anaiz Funosas (Arg: Makoki / AskeGunea)

Aurore Martin eta Anaiz Funosas (Arg: Makoki / AskeGunea)

17:00etatik 17:30etara Aurore Martin eta Anaiz Funosas etorri dira Auroreren herri harresiaren esperientzia azaltzera. Bertako gazteei babesa eman diete.

Giroa AskeGunean (Arg: Makoki, AskeGunea)

Giroa AskeGunean (Arg: Makoki, AskeGunea)

16:00 – 17:00-ak arte musika egon da.

15:40 Aniak lagundu du giroa lasaitzen bere kantuekin.

 

15:20 Azkenean ez da ezer ere gertatu. Zurrumurruak nekearen ondorio dira. Musika jarri dute berriz ere giroa lasaitu asmoz, nahiz eta kostako den. Zabaldu dutenez gauean egin lezakete saiakera, eta hori baliatuz, Aske Gunetik deialdi nazionala egin dute Donostiara etortzeko. Twitter bidez jendea Donostiara ateratzen ari dela jakinarazten ari dira.

 

Deialdi nazionala #AskeGunea -ra joateko, atxiloketak gauean izan daitezke! Herri oso baten gainetik pasa beharko dira! ANIMO! #Basque8

— Herriak Aske (@HerriakAske) 2013 apirila 18

 

Une hau irudikatzen duen Ikor Kotxen argazkia.

Une hunkigarria (Arg: Ikor Kotx)

Une hunkigarria (Arg: Ikor Kotx)

15:10 Hemen jendea hunkituta dago, kasua balitz ere, elkar agurtzen. Nekea oso nabarmena da eta bart bi-hiru ordu egin ditu lo jendearen gehiengoak. Horrek zurrumurruak erraz zabaltzea dakar.


15:00. Zabaldu da hainbat hedabidek esan dutela atxiloketak berehalakoak zirela. Mikrofonotik protokolorako deitu dute eta Aske Guneko jende guztia karpan bildu da. “Desobedientziaz erantzungo diegu! Ez ditu lege injustuak onartuko! Tamainaz erantzungo diegu! Garaipena gurea da!”, aldarrikatu dute beste hainbat gauzaren artean. Goiko bideo honetan ikusten da jendea karparen barruan.

12:30 – 13:30 Deskontrol taldeak kontzertua hasiko du kioskoan. Euria ari du. Gazte giroa nagusi AskeGunean.

12:15 Mezuak iristen hasi dira furgoneta ugari ikusi dituztela Donostiara bidean. Eta tentsioa mantentzeko dei egin duten arren, lasaitasuna ere eskatu dute.

12:00 Kontzentrazioa.

11:00 eta 12:00ak artean paroa egin dute Donostiako ikastetxe eta lanbide heziketako eskoletan eta harresietan hurbildu dira Aske Gunera.

11:15 Nazioarteko hedabideetara deitzen ari dira komunikazio taldeko kideak, AskeGunean gertatzen ari dena lehen eskutik kontatzeko. Hainbat dira albistea jaso duten hedabideak. Sona izaten haste ari da gaia. AskeGuneko jendea oso haserre dago EiTB gaiari ematen ari zaion tratamenduagatik eta “zentsura” aipatzen dute.

11:00 Bart gertatuaren kronika igo dute komunikazio taldeko kideek webgunera. Bertan dagoen jendeari hau itzultzen laguntzeko eskatu dute eta hainbat izan dira kioskora igo direnak. Oraingoz gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta katalanez jartzeko lanean ari dira.

09:00 Gosaldu ostean, jendea martxan jarri da eta lotarako erabili den lekua garbitu, txukundu eta egunerako prestatu dute denen artean.

08:00 Gosaria banatu dute. Jendea nekatuta dago bart Ertzaintzak egin zuen bigarren bisitaren ondorioz.

07:00. Jendea esnatzen ari da. Euria ari du. Ehunka pertsona daude Donostiako Boulevardean.

04:00. Berriro etorri dira Ertzaintzaren bi furgoneta eta auto bat. Sirena jo dute eta jende guztia, gehiena lo zegoena, berriz antolatu da herri harresi forman. Autoak joan direnean berriz ere poza zabaldu da eutsi izanagatik, baina baita kezka ere, gauean gehiagotan esnatuz gero, goizaldean jendea nekatuta egongo delako. Bigarren herri harresiaren bideoa.

 

02:00. Jendea lotara joan da. Tentsio handia bizitu du jendeak gaur, baina irribarreak dira nagusi hemen.

Jendea lo goizeko 2:30etan.

Jendea lo goizeko 2:30etan.

00:25 Oier Lorente eta Aitor Olaizolaren adierazpenak bi bideo hauetan grabatu genituen.

 

00:30 Hemen herri harresiaren argazki bat.

Herri harresia prest Donostian. (Egilea nor den ez dakit)

Herri harresia prest Donostian. (Egilea nor den ez dakit)

00:15 Ertzaintza etorri da eta herri harresia sortu dute. Bideoan ikus daiteke osorik.

[^^Hemendik gora osteguna, apirilak 18^^]

23:00 Iñigo Urkullu elkarrizketatu dute ETB1en eta internet bidez jendea ea ertzaintza bidaliko ote duen galdetzeko eskatzen ibili da. Xabier Usabiaga aurkezleak galdetu dio eta Urkulluk finean baietz esan du, ertzaintza bidaliko dutela. Hemen kortea.

22:15. Animoak oso altu daude Askegunean. Gaur jada 400dik gorak eman dute bertan lo egiteko izena, eta oraindik jende askok ez du eman. EAJri egindako eskaerak gaiari beste buelta bat eman diola sentitzen du hemen jende askok.

21:00. ETBko albistegian ez dute AskeGunea aipatu.

 

Oraintxe bukatu da @eitbcomberriak eta benetan lotsagarria @askegunea ri buruzko inungo aipamenik ez egin izana #eajezbidaliertzaintza

— Aitor Larburu (@Larburu) 2013 apirila 18
20:45. Twitterren #EAJezbidaliertzaintza etiketa erabiltzen ari da internauta asko. Horren adibide hainbat txio.

 

.@iurkullu Ertzainak bidaliko dituzu euskal gazte errugabeak atxilotzera? #euskadigaldezka #EAJezbidaliertzaintza #askegunea

— Igor Elortza Aranoa (@ielortza) 2013 apirila 17

 

Nik ere eskatzen diot @eajpnv_eu-ri #HerriHarresira batzeko eta Ertzainik ez bidaltzeko! #askegunea #eajezbidaliertzaintza

— Aiora (@probatxoa) 2013 apirila 17

 

#EAJezbidaliErtzaintza #EAJezbidaliErtzaintza #EAJezbidaliErtzaintza #EAJezbidaliErtzaintza #EAJezbidaliErtzaintza #EAJezbidaliErtzaintza

— TheklanEH (@theklaneh) 2013 apirila 17

20:20. EAJri herri harresiaren parte izateko eskua luzatu diote Aske Gunetik eta “Madrildik agindutak lege injustuak betetzera Ertzaintza ez bidaltzeko” eskatu diote. Hemen testua osorik eta azpian bideoa.

18:30 Ubeda anaiak etorri dira kantatzera. Jon Benito ere aritu da beraiekin errezitatzen. Hemen kantu bat.

 

18:15 Argazki hau asko zabaltzen ari da sare sozialetan. Bostok argazki agentziak igo du Facebookera.

Mikel Arretxe eta bere aita gaur kontzentrazioan.

Mikel Arretxe eta bere aita gaur kontzentrazioan.

17:50. Arratsalde osoan zehar ikasleak biharko konpromiso egunerako pankartak egiten aritu dira.

17:00. Marrazki tailera “0 urtetik 100da piko urtera bitarteko jendearentzat”, aurkezpena egin duenak esan duenez.

16:15. Kontxita Beitiak ikastolen sorrera eta desobedientzia zibilaren inguruko hitzaldia eman du. Karpa txikia bete da. Eta aldi berean, lehen sorospen ikastaroa eman dute egunero AskeGunean dabiltzan hiru medikuk.

15:30. Bakarlari bat izan da kioskotik giroa jartzen. 45 minutuz aritu da.

Bakarlaria Aske Gunea girotzen.

Bakarlaria Aske Gunea girotzen.

14:30. Bazkaria janari ekologikoarekin lan egiten duten Gipuzkoako hainbat koperatibak prestatu dute.

13:30. Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidea etorri da “La Maza y la cantera” liburua aurkeztera. Horrez gain, Askapenak antolatuta, Saharari buruzko dokumental bat proiektatu dute eta gaiari buruz aritu dira. Hemen Aske Guneko hainbat argazki.

Estrategia komunikatiboa azalduz hainbat pankarta.

Estrategia komunikatiboa azalduz hainbat pankarta.

Xake partida hastear.

Xake partida hastear.

12:30. LABeko Ainhoa Etxaide etorri da eta ESK, STEILAS eta LABen izenean gazteei babesa eman diote. Nabarmendu duenez, sindikatuak beti eskubide zibilen aldeko lana egin dute eta horregatik babesa ematera etorri nahi izan dute. Hemen bideoa:

12:10. Bart Euskal Herriko leku ugaritatik etorri da jendea AskeGunera. Gaurko Bizkaiatik jendea espero dute, eta jendeari dei egiten ari dira bertaratzeko.

12:00. LABeko 150 bat kide etorri dira AskeGunera beren babesa adieraztera.

11:30. Komunikazio lantaldea kanpoko hedabideetara deiak egiten ari da, webgunean jarri duten informazioa (5 hizkuntzatara bolondresek itzulia, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta katalanez) eta bideoak zabaltzen hasteko.

11:00. “Zapalduen antzerkia” oraintxe bertan AskeGuneko kioskoaren atzean. Karpan berrz jendea eserita berriketan eta gosaltzen. Antzerkiarekin, polizia etortzen denerako erresistentzia teknikak ere landu nahi dituztela adierazi dute antolatzaileek. Hemen bideoa:

10:20. Goizean jendea esnatzen.

 

Apirilak 17, asteazkena. 10:00. Bi bideo hauetan ikus daiteke zein zen giroa lehen arratsa pasa behar zuten herritarren artean.

  

Blog honetan Donostiako Aske Gunearen zuzeneko jarraipena egingo dugu. Laburpen gisa, joan den asteartetik Aske Gunea antolatu zenetik, egunero ehunka pertsona zortzi zigortuak babesten ari dira. Atzo arte etxeetara joaten ziren herritarrak zutabeak antolatu eta zortzi gazteak babestuta Aske Gunera eramateko. Egun osoa bertan igaro ostean, 20:30ean etxeetara eramaten zituzten.

Astelehen goizean gazteak atxilotzeko agindua eman zuten, eta ordutik, planteamentua 24 ordutara zabaltzea erabaki dute. Bart egin dute lehen aldiz lo Donostiako Boulevardean eta antolatzaileen arabera, 400 bat pertsona izan dira lo-zakuetan gaua pasa dutenak.

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Ehunka pertsonak Donostiako Askegunean gaua pasa dute zortzi gazteak babesten | Sortu Usurbil - [...] Gunearen 24h jarraipena: www.argia.eus Partekatu hau:FacebookTwitterEmailAtsegin dut:Atsegin dut Kargatzen... Post hau Orokorra atalean [...]
  2. Bi aldiz oztopatu du herri harresiak Donostiako gazte auzipetuen atxiloketa - [...] Info+naiz.info, berria.info, argia.eus [...]
  3. Adi! AskeGunea: atxiloketak edozein unetan gerta daitezke! | Sortu Usurbil - [...] Argia: AskeGunearen etengabeko jarraipena [...]
  4. Ertzaintzak Donostiako zortzi gazte auzipetuetatik sei atxilotu ditu - [...] naiz.info, berria.info, argia.info idatzi [...]
  5. Neurriak hartu aurrera egiteko (Adierazpena Legebiltzarrean) | Lander Arbelaitz - [...] lana ARGIAko blogean orduz ordu gertatzen ari zena kontatzea zen. Gauza txikietatik hasita, orduak arinagoak egiteko egunero antolatzen zuten…
  6. Rikardo Arregi versus Iñigo Iturrate | Maltzagatik - […] Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariak Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren aipamen berezia jaso du Donostiako Aske Gunean egindako lanagatik. Andoaingo Udalaren…
  7. AskeGunea Legebiltzarrean: “Inpunitatea amai dadila, identifika itzazue Ertzainak” | ASKE GUNEA SAREAN - […] lana ARGIAko blogean orduz ordu gertatzen ari zena kontatzea zen. Gauza txikietatik hasita, orduak arinagoak egiteko egunero antolatzen zuten…
  8. Apala AskeGuneko jendea zuzentzen azken gauean | - […] Argiak grabatutako bideoa. […]
  9. Herri harresia antolatu da | - […] Argiak grabatutako bideoa. […]
  10. Lehen herri harresi arrakastatsuaren balorazio hunkitua Egoi, Zola eta Lorentek | - […] Ertzaintza etorri da, herri harresia antolatu dute bertan zeuden 500 bat gaztek eta Ertzaintza joan denean, euforia lehertu da.…
  11. Deskontrol Donostiako AskeGunean eta jendea iristen | - […] Argiak grabatutako bideoa. […]
  12. Herri harresia osatu da… alarma faltsua | - […] Nekeak eraginda, zurrumurruak azkar zabaltzen dira. Alarma faltsu baten ondorioz, jende guztia karpan sartu da herri harresia osatzeko. Argiak…
  13. AskeGunearen lehen urteurrenean, desobedientzian sakontzeko topaketak | Lander Arbelaitz - […] AskeGunea osatu zela lehen urteurrena betetzear den honetan, Libre Topaketak 0.1 antolatu dituzte Gipuzkoako hiriburuan […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA